ZUBEROAKO MASKARADAK IZENEKO HERRI ANTZERKIAREN AHOZKO LITERATURAZ // Kepa Fdez. de Larrinoa // EUSKERA - XLIV, 1999.

so 1467378181235 SO | 2020-08-31 16:05

SARRERA

Zuberoako Maskaradak ihauterietako jaiak dira, bertan dantza, soinua, mozorroa, kantua, sermoia, kopla eta bestelako ezaugarri estetiko-kreatiboak batzen direlarik. Beraz, Zuberoako Maskaradetan gertakizun batzu ikusgarri dira. Bestetzu entzungarri. Eta beste batzu irakurgarri. Maskaradetan berba protagonista den guneak eta iharduerak frango dira, genero bat baino gehiago egonik. Honako gertakizunak dira entzungarri Maskaradetan: txorrotxen koplak, buhameen taldearen sermoia, kautereen sermoia eta grafitiak (berauek irakurgarri dira), kereztuen elkarrizketa, txorrotxen emankizuna, pitxuaren partaidetza, medikuaren grafitiak (berauek ere irakurgarri dira), pitxuaren testamentua eta jokalari guztiek abesturiko kantua. Txosten honek Zuberoako Maskaradetan entzuteko diren gertakizunez eta irarkurtzeko diren esaldiez dihardu. Egungo Maskaradetako gertakizunak goizez eta arratsaldez antzezten dira, goizeko saioa eta arratsaldekoa ezberdinak direlarik.

ZUBEROAKO MASKARADAK IZENEKO HERRI  ANTZERKIAREN AHOZKO LITERATURAZ // Kepa Fdez. de Larrinoa // EUSKERA - XLIV, 1999. 

http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/49282.pdf