XABIER ERKIZIA
Xabier Erkiziak (Lesaka, 1975) Irrati-telebista ikasketak egin zituen Bilbon. Ordurako Xorroxin Irratian musikari buruzko saio bat egiten zuen eta Bilboko Irola Irratian eta El Tubo edo Entzun bezalako idatzizko zenbait komunikabidetan zeregin berean jarraitu zuen. Horrez gain Napartheid komiki aldizkarian ere argitaratu zituen zenbait komiki. Ikasketak amaituta, Ttipi-Ttapa Telebistan hasi zen lanean. 2002an musikari emanda bizitzea erabaki zuen. Ordutik, musika elektronikoa ezagutu du, nazioarteko musikariekin harremanak estutu ditu, ERTZ jaialdiaren sortzaile eta zuzendarietako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendaria, uncommon Sounds ikerketa proiektuaren bultzatzaileetako bat, Euskal Herriko soinu-mapa osatzen ari da, eta soinu berrien bilatzaile nekaezina da.
"Euskal herrian ia ez dago musika esperimentalaren kulturarik, jendeak irratian edo telebistan aditzen dionari segitzen dio, hor barna dauden eskaintza berriei erreparatu gabe. Guk bertze musika horiek erakusleihoan paratu nahi ditugu Ertzekin." (Xabier Erkizia)
"Ez dakit gaur egun zenbateraino baldintzatzen duen ordenagailuak: munduan egiten den musikaren %100 digitalizatua dago (...) Ordenagailua erabiltzen dut, baina ordenagailuarekin batera soinu mordoa. Niri soinua interesatzen baitzait, eta soinuaren baitan entzumena, soinua lantzeko modua baino gehiago (...) Ez dut erromantikoa izan nahi, baina gure aitona-amonek ingurunearekin soinuaren bidez zuten harremana gurea baino aise garatuagoa zen (...) Egoera edo testuinguruaren arabera, soinu berbera bi gauza izan daitezke; edo musika berbera, ez dakit non zenbat dezibelekin edo etxean baxu-baxu, batzuetan zarata izan daiteke eta besteetan gozamena" (Xabier Erkizia)
Hezurbeltzak / Film laburra
http://www.argia.eus/multimedia/laburra/hezurbeltzak
Berbaoc / Film laburra
Elkarrizketa
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2196/xabi-erkizia
Liburua / Nun dire niente / ebook / erdaraz
“Traversé de mondes bruyants, appelé par tous les cris, je m’écorche dans les nuits ; avec les mélodies d’après-minuit je trompe les ombres ; les nuages qui passent la nuit sous le ciel sont désormais composés de vies humaines qui attendent de tomber et se meuvent obscurément en des règnes que fréquentent des oreilles qui n’entendent plus.” in Nun dire niente / 23. orrialdean
http://www.libedizioni.it/wp-content/uploads/2015/12/Non_dire_niente-Xabier_Erkizia.pdf
Xabiren webgunea