GREBA DEIALDIA IRAKASLE GUZTIENTZAT!!!
1.- STEE-EILAS, ELA, LAB y UGT sindikatuok 24 ORDUKO greba 2008ko Otsailaren 11an Euskal Erkidegoan konbokatzea erabaki dugu. Greba honetara , E.A.E.ko ikastetxe Ez-Unibertsitarioetan Irakaskuntza Publika, Pribatua eta Ikastoletan lan egiten duten langileak deiturik daude.
2.- Hau dela eta STEE-EILAS, ELA, LAB y UGT sindikatuok, legitimaturik dauden erakunde sindikalak direla eta, idazki honen bidez, garaiz eta behar den moduan, 17/1997 Martxoaren 4-ko Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluen arabera, adierazi nahi dizugu hartutako erabakia.
3.- Aipatutako egunetan , konbokatu dugun greba 0.00 ordutik 24.00 orduetara luzatuko da, eta dagokion lurraldean, Irakaskuntza Ez-Unibertsitarioko Publika, Pribatua eta Ikastola ikastetxeetan eragina izango du.
4.- Greba honen helburua Curriculum Berriaren ordutegiak Gorputz Heziketan sortuko duen ikasgai honen ordutegiaren mozketaren kontrako jarrera adieraztea da .
5.- Greba konbokatzen dugun sindikatuok, 17/1977 Errege Dekretuak agintzen duena betetzeko, greba hasi baino lehen, lurralde eta esparru bakoitzean, behar den publizitatea egingo dugu, zerbitzuaren erabiltzaileek ezagut dezaten.
6.- Gerta daitekeenerako, greba egiten den bitartean, Greba Batzordea honako kideek osatuko dute: ELA; STEE-EILAS, LAB eta UGT
OTSAILAREN 11an DENOK GREBARA!!! ETA GASTEIZERA!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: