HEZKUNTZA, GORPUTZ HEZKUNTZARIK GABE? (Berria 08-02-09)

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2008-02-09 20:31

LUIX MARI LUZAIKA (EHU-ko IRAKASLEA)

Hezkuntza Sistemaren hainbat Erreforma eta aldaketa ezagutu izan ditugu. Administrazio bakoitzak garaiko balio eta ikuspegiaren arabera bultzatu nahi duen gizarte eredua lantzeko aukeraz baliatu da. Oraingoan gainera (Eusko Autonomi Erkidegoko Curriculuma dela eta), geure kulturarekiko arrotzak ez zaizkigun edukiak jorratzeko eskumena dugu.

Maiz irakurri izan dugu Derrigorrezko Hezkuntza Sistemaren helburua belaunaldi berriak bizitzarako prestatzea dela, gizartean txertatzeko trebatzea, beraien osotasunezko garapen soziopertsonala bermatzea, egungo gizartean ditugun desberdintasunak gutxituz.

Elkarbizitza eta gizarte kohesioa bultza daitezke, tarteka azaleratzen diren hainbat arazo soziali aurrea hartuz. Baina horretarako apustu garbia egin behar da pertsona bere osotasunean ulertuz, eremu guztiak landuz: afektibitatea, emozioak, baliabide sozialak, harremanak... Badirudi ordea, garai inboluzionistak bizi ditugula eta errendimendu kognitibo eta eszelentziara mugatu nahi dugula, lan merkatua helmuga bakartzat hartuz. Besteak beste irakasgai desberdinen arteko hierarkiak onartuz. GEHIAGO IRAKURRI


Utzi iruzkina: