ELIKADURA HEZKUNTZA TXARRA

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2007-11-27 18:58

             24 urtetik beherako gazte euskaldunen laurden batek loditasuna ala gainpisua pairatzen du. Estatu Espainarra, Erresuma Batuaren ondoren haur loditasun tasarik altuena du. Gainera, batazbesteko hau azken 15 urtetan bikoiztu egin da. Egoera tamalgarri horretara heltzeko arrazoiak hauek dira: iharduera fisiko eza, zabor janaria, iragarkien mezuak eta batez ere elikadura hezkuntza txarra.

            Iharduera fisiko eza: Belaunaldi honetako umeek zaletasun pasiboen bidez disfrutatzen dute. Esate baterako: telebista aurrean bi ordu eta erdi pasatzen dute egunero eta beste ordu erdi videojolas edo internetera konektaturik. Pantailaren aurrean jezarrita krispetak jaten dituzte eta elikagai ez osasungarrien ehundaka iragarki ikusten dituzte. Hori gutxi izango ez balitz, Hezkuntza Sailak Heziketa Fisikoko  irakasgaiaren ordu murrizketa mahai gaineratzen du. Astean 2 ordu eta eta erditik, ordu eta erdira pasatuz. % 40 jaitsiz.

            Zabor janaria:  Opil industrialak, goxokiak, snack-ak, elikagai koipetsuak, freskagarriak eta abar. Janari mota hauek gutxitan jaten dituztenean eta haurrak aktiboak direnean, gehiegizko kaloriak erreko dituzte. Baina ekandu ( ohitura ) txar eta elikagai hauen neurrigabeko hautapena, epe labur, ertain eta luzera pisuaren handitzea ekarriko du.

            Iragarkien mezuak: Umeek telebistan  egunero ikusten duten iragarkien erdiak, elikagai ez-osasungarri horien kontsumoa bultzatzen dute. Gainera fruta, barazki edo produktua freskoak kontsumizeko iragarkirik ez da agertzen.

            Elikadura hezkuntza txarra: Zer gosaltzen dute? Zer ekartzen dute hamaiketakoa ala askaria egiteko? Denbora faltak, erosotasuna eta ekonomiak, guraso askok bere umeei elikagai oso energetikoak eskeintzeak ekartzen du. Madalena eta gaileta beteaz osaturiko gosariak alde batetik. Bestetik opil industrialak, goxoki eta freskagarri bidez osaturiko hamaiketako eta askariak. Arazo honi aurre egitea ez da hain zaila. Nahikoa litzateke fruta ala betidanik jan den ogitartekora bueltatzea.

           Janariarekin zigor ala sariak: Zenbait gurasok umeek gustokoen dituzten janariak (txokolatea, goxokiak,...) erabiltzen dituzte beraien jarrera ona saritzeko. Bestalde, bere lan ordutegi luzeak konpentsatzeko haurrak dauzkaten kapritxo guztiak ase betetzen ahalegintzen dira. Esate baterako: janari azkarra sarritan jaten uztea edo beraiek gustokoen duten janaria aukeratzea (normalean osasungarriena ez dena).

Loditasunaren arazoari aurre egiteko familia osoaren esku hartzea beharko da. Horretarako elikadura eta bizi ohitura osasungarriak bereganatu beharko dituzte. Eta bizi ohitura horien artean nahi eta nahi ez Soin Hezkuntza egongo da. Tamalez, orduak gehitu beharrean gutxitzeko asmoa dute. Haurren osasunari kalte egiten utziko diegu?

 


Utzi iruzkina: