2008-2009 IKASTURTERAKO DERRIGORREAZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO SOIN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2008-08-26 10:37

SOHAT taldeak Hezkuntza curriculum berriak zekarren Soin Hezkuntzako orduen murrizketaren aurrean, Hezkuntza sailak dekretua aldatu zezan lan egin du urtebetez.  Hezkuntza sailak ez du ordu murrizketan atzera pausorik eman baina, egindako eskaera eta negoziazioen ondoren, ikasturte hasierarako, Eskola Publikoan eragina izango duen ebazpena aurkeztuko du:

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasturte hasierako ebazpena honela geratuko da:

En el caso de los centros que en la materia de Educación Física se acojan al horario mínimo fijado en el anexo II del Decreto 175/2007, de 16 de octubre, que implanta el currículo para la Educación Básica en la CAPV, existirán dos sesiones semanales como mínimo en 1º y 2º de la ESO de una duración no inferior cada una de ellas a 60 minutos. En 3º y 4º de la ESO existirá una sesión de 60 minutos en cada uno de los cursos. En todos los cursos estará excluido el tiempo que sea necesario para los hábitos de higiene y para los traslados entre cada aula y el recinto deportivo en que tenga lugar la actividad física.”

Etapa honetan gutxieneko orduetan 5 ordu izatetik 6 ordu izatera pasatu da eta desplazamenduak egiteko eta higiene ohiturak lantzeko behar den denbora ordu hauetatik kanpo geratzen da, beraz, irakasle bakoitzak egin beharko du jarraipen eta denbora eskaera zehatza zuzendaritza taldean, ebazpenak bizkarrak estaltzen dizkiola kontutan izanda.

Baina ikasturte hasieran Zuzendaritzakoei eskatuz posible da horrela izatea:

 

DBH 1. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

                          saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.        

DBH 2. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

                          saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

DBH 3. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

DBH 4. maila:  saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

                                               ------------------------------------------------------------

                                   GUZTIRA: 7 ordu eta erdi

 

2008-2009 ikasturtean Hezkuntza Curriculum berria Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan eta DBH osoan aplikatuko dela eta, ordutegi minimoak betetzen ez badira COLCAFID  en bitartez salaketak egiteko aukera badugula jakinarazi nahi dizuegu, ondorengoa da harremanetarako helbidea:

Secretaria COLCAFD País Vasco

Cr Lasarte, s/n 01007 - Vitoria-Gasteiz

Tel 945 139997 /615 749907

paisvasco@colcafid.euskalnet.net

 

Bestalde Soin Heziketaren Aldeko Taldeko partaide izatera gonbidatzen zaituztegu; besteak beste, ordutegiak betetzen ez badira gainontzeko Soin Heziketako irakasleen babesa izan dezagun.

SOHAT-eko partaide izateko, mezu bat   bidali dezakezu soinheziketa@gmail.com  helbidera. (taldeko mezuak bidaltzean arazorik ez sortzeko hobe zure helbidea “gmail” ekoa izatea)

Azkenik www.blogak.com/sohat blogaren bitartez ere Soin Heziketaren inguruko informazioa eskuratu dezakezu, baita zeure iritzia eman ere.

Denon artean Soin Heziketari  merezi duen tokia egitea lortuko dugu.

 

 


Utzi iruzkina: