The long road // Itxaro Borda // Maiatz // 2005.eko ekaina

so 1467378181235 SO | 2022-02-11 07:53

THE LONG ROAD

 

Bidea hartzen dudan aldiro

Ametsak nau eramaten

Muga ilunen haraindiraino

Hatsa didala ematen.

 

Pasatu ditut ordu luzeak

Eta ehun milaka gau

Hautsi direla ene usteak

Bideak haragitzen nau.

 

Kahaken begi sotil mutuek

Ilargi baten dirdira

Josi didate: hats damatuek

Egin dute tirabira.

 

Entzun dezaket Patetikoa

Autoz abiatzen naizela

Negar gogoa dut Betikoa:

Ingumak ur daitezela.

 

Iruditu zait joan zarenean

Aditza dudala galdu

Eta menderik salbaienean

Ekia dela apaldu.

 

Zerua grisa delarik orain

Eror dadila elurra,

Maitasuneza dagoela zain

Estali dezala lurra...