Soziolinguistika Klusterra

so 1467378181235 SO | 2021-03-26 19:43

NORTASUNA

Soziolinguistika Klusterra irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Berrikuntzako Bitarteko Erakundea izaera aitortua du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile gisa.

Misioa

Soziolinguistika Klusterraren xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko. Hori lortzeko lanean diharduten bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzia eragile eta bestelako eragileen soziolinguistika alorreko baliabide eta gaitasunak baliatu eta areagotzea du helburu. Horretarako elkarlanean ikerketa, garapen, berrikuntza eta ezagutza kudeatzeko proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz.

Bisioa

Soziolinguistika Klusterrak soziolinguistika arloko I+G+Bko erreferentziazko agente izan nahi du, euskararen berreskurapen eta normalizazio prozesuan eragile papera hartuz.

Balioak

Zientifikotasuna: Metodo zientifikoan oinarrituta autonomiaz jarduten du.

Elkarlana: Osagarritasunean eta lankidetzan oinarritzen da sinergiak garatu eta proiektu eta ekimenen balio erantsia areagotzeko. Horregatik, elkarlanean egiteko proiektuak lehenesten ditu berrikuntza irekiaren markoan.

Gizarte-konpromisoa: Euskara biziberritzeko erronkan aurrera egitea da bere izateko arrazoia. Eragile ezberdinekin elkarlanean egindako proiektuen emaitzak gizarte-mailan zabalduko ditu gardentasunez.

http://www.soziolinguistika.eus/aurkezpena/nortasuna