GEHIEGIZKO KILOEI GERRA DEKLARATU DIE ERRESUMA BATUAK (EITB24)
GIZENTASUNAREN KONTRAKO PLANA
Loditasunaren kontrako gerra abiatu du Erresuma Batuak. Herrialdean dagoen lodi kopuru altuarekin arduratuta (lau helduetatik batek gehiegizko pisua du eta mende erdirako britainiarren %60 izango da lodia), "epidemia"ri aurrea hartzeko egitasmoa adostu du Gobernu laboristak.
Haurren loditasuna ere jomuga
Haurren artean lodien kopurua (%30koa da, eta urtez urte, %26 egiten du gora) murriztea du asmo Brownen gobernuak. 12 urteko epean fenomeno honi azkena ematea jarri du xedetzat
"Era berean, astean heziketa fisikoko bost eskola ordu izatea proposatuko du gobernuak (orain bi ordu dira) eta haurren loditasuna zabalduen dagoen tokietan, bidegorriak jarriko dituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: