ZUMETA / IRUN / MENCHU GAL ARETOAN

so 1467378181235 SO | 2016-07-14 11:39
1

so 1468490706452

"Konfiantza behar du norbere buruarekin. Benetan dena baino gehiago dela uste behar du artistak, eta hola joaten zara mailaz igotzen, eta ausartzen, pentsatuz gehiago zarela." (Zumeta)

"Guggenheimeko buruak amerikarrak dira, eta beren buruaren propaganda egin behar dute." (Zumeta)

Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 19a) margolaria da. Gaur taldearen sortzaileetakoa. Informalismoaren jarraitzaile da; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu ditu. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoa da Papiroak izeneko saila. Abstrakziaren bidetik jarraitu du azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.

Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, alla primaestiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian Gaur taldean, gero Ez Dok Amairun eta kultura asteetan, geroagoHomenaje a las víctimas del franquismo omenaldian, eta azkenik Nueva Etiopía liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan dela adierazten du.

Jose Luis Zumetak ezaguna da bere pintura abstraktu eta kolorearen erabileragatik. Bere lanek, belaunaldi ugariren arreta jaso dute. Ezohiko ordutan lan egiten du bere Nafarroako estudioan. Lehenengo aldiz Moztu Filmak-en eskutik kamerraren aurrean, bere sortze prozesuaren testigu izango gara.

Xehetasun gehiagorentzat

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2119/guggenheimek-guretzat-ez-du-ezer-egin/osoa

Aktualitatea

Zumeta artistaren azken lanak Menchu Gal Erakusketa Aretoan Irungo Urdanibia plazako 5. zenbakian dagoen Sancho de Urdanibia ospitale zaharrean erakusgai egongo da 2016ko urriaren 16ra arte.