SERGIO PREGO

so 1467378181235 SO | 2016-08-04 10:36

so 1470301401140

Sergio Prego gipuzkoar artista da (Hondarribia, 1969).

1992an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Pintorea da, bideo-egilea, argazkilaria...; artearen arlo gehientsuenak landu ditu.

Marrazkilari trebea da, eta artea lantzeko era berezia asmatu du.

Erakusketak egin ditu Donostia, Bilbo, Bartzelona, Madril eta Berlinen. 1998an bideo-programaketa bat egin zuen New Yorkeko Sideshow Galery Brooklynen. Nazioartean erakutsi ditu bere lanak.

Euskal arte modernoaz aritzean, berehala datozkigu burura Chillida, Oteiza, Zumeta eta beste zenbait izen; alabaina, artista asko sortu eta garatu da geroztik, eta horietako batzuk ospea eta itzala lortu dituzte, bai gure herrian bai atzerrian.

“Arteak badu, arte plastikoek badute, beste arteekin alderatuta, ahalmen izugarri bat, indar berezi bat: zeinuak dira, maila sinbolikoan lan egiten dute, ikono bihurtzen dira. Irudiekin egiten dute lan, hitzekin, edozerekin, eta batuketa horretatik geure garaiaren beste irakurketa bat sortzen da, mass-medietatik bestelakoa, oso bestelakoa, baina haiena bezain beharrezkoa. Iragan hurbila aztertzerakoan, hemerotekak miatzea bururatzen zaigu, gertaerak aztertzea, testigantzak jasotzea, eta bai, egin beharreko lana da hori, baina gure asmoa iraganari beste begi batzuekin begiratzea da: historiari artearen aldetik heltzea, eta arteari historiaren aldetik, eta Euskal Herriaren azken 60 urteetako historia arte plastikoetan nola jaso den aztertzea.” (Xabier Gantzarain)