2008-2009 IKASTURTERAKO LEHEN HEZKUNTZAKO SOIN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2008-08-26 10:35

SOHAT taldeak Hezkuntza curriculum berriak zekarren Soin Hezkuntzako orduen murrizketaren aurrean, Hezkuntza sailak dekretua aldatu zezan lan egin du urtebetez.  Hezkuntza sailak ez du ordu murrizketan atzera pausorik eman baina, egindako eskaera eta negoziazioen ondoren, ikasturte hasierarako, Eskola Publikoan eragina izango duen ebazpena aurkeztuko du:

 

Lehen Hezkuntzan ikasturte hasierako ebazpena honela geratuko da:

 

En el caso de los centros que en el área de Educación Física se acojan al horario mínimo fijado en el anexo I del Decreto 175/2007, de 16 de octubre, que implanta el currículo para la Educación Básica en la CAPV, existirán dos sesiones semanales como mínimo de una duración no inferior cada una de ellas a 45 minutos, excluido el tiempo que sea necesario para los hábitos de higiene y para los traslados entre cada aula y el recinto deportivo en que tenga lugar la actividad física.”

Hau da, gutxieneko ordutegia ezartzen den ikastetxeetan astean gutxienez 45minutuko 2 saio izan beharko dira, hauei desplazamenduak egiteko eta higiene ohiturak lantzeko beharrezko denbora gehituko zaielarik. Denbora hau ikastetxe bakoitzaren beharren arabera, irakasleak adostu beharko du ikasturte hasieran zuzendaritza taldearekin, ebazpenak bizkarrak estaltzen dizkiola kontutan izanda.

2008-2009 ikasturtean Hezkuntza Curriculum berria Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan eta DBH osoan aplikatuko dela eta, ordutegi minimoak betetzen ez badira COLCAFID  en bitartez salaketak egiteko aukera badugula jakinarazi nahi dizuegu, ondorengoa da harremanetarako helbidea:

Secretaria COLCAFD País Vasco

Cr Lasarte, s/n 01007 - Vitoria-Gasteiz

Tel 945 139997 /615 749907

paisvasco@colcafid.euskalnet.net

 

Bestalde Soin Heziketaren Aldeko Taldeko partaide izatera gonbidatzen zaituztegu; besteak beste, ordutegiak betetzen ez badira gainontzeko Soin Heziketako irakasleen babesa izan dezagun.

SOHAT-eko partaide izateko, mezu bat   bidali dezakezu soinheziketa@gmail.com  helbidera. (taldeko mezuak bidaltzean arazorik ez sortzeko hobe zure helbidea “gmail” ekoa izatea)

Azkenik www.blogak.com/sohat blogaren bitartez ere Soin Heziketaren inguruko informazioa eskuratu dezakezu, baita zeure iritzia eman ere.

Denon artean Soin Heziketari  merezi duen tokia egitea lortuko dugu.

 

 


Utzi iruzkina: