SOIN HEZIKETAREN ALDEKO GREBA EGUNA, DENOK GASTEIZERA!!!

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2008-02-08 10:37

OTSAILAREN 11

EGITARAUA:

 

-9etan Eusko Jaurlaritzako sarrera nagusian (Lakua, Donosita Etorbidea) kirolari, guraso, ikasle, irakasle... elkartuko gara. Prentsaurrekoa eskainiko dugu eta 75.000 sinadura eta azken hilabeteetan lortutako atxikimenduak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduari entregatuko dizkiogu.

Hainbat kirolari eta pertsona ospetsu elkartuko dira SOHATi bere babesa eskaintzeko: Jose Luis Korta, Porrotx pailasoa, Jon Arretxe, Pou Anaiak, Irati Anda, Igor Gonzalez de Galdeano, Peio Arreitunandia, Miguel Pavesio...

Sorpresatxoren bat ere antolatu dugu!!!!

 

-10/10:30 inguruan Parlamenturantz abiatuko gara kalejiran!!!! Trikitilari eta guzti!!!

 

-11etan Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura Kontseilua bilduko da Gorputz Hezkuntzaren aldeko emendakina bozkatzeko (partidu politikoak bozkatuko dute). 11etan Parlamentu aurrean kontzentrazioa burutuko dugu.

 

SOHAT (Soin Heziketaren Aldeko Taldea)

GORPUTZ HEZKUNTZAREN DUINTASUNAREN ALDE, DENOK GASTEIZERA!!!


Utzi iruzkina: