GREBA DEIALDIA

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2008-01-29 19:53

Hezkuntza Departamenduak iazko maiatzean curriculumaren zirriborroa aurkeztu zuen. Dokumentuan bertan Soin Heziketaren orduak, Lehen Hezkuntzan %40an eta Bigarren Hezkuntzan %37an, murrizten zituztela egiaztatu genuen.

Hau konpondu nahian beharrezko pausu formal guztiak eman genituen aurrera emendakinak egitearekin batera. Hezkuntza Departamenduarekin lehen harreman bat izan genuen eta gure proposamena mahai gainean jarri genien baina kasurik ere ez ziguten egin. Hortik aurrera dekretua aprobatu arte (urriaren 16an) denbora irabazi nahian harremanei eta elkarrizketei uko egin zieten.

Gure aldetik SOHAT (Soin Heziketaren aldeko taldea) sortu genuen (ikasle, irakasle, guraso, kirolari, mediku, nutrizionistak, e.a) eta hainbat ekintza, kontzentrazio eta Soin Heziketaren aldeko manifestuaren atxikimendu eta sinadura bilketari ekin genion, gizartea informatu eta sentsibilizatzeko asmoz.  Emaitzak hauek dira: 75.000 sinadura, goi mailako 200 kirolarien atxikimendua eta beste hainbeste ikastetxeko klaustro,  Magisteritza eta Soin Heziketaren Zientzien Fakultateak, guraso elkarte eta Eskola Kontseiluaren atxikimendua eta babesa.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Kontseiluaren aurrean ere gure argudioak eman genituen (abenduaren 5ean). Talde politiko guztiak bat etorri ziren Soin Heziketaren garrantzia azpimarratzerakoan.

Ez ginen soldaten igoera eskatzera joan nahiz eta gure arazoa aldi berean laborala izan ere, hezkuntzaren eta umeen garapen osoaren kritiketan zentratu ginen. Umeek eta gazteek jasango dituztelako erabaki honek ekarriko dituen ondorio ezkorrak. Aldi berean Hezkuntza Departamenduaren jarrera itxia (elkarrizketei eta negoziazioei uko egitea) salatzeko aukera izan genuen. Kritika honi esker urtarrilaren 14an Hezkuntzako agintariekin bildu ginen (10 minutu Tontxu Campos sailburuarekin) baina Dekretua inolaz ere ez dutela aldatuko entzuteko. Ez direla inolako negoziazioetan murgilduko eta azken finean alferrik gabiltzala esateko. Eusko Jaurlaritzatik Hezkuntzan Osasun arloan bezala erabakiak, negoziazioetatik ihes eginez, Dekretuz hartzeko joera dator nahiz eta sindikatu guztiak aurka izan, elkarrizketa eta negoziazioak ez du lekurik. Beraiek soilik Espainiako estatuarekin afera dutenean, indar osaketan ahulagoak direnean erabili edo aldarrikatuko dute bide hau.

Egoera honen aurrean ate guztiak itxi dizkiguten ondoren Soin Heziketaren irakasleentzako Greba deialdia egitea erabaki dugu Hezkuntza esparru guztietan otsailaren 11rako. Hezkuntzako agintarien jarrera itxia salatzeko eta gure aldarrikapenei bultzada emateko. Honekin batera gure desadostasuna erakusteko eta etorkizunean ikasleentzat zer datorren agerian uzteko urtarrilaren 28tik otsailaren 11 arte SH-ko klaseak bertan behera utziko ditugu Hezkuntza Departamenduak PISAko emaitzen interpretazioak egin ondoren indartu nahi dituen arlo “nagusiagoak” lantzeko (Zientziak eta Hizkuntzak).

Diseinatu duten curriculuma dokumentu hutsa besterik ez da izango, murrizketekin inolaz ere bertan idatzitako konpetentziak eta gaitasunak lortu gabe geratuko direlako. Ikasleen garapena hanka motz geratuko litzateke eta hau hurrengo urteetan zehar erraz ikusteko aukera izango genuke. Horregatik esaten dugu Soin Heziketa edo edozein ezagutza arloren murrizketa hain esanguratsua ezarriz gero ezingo dela inolaz ere curriculum onik egon. Ikastetxeen autonomia eta arlo batzuen hobekuntza ezin daiteke beste arlo batzuen galeraz lortu, erabaki eta jokaera guztiz antipedagogikoa da.

Orain dela 13 urte Hezkuntzako Departamendu berak Dekretua atera ondoren hausnarketa burutu eta Dekretua aldatzeko eta Soin Heziketa indartzeko erabakia hartu zuen. Curriculumean ezarri zituzten helburuak eta gaitasunak lortu ezinak zirelako saio bakar batekin.

Gaur egun curriculuma maila teorikoan hobetu den honetan murrizketarekin nola lortuko ditugu hor idatzitako konpetentziak? Argi eta garbi esaten dugu murrizketarekin lorpen horiek lortu ezinak direla.

Adibide garbia ipiniko dugu mahai gainean Soin Heziketaren arloak Hezkuntzako Departamendutik jasotzen duen trataera eta jarraipenaz ohartzeko: SOHATek hiru lurraldeen artean 140 ikastetxeetako datuak jaso ditu gaur egungo egoeran Soin Heziketak eskoletan duen ordutegia jakiteko murrizketa ezarri aurretik. Eta harritzekoa bada ere, gaur egun oso ikastetxe gutxik betetzen dute legez agertzen den ordu kopuru gutxiengoa. Legeak ezartzen ditu 150 minutu Lehen Hezkuntzan eta 120 Bigarren Hezkuntzan eta hauek dira emaitzak batazbestekoa  egin eta gero. Interpretazioa begi bistakoa da:

 

ARABA

Minutu astean

BIZKAIA

Minutu astean

 

GIPUZKOA

Minutu astean

EAE

Minutu astean

LH 1

125’29

125’33

112’55

119,05

LH 2

126’47

1275

111’96

120

LH 3

140’88

139’92

126’78

129,4

LH 4

134’70

134’86

127’67

131,18

LH 5

140’88

135’26

128’75

133,36

LH 6

135’29

135’26

129’09

132,57

DBH 1

118’33

113’46

115’25

115,34

DBH 2

118’33

116’16

111’75

114,54

DBH 3

118’33

111’15

114’25

114,2

DBH 4

118’33

115

112’75

114,65

 

Otsailaren 11an Eusko Jaurlaritzan, Lakuan, gizarteak eman digun babesa (75000 sinadura) entregatuko ditugu prentsaurrekoa egitearekin batera. Jarraian Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Kontseiluan arazoari irtenbide egokia emateko aukera egongo da, hemen besteen artean S.H.ren ordu murrizketaren gaia eta Soin Heziketaren etorkizuna bozkatu eta erabakiko  baita. Erabaki historikoaren aurrean aurkituko gara.

SOHATi ibilbide hau egin eta gero ez zaio beste aukerarik edo irtenbiderik geratzen, eta hezkuntzako lau sindikatuko (ELA, LAB, STEE-EILAS, UGT)  babes eta laguntzarekin gorputz heziketako irakasle guztiei Legebiltzarreko eztabaida eta bozketa  egunean GREBA deialdia luzatzen die.

 

SOHAT

SOIN HEZIKETAREN ALDEKO TALDEA

 

ELA,  LAB, STEEEILAS, UGT SINDIKATUAK

 


Utzi iruzkina: