ONDARE ETNOGRAFIKOA EUSKAL HERRIAN

so 1467378181235 SO | 2020-08-31 10:47

Ondare Etnografikoa Euskal Herrian 
Kepa Fernandez de Larrinoa Área 1- Patrimonio Cultural Arloa: Kultura Ondarea (Euskarazko bertsioa)
Febrero, 2003ko otsaila Kulturaren Euskal Kontseilua Consejo Vasco de Cultura KULTURAREN EUSKAL PLANA - PLAN VASCO DE CULTURA Txostenak – Ponencias


ONDARE ETNOGRAFIKOA EUSKAL HERRIAN KULTURAREN EUSKAL PLANA
Kepa Fernadez de Larrinoa Euskal Herriko Unibertsitatea

1. SARRERA: Ondare etnografikoaren kontzeptua dela-eta:
Ondare etnografikoari buruzko kontzeptuaren sorreraz eta bilakaeraz honako bi artikuluak interesgarriak dira:
“Patrimonio rural y políticas europeas”, Eugenio Ruiz de Urrestarazu, Lurralde, 2001.
“Del Patrimonio histórico-artístico al patrimonio cultural: reflexiones desde la antropología”, Iñaki Arrieta Urtizberea, Nuevos espacios y estrategias de representación etnográfica: patrimonio etnográfico, comunidad rural y desarrollo cultural, Kepa Fdez. de Larrinoa (ed.), en prensa.

Gaur egunean erabiltzen den kulturaren nozioaren berri jakiteko, honako liburua funtsezkoa da:
Informe mundial sobre la cultura: cultura, creatividad y mercados, VVAA, UNESCO, Ediciones Unesco, 1999.

Arestiko artikuluetan dauden ideiak hauek dira: ondare mota ugari daude: ondare arkeologikoa; ondare artistikoa; ondare historikoa; ondare arkitektonikoa; ondare etnografikoa eta etnologikoa. Arestiko ondare motak beste hainbesteko diziplina akademikoei dagozkie: alegia, arkeologiari, artearen historiari; historiari, arkitekturari eta antropologoari. Gero eta gehiago nabarmentzen da beste kontzeptu orokorrago bat nagusitzen ari dela ondarearen arloan: ondare kulturalaren kontzeptua. Ondare kulturalaren kontzeptuak hasieran aipaturiko ondare motak bildu ditu: hots, ondare arkeologikoa, ondare artistikoa, ondare historikoa, ondare arkitektonikoa, ondare etnografikoa eta etnologikoa, egon ere, ondare kulturalaren barruan daude. Gainontzeko ondare moten aldean ondare etnografikoa eta etnologikoak ondare txikitzat jo dute administrazioetako teknikoek. Turismo berdea deritzan giza fenomeno berriaren ondorioz, tokiko ezaugarri kulturalek, bertako portamoldeek eta ezagutza etnografikoek duela gutxi ez zuten garrantzia bildu dute. Orokorrean ondare kulturalaren, eta bereziki ondare etnografiko eta etnologikoaren inguruan, antropologoek administrazioan lan egitea salbuespena izan da Espainian eta Hego Euskal Herrian. Aspaldion indarra hartzen ari den ‘ondare erruralaren’ kontzeptuaren barruan kokatu behar dugu ondare etnografikoa (Ruiz de Urrestaruzu 2001). Ondare erruralaren kontzeptua kontzeptu emergentea da, beraz oraindik ez zaio definizio zehatzik egokitu (Ruiz de Urrestaruzu 2001).

Ondare erruralaren kontzeptuari buruz definizio garbirik ez egotean, Europako, Espainiako eta Euskal Herriko administrazio publikoek problemak izan dituzte politika kultural taxutuak aurrera eramateko. Ondorioz, administrazioek ondare erruralean sektoreka jardun dute (Ruiz de Urrestaruzu 2001). Ondare erruralaren kontzeptuak balore ekonomikoa hartu du, zeren eta askotan baliabide ekonomikoa nahiz tokiko garapenerako tresna izaten baitira ondare erruralarekin zerikusia duten jarduera lokalak zein administratiboak. Administrazioek ondare etnografikoari buruz daukaten ikuspegia oso mugatua da. Ikuspegi hori urbanistiko-monumentala izaten da. Bereziki, administrazioak honakoan izan dira interesatuta: herri-arkitekturan. herri-hirigintzan. nekazaritzari eta herri-usadioei dagozkion kultura materialean.

Arestikoak badu bere ondorengoa: alegia, ondare erruralari kutsu museistiko handia dario, zeren eta iraganaldiaren presentzia nagusi baita ondare erruralaren nozioan (Ruiz de Urrestaruzu 2001). Hala ere, ondare errurala egunero sortarazten da. Hots, iraganaldiaren oroitzapena ez ezik, orainaldiaren bizimoduak eta geroaldiaren egitasmo politikoekonomikoak ere dira ondare (Ruiz de Urrestaruzu 2001). Ondare erruralak monumentu arkitektonikoak baino gauza gehiagoak bildu behar ditu, hala nola: tokian tokiko paisaia, ekosistema eta biodibertsitatea. garraio-azpiegiturak: bide-sareak; zubiak; abere-tokiak eta bideak; eraikuntza hidraulikoak; ur-bideak. bizimodu ekonomikoak, giza portamoldeak eta pentsamoldeak. artisautza; bertako produktu gastronomikoak. hizkuntza, euskalkia eta lexikoa (Ruiz de Urrestaruzu 2001). 

Aurreneko elementuen babesa eta bultzada administratiboak, bakaneko sektorez edo esparruka baino, modu osatu batez eta eskualdeka behar dira gauzatu (Ruiz de Urrestaruzu 2001). 

Elkartruke kulturala gaur egungo munduaren ezaugarria da (UNESCO 1999). 

Ekonomiaren transnazionalizazioak kulturaren nazioarteratzea ekarri du (UNESCO 1999).

Kulturaren globalizazioak honakoa utzi du agerian: osotasun homogeneo, integratu eta koherentea izan baino, kultura dibertsitatea da. Alegia, toki bat-berean kultura bat baino gehiago izaten da, eta hala izateak ‘kulturen artekotasuna’nozioa ekarri du (UNESCO 1999).

Kapital sinbolikoa izateaz gain, kulturak gero eta balore ekonomiko handiagoa du (UNESCO 1999).

Ondorioz, honako gogoeta-esparruak sortu dira mendebaldeko politika kulturalak planifikatzen dituztenen artean:
nola artikulatu behar dira elkarrekin, batetik, tokian tokiko kulturak eta, bestetik, bertako bizizaleen garapen ekonomikoa? (UNESCO 1999).
nola artikulatu behar dira elkarrekin tokian tokiko kulturak, emigrazio-prozesuak eta demokraziaren baloreak?
nola behar dira babestu giza talde txikien edo baztertuen ondare kulturalaren jabegoa eta eskubideak? (UNESCO 1999).


KONKLUSIO OROKORRAK

Ondare etnografikoaz edo etnologikoaz baino, egun egokiago da tokian tokiko ondare kulturalaz edo ondare kultural erruralaz hitz egitea. Lurralde bakoitzeko ezaugarri kultural bereizgarriak elkarrekin sortzen duten osotasunean babestu eta bultzatu behar ditu administrazioak, ezaugarri kultural bakoitza bere aldetik babestu eta bultzatu baino. Administrazioan dauden sail ezberdinek koordinatu behar dituzte kultur arloaren inguruan daramatzaten egitasmoak. Normalean, nekazaritza eta arrantza, turismo, giza ongizate, ingurugiro eta kultura sail administratiboek tokian tokiko ondare kulturala gradu ezberdinetan babestu eta bultzatzen dute, maiz administrazio-sail batek besteak zer egiten duen jakiteke. Xede horretan, administrazioak ondare kulturalaren kudeaketan jakitun direnak behar ditu kontratatu. Gaur Antropologia Soziokulturalaren Lizentziatura eta Doktore graduak badaude. Gainera, ondare etnologikoaren kudeaketan ikastaroak antolatzen dituzte unibertsitate batzuk. Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Departamentua holako ikastaro berezia antolatzeko prestakuntzan dabil. 

Tokian tokiko ondare kulturalean ari izan behar duten administrazio-teknikoek edota enpresario pribatuek datozen ezaugarriak bildu behar dituzte:
bertan bertako kulturen ikerketan esperientzia izan behar dute.
egitasmo kultural txikien kudeaketaren tankera ezberdinak ezagutu behar dituzte.
garapen ekonomiko, sozial eta komunitarioaren norabideak ezagutu behar dituzte.

Azkeneko urteotan ondare kulturalaren eta antropologiaren artekotasunaz eztabaidak eta gogoetak sortu dira. Hego Euskal Herrian antropologiaren eta ondare kulturala kontzeptuaren artekotasunari buruzko eztabaida egiteke dago oraindik. Holako eztabaida modu konparatibo batez aurrera eramateko, honako erreferentziak garrantzidunak dira:
Antropología y patrimonio, Llorenç Prats, Ariel, Barcelona, 1997.
Patrimonio etnológico: nuevas perspectivas de estudio, VVAA,
 Cuadernos del Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico, 1999.
Patrimonio etnológico, VVAA, Boletín del Instituto Andaluz del
 Patrimonio Histórico, nº18, 1997.
“Patrimonio cultural, patrimonio etnográfico y antropología social”, E. Gómez Pellón, Patrimonio cultural y museología: significados y contenidos, Actas del VIII Congreso de Antropología del Estado Español, 1999.
Estudios de etnología en Castilla y León (1922-1999), VVAA, Junta de Castilla y León, 2001.
 “Le patrimoine ethonlogique´exemple de la France, Isac Chiva, Encyclopedia Universalis Symposium, 1990.
 “Etnologie, patrimoines, identités”, Christian Bromberger, L´Europe entre cultures et nations, D. Fabre, París,  Maison des Sciences de l´Homme, 1996.
 “On having a culture: nationalism and the preservation of Quebec´s, patrimoine”, Richard Handler, Objects and  others, George W. Stocking Jr., (ed.), The University of Wisconsin Press, 1985.
 La politique du patrimoine en Pays Basque etat des lieux et perspectives, Comité Izpegi, Baigorri, 1992. 

 The past is  a foreing country, David Lowenthal, Cambridge University Press, 1985.
 The representation of the past: museums and heritage in the post-modern world, Kevin Walsh, Routledge, Londres,  1992.
Heritage on Stage, Steven D. Hoelscher, The University of Wisconsin Press, 1998.
Destination culture: tourism, museums and heritage, Barbara Kirshenblatt-Gimblett, University of California Press,  1998.

2. EUSKAL ETNOGRAFIA ETA ANTROPOLOGIAEN NORABIDEAK

Euskal Herriko ikerketa etnografiko eta antropologikoaren bilakaera ezagutzeko, honako idazlanak eta gogoetak funtsezkoak dira:
???? Julio Caro Baroja, 1979, “Balance de 42 años”. Estado actual de los estudios vascos, Eusko Ikaskuntza, Itxaropena.
Joxemiel de Barandiaran, 1984, “Antropología cultural en el País Vasco: investigación del equipamiento material y de las mentalidades”, Cuadernos de Sección: antropología, etnografía, prehistoria, arqueología, 1. zenb., Eusko
Ikaskuntza, Donosita.
Ander Manterola, 1984, Euskaldunak, Etor, 4. liburukia, Ayerbe Argitaletxea, Donostia.
Teresa del Valle, 1981,“Visión general de la antropología vasca”. Ethnica nº17, Barcelona.
Joxemartin Apalategi, 1981, “Introducción a la historia crítica de la producción oral vasca”. Ethnica nº17,  Barcelona.
1981, “Pour une histoire critique et comparée de l´anthropologie basque: où en sommes-nous aujourd´hui”. Cuadernos de Etnografía y Etnología nº2, Eusko Ikaskuntza, San Sebastián.
1987, “Estado histórico actual de la antropología y de la etnografía en Euskal Herria”. Ohitura nº5, Diputación Foral de Álava, Vitoria.
Ángel Aguirre Baztán, 1986, “Etnografía y folclore en el País Vasco y Navarra”. La antropología cultural en España: un siglo de antropología, P.P.U., Barcelona.
Anton Erkoreka, 1988, Euskal antropologoak,etnografoak eta etnologoak gaur, Barandiaran Etnografia Bilduma, Aranburu, Donostia.
Kepa Fdez. de Larrinoa, 1991, “Euskal baserria ikasketa antropologikoetan” Zientziartekoa 5. zenb., San Sebastián.
Ignacio Homobono, 1992, “Evolución y estado actual de la antropología social en el País Vasco”. Anales de la Fundación Joaquín Costa nº2, Huesca.
Juan Antonio Rubio Ardanaz, 1996, “La antropología marítima vasca. Revisión de planteamientos, intereses teóricos y temas de estudio”. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, Museo Naval, San Sebastián.
Kepa Fdez. de Larrinoa, 1996, “El estado en la montaña: hacia una antropología de las políticas de restructuración de la sociedad rural”. Intervención y diseños rurales: campesinos, bienestar social y antropología, Kepa Fdez. de
Larrinoa (ed.), Pamiela, Pamplona.
Joseba Zulaika, 1996, Del cromañón al carnaval, Erein, San Sebastián.
Josetxu Martínez Montoya, 1999 “Estudios de antropología sobre el medio rural”. Inguruak 25. zenbakia, Abendua, Euskal Soziologia Elkartea, Bilbo.

Arestiko artikuluek informazio ugari ematen dute honako gaiez:
euskal antropologiaren bilakaeran izandako erreferente-puntu historikorik eraginkorrenez.
azterlarien heziketa akademikoaz.
azterlanen argudio eta ezaugarri orokorrez.
azterlanak egiteko erabilitako metodologia eta oinarri teorikoez.
ikerketak bultzatu, lagundu edo babestu dituzten instituzio eta gune akademikoez.

EUSKAL ANTROPOLOGIAREN BILAKAERA AKADEMIKOAN IZANDAKO ERREFERENTE-PUNTU ERAGINKORRAK:

Erreferente historikorik aipagarrienak hauexek izan dira:


1918. urtean Eusko Ikaskuntza elkarte zientifiko-kulturala sortu, euskal kulturari buruz kongresu bat antolatu, eta antropologia-sail bat eratu zen.
1936-1939 urte-bitartean Espainian gerla bat gertatu zen.
1964. urtean Nafarroako Unibertsitateak euskal kulturari buruzko katedra bat jarri zuen eta Etniker taldeak sortu ziren.
1995. urtean Euskal Herriko Unibertsitateak zein Deustuko Unibertsitateak antropologia soziokulturalaren lizentziatura ezarri zuten beren titulazio akademikoetan.

Aipaturiko datek ikerketa-denboraldi bereziak markatu dituzte. Alegia:


1918-1936. Denboraldi honetan Eusko Ikaskuntzak ekarri zituen euskal kultura eta gizarteari buruz antropologiatik lehenengo aldian modu sistematikoaz egindako ikerketak. Telesforo de Aranzadiren eta Joxemiel de Barandiaranen gidaritzapean garatu ziren lehenbiziko antropologia-ikerketa sistematiko haiek (Aguirre Baztán 1986). Hala ere, Eusko Ikaskuntza gauzatu baino lehen bazen euskal kulturari buruzko ikerlan antropologikorik
(Apalategi 1981, 1982; Estornés Zubizarreta 1983; Bidart 2001).
????

1936-1960. Eusko Ikaskuntza desagertu zen. Halaber, Eusko Ikaskuntzari loturiko aldizkariak: Anuario de Eusko Folklore eta Revista Internacional de Estudios Vascos, hain zuzen ere. Gainera, azterlari batzuk erbesteratu zirelako desegin ziren ikerketa-taldeak. Gerla zibilaren ondorioz, Hego Euskal Herriko antropologia bi testuingurutan garatu zen: Espainiatik kanpokoan eta Espainiaren barrukoan. Espainiatik kanpo egindako ikerketa antropologikoa Joxemiel de Barandiaranek bultzatu zuen. Aldiz, Espainiaren barruko ikerketa Julio Caro Barojak, Resurrección María de Azkuek eta mendizaleen elkarte zenbaitetako arduradunek bultzatu zuten (Caro Baroja 1979; Goicoetxea Marcaida: 1997: 9-28). 1953. urtean Joxemiel de Barandiaran Hego Euskal Herrira itzuli eta Aranzadi Natur Zientzien Elkartetik antropologia-ikerketen antolamenduari lotu zitzaion (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán 1986; Goicoetxea Marcaida: 1997).

1960. urtetik aurrera. Ikerketa antropologikoak bultzada handia hartu du. Esate baterako, 1964. urtean Joxemiel de Barandiarenek Nafarroako Unibertsitatean euskal kultura irakasteari hasi eta Etniker taldeak sortu zituen. Artean antropologo anglosaxonek interesa hartu zuten Hego Euskal Herriko kulturan. 1978. urtean Eusko Ikaskuntza berriro osatu zen. Madrileko eta Bartzelonako Unibertsitateetan antropologiaren katedrak jarri ziren. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitatean zein Deustukoan badaude antropologiaren lizentziatura eta doktore-gradu akademikoak (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán 1986; Homobono 1992).

Arestian esandako denboraldietan ezaugarri bereziak daude:
1918-1936. Europan bezala Hego Euskal Herrian hasierako gogoeta antropologikoak ikerketa esparru ugari batzen zituen: hala nola, natur zientziak, arkeologia, aurrehistoria, antropologia fisikoa, etnologia, folklorea eta etnografia (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán 1986).
1936-1960. Poliki-poliki ikerketa antropologikoaren atalak gero eta autonomia edo izaera propioagoa hartzen joan ziren. Honetaz, antropologia fisikoa, etnologia, folklorea eta antropologia soziala elkarrengandik aldentzen hasi ziren Europan. Euskal Herrian honako zientzia-lagungoak tankeratu ziren: arkeologia eta historiaurrea; etnologia eta etnografia; folklorea; etnohistoria; eta antropologia soziala (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán 1986).
1960-2000. Jokaera batzuk ikusten dira. Alde batetik, Joxemiel de Barandiaranen eta Etniker taldekideen ‘etnia’ eta ‘etxea’ nozioei loturiko ikerketa etnografikoa eta etnologikoa dago, non deskripzioa eta sailkapena nagusi baitira (Barandiaran, 1984; Manterola 1984; Aguirre Baztán 1986; Fdez. de Larrinoa 1996). Beste alde batetik,
antropologia sozialaren eta kulturalaren garapena dago (Llobera ed. 1975), nondik hego Euskal Herrian hiru ikerketa-mota hegemoniko bilakatu baitira: euskal ideologia nazionalistaren ikerketa; emakumezkoen generoaren ikerketa; eta portaera erritualen ikerketa (Fdez. de Larrinoa 1991; Homobono, 1992; Zulaika 1996).

Azterlariak direla-eta, hiru belaunaldi bereizten dira, izen esankorrenak hauek direlarik:
Telesforo de Aranzadi, Joxemiel de Barandiaran eta Julio Caro Baroja. XX. mendearen lehen erdiko ikerketak bideratu zituzten, eta haiek egindako azterketari endoantropologia deitu diote (Aguirre Baztán 1986).
William Douglass, Davydd Greengood eta Sandra Ott antropologoek antropologia soziala eta kulturalaren jokabideak ekarri zituzten Euskal Herrira 1960. eta 1970. urteen hamarkadetan. Haiek egindako idazlanei etnografías colonialistas de corte inglés (Aguirre Baztán 1986) eta ciencias sociales de importación (Homobono 1992) esan diete.
Unibertsitatean ezarrita, Teresa del Valle, Jesús Azcona, Joseba Zulaika eta Joxemartin Apalategi antropologoek XX. mendearen azken urte-hamarkadetako antropologo gazteagoen doktorego-azterketak eta tesiak gidatu dituzte. Antropologo haiek Euskal Herrian sortu dira, atzerriko unibertsitateetan ikasi dute antropologia soziala edo kulturala, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Lizentziaturan irakasle dira (Homobono 1992; Zulaika 1996).

METOLOGIAK


Euskal Herriko antropologoek metodologia ezberdinak erabili dituzte beren miaketan:
Joxemiel de Barandiaranek (eta Etniker taldekideek) metodologia gisa itauntegia eta korresponsalaren jardunbideari jarraiki zion (Barandiaran 1976; Barandiarán Irízar 1976; Manterola 1984)
Antropologo anglofonoek B. Malinowski-k ekarritako tokian tokiko ikerlan intentsiboa egin zuten. Horri partehartze behatzaile deritzote (Hammersley eta Atkinson 1994)
???? Euskal Herriko antropologo soziokulturalen azken belaunaldian bi jokaera daude.
Antropologo batzuk ez dute tokian tokiko lanik egiten. Beraz, beren interpretazioetarako, beste antropologo, etnografo, historialari eta folklorista batzuk bildutako datuetara jotzen dute (Azurmendi 1993; Aranzadi 1981). Beste zenbait antropologok, ordea, tokian tokiko ikerlana egiten dute. Hala ere, tokiko ikerlan hori ez da intentsiboa izaten, estentsiboa baino, zeren eta, partehartze behatzailearena ez ezik, bestelako teknikak ere erabiltzen baitituzte (Díaz G. Viana 1997).

Euskal Herriko antropologoak gauza gehiagoetan bereizten dira elkarrengandik. Esate baterako, gizartearekiko mantendu behar duten harremana nolakoa behar den modu ezberdinez jakinarazi dute. Ondoko hiru eredu daude:
antropologoa zientzialaria delako eredua dago. Alegia, antropologoak zientzia egiten du. Zentzu horretan, antropologoak paradigma zientifikoak (Khun 1962) osatzeko lan egiten du. Telesforo de Aranzadiren, Joxemiel de Barandiaranen eta lehenengo antropologo sozial anglofonoen ikerlanak kokatzen dira paradigma zientifikoaren ikuspegiaren barruan, hala nola Violet Alford-en, William Douglass-en eta Sandra Otten ikerlanak. Zientzialaria objektibitatearen bila dabil eta topatzen duen audientzia garaian garaiko komunitate zientifikoa da. Ikerketa eredu horretan azterlari batzuk euskal etniaren ezaugarri objektiboak zein diren erabaki eta deskribatu egin dituzte. Telesforo de Aranzadi, Joxemiel de Barandiaran eta beronen jarraitzaileak daude delako ikerlari taldean. Beste ikerlari batzuk, ordea, nekazarien antolakuntza sozialaren printzipio unibertsalak aztertu, eta nekazal gizarteetan elkartrukea funtsezko printzipioa dela baieztatu dute. Printzipio hori Euskal Herriko etnografian nola azaltzen den William Douglass-ek (1973) eta Sandra Ott-ek ((1982) ikertu dute 

Baita ere, antropologoa intelektuala delako eredua badago. Alegia, errealitate sozialaz eta kulturalaz gogoeta egiten du antropologoak, bereziki aginte politikoaz. Halaber, antropologoa pertsona konprometitua da, beraz mistifikazio eta botere ideologiko-politikoak analizatzen ditu. Intelektualak kultura ikertzen du. Hala egitean, antropologoak uste du pertsonak gero eta libreagoak izateko baldintzak jartzen dituela. Juan de Aranzadi, Mikel Azurmendi, Jesus Azcona, Teresa del Valle eta besteren liburuak dira arestikoaren adibide, zeren euskal kulturaren aginte politiko-maskulinoa zein aginte politiko-nazionalista ikertu baitituzte. Intelektualak bilatu nahi duen audientzia gizartean eta komunitate politikoan dago (Stonor Saunders 2001; Zulaika 1993; Rodriguez Bornaetxea 1993).

Antropologoa aditua delako eredua. Alegia, antropologoa jakituna da, aholkuaren bila joaten zaion pertsona da. Kudeatzailea. Antropologoa aditua den neurrian administraziorako, edo enpresa publiko zein pribatuetarako, lan egiten du. Agian bere aholku-enpresa edo osatzen du. Eredu honetako antropologoak gestio-lana egiten du. Beraz, jakitunak bilatzen duen audientzia instituzio publiko eta pribatuetan dago. Halaber, mundu ekonomiko-enpresarialean (Throsby 2001). Zentzu honetan, antropologoak museoak programatzen ditu eta administraziorako informeak eta estudioak egiten ditu non tokian tokiko azpiegitura kulturalen baliabideak ebaluatzen baititu. Neurri handian, egun indarra jaso duten industria kultural pribatuekin zein administrazioek beren gain harturiko politika kulturalekin batera garatu da antropologoa aditua delako eredua.

Euskal Herriko gizartea ikertu duten antropologoen idazlanak franko dira. Hala ere, euskal kulturari buruz lau eredutan errepresentatzen dute, nagusiki:
eredu kultural aurreko-indoeuroparra. Trikuharri, hilarri, hizkuntza, errito magikoan eta kobazuloetako pinturetan oinarrituriko ikerketak denbora ezaren kutsua ekarri dio euskal kulturari. Kultur errepresentazio eredu honek euskaldunen etorkiaren mitoak gauzatu ditu. Honetaz, Euskal kultura Paleolitikoan sortu eta Neolitikoan zehar garaturiko pentsamendu magiko bati dagokiola argudiatzen dutenek osatu dute eredu kultural aurreko-indoeuroparra. Era berean, euskal kulturaren etorkiaren mitoak sortaraz eta hedatu dituzte. Besteak beste, eredu hau osatzen lagundu duten ikerketa adibide batzuk hauek dira:
Telesforo de Aranzadiren eta Joxemiel de Barandiarnen ikerketa arkeologikoa (Barandiaran 1979a).
antropologo eta folklorista eboluzionistek ikerturiko pentsamolde magikoa (Garmendia Larrañaga 1997).
mitologiaren ikerketa (Barandiaran 1979b; Ortíz Osés eta Mayr 1980a; Ortíz Osés, Borneman eta Mayr 1980b).
euskararen aitzintasunaren ikerketa (Estornés Lasa 1975)
dantza-erritoen ikerketa (Urbeltz 2000).
euskal estetika eta espazioaren kognizioa (Oteiza 1965,1983; Zulaika 1987).
eredu kultural piriniarra. Etxearen eredu kulturalaren ikerketa da. Hots, lurraldearen ordenazio tradizionala edo preindustriala. Normalki, mendiko bizimoduak, euskal kulturaren ahozko ezaugarriak zein ezaugarri erlijioso aurrekristauak edota elementu materialak ikertzen dituzten idazleek osatu dute eredu piriniarra. Eredu aurreko-indoeuroparrean eta eredu piriniarrean dabiltzan ikerlariek Euskal Herriko kulturaren elementu etnikoak azpimarratu dituzte. De facto, eredu kultural piriniarra eredu kultural aurreko-indoeuroparraren jarraipena dela baieztatzen dute. Joxemiel de Barandiaranen idazlanek ongi errepresentatzen dute delako eredu kulturala. Hala ere, etnozientzia izenpean eredu horren birmoldaketa modernoa ikusten da egun. Horretara, euskal kultura etnizitatetik baino, indigenismotik ikertu dute (Martínez de Lizarduy 1998).
eredu kultural greko-latinoa. Julio Caro Barojaren lanak dira eredu honen lekuko paregabeak. Euskal kulturaren eredu hau osatzen lagundu dutenek kulturaren historia dokumentatua arakatu dute. Oro har, eredu kultural grekolatinoa edo historikoa eredu kultural aurreko-indoeuroparraren eta piriniarraren kritika da (Caro Baroja 1974b, 1974c, 1997). Eredu grekolatinoa kultura idatziaren ikerketa da. Beraz, honako gaiak ikertzen dira: Erdi Aroko zein gaurko estatugintzatik tokian tokiko kulturei zein gizarteei datorkien gatazka-giroa; jende xumeen kulturaren eta jende handien kulturaren artekotasuna; kristautasunaren eta paganismoaren artekotasuna. Ikuspegi honetatik ikertuta, kultura dinamikoa edo bizkorra da; alegia: aldakorra, arbitrarioa. Gainera, garaian garaiko ideologietatik ez da libro.
eredu kultural globala. Kultura mestizajea dela dion eredua da. Eredu honetan, Euskal Herriko kulturaz edo euskal kulturaz baino, kulturaz edo kulturez Euskal Herrian hitz egin behar da. Maila ezberdinetan ikusten da eredu hau. Lehenbizi, kultur esperimentazioan. Adibidez, bertsolaritzaren, dantzaren eta trikitrixaren norabide berriek gero eta garrantzia handiago dute. Bigarrenez, kultur errepresentazioetan. Partikularzki, formatu komunikatibo informatiko berrietan, hala nola: CD-Rom-ak eta internet-sarea. Etsenplu ona Eusko Ikaskuntzak azken urteotan egindako apustu informatiko-kulturala da. Azkenez, euskal kulturaren sinbolo ofizialetan ere antzematen da eredu kultural global hau. Esate baterako, Euskal Herria eta euskal kultura kanpoko
jendearen aurrean irudikatzeko ikur berriagoen adibide zenbait hauek dira: alde batetik, trikuharri bat eta Bilboko Guggenheim Museoa elkarrekin agertuta; eta bestetik, baserriko kutxa bat eta Donostiako Kursaal eraikuntza elkarren ondoan azalduta. Bistan da, eredu honetan badaude: hiriko bizimodu, portaera eta mundubisio berriagoak; euskal kultura tradizionala jakinarazteko teknologia berriak; eta sortzaileen aldetik bertako eta kanpoko kulturen ezaugarriekin jolasteko eta esperimentatzeko grina. Beste alde batetik ikusita, gero eta ikusgarriagoak dira euskal emigranteen bizimoduak eta erlijioak Euskal Herrian. Hala gertatu izanak mundu globalaren erronka etnografiko berri-berriak ekarri ditu Euskal Herriko antropologiara.

Arestian esan bezala, euskal kulturaren ikertzaileek lau eredu kultural osatu dituzte. Baina, kultura gertatzen deneko harreman sozioekonomikoei kasu eginez gero, hiru gizarte mota aurkitzen ditugu (Fdez. de Larrinoa 1998). Honakoak:
elkartrukean oinarrituriko gizarte harremanek Euskal Herrian sortaraziko portaerak eta pentsamoldeak (Douglass 1973; Ott 1982; Barandiaran 2000). Ikerketa-mota hauek ‘euskal gizarte tradizionala’ osatu dute.
Merkatuzko ekonomian oinarrituriko gizarte harremanek sortutako portaerak eta pentsamoldeak. Ikuspegi honetatik egindako ikerketak baserriaren edo ‘gizarte tradizionalaren porrota’ azpimarratu du (Douglass 1977; Etxezarreta 1977; Greenwood 1976; Arpal 1979; Apaolaza 1981).
Kapitalismo berantiarrean edo ongizateko estatuan (Picó 1987) oinarrituriko gizarte harremanek sortu dituzten portaerak eta pentsamoldeak. Ikuspegi honetatik egindako ikerketak oraingo gizarte-identitatearen berregituraketak, berformulazioak eta esperimentazioak analizatzen ditu. Alegia, nortasun ekonomiko, sozial eta kultural berriak (Martínez Montoya 1999).

Esate baterako: 

esparru ekonomikoan: Mauleón (1998); Murua (1988); Greenwood (1992); (Kasmir 1996).
esparru erritualean: del Valle (1988); Martínez Montoya (1996); Fdez. de Larrinoa (1997).
esparru sozialean: Fdez. de Larrinoa ed. (1996), (1998), (2000a), (2000b); Zainak (14., 15., 17., 18., 19., 20., 21. zenbakiak); Martínez Montaya (2002).
Kultur ezaugarri, ingurugiro geografiko eta bizimodu ekonomikoei begira (Caro Baroja 1974a:
25-47), honako eskualdeak bereiztu dituzte antropologoek Euskal Herrian:
kostaldea (Rubio-Ardanaz 1996).
mendialde atlantikoa (Caro Baroja 1974a: 110-132).
mendialde mediterraneoa (Martínez Montoya 1996).
lautada zabalak (Jimeno Jurio 1970, 1997).
hiriak (Homobono 2000).

KONKLUSIOAK

Aurreko informazioa kontutan harturik honako konklusiootara heltzen da:
euskal antropologian gehienik landu den ingurugiro ekonomikoa mendiko bizimodua izan da; ondoren, arrantzale-bizimoduak; eta gutxien ikertua, portaera hiritarra.
euskal antropologian gehienik landu diren eredu kulturalak aurrekoindoeuroparra, piriniarra eta grekolatinoa dira. Eredu kultural globala oraintsu ikertzen hasia denez gero, ia emaitzarik ez dago.
euskal antropologian gehienik landu diren gizarte-ereduak elkartrukearena eta industrializazioarena izan dira. Ongizatezko estatuaren eta kapitalismo berantiarraren gizarte-harremanak askozaz gutxiago daude miatuta.

Ondorioz euskal antropologian honako bi erronka daude:
euskal kultura gizarte globalari dagokion bilakaera kulturalaren barruan kokatu eta analizatu.
euskal gizartea oraingo harreman ekonomiko transnazionaletan kokatu eta analizatu.


IKERKETA ETNOGRAFIKOAREN ANTOLAKUNTZA EUSKAL HERRIKO KOMUNITATE AUTONOMOAN

Atal honetan Euskal Herriko ondare etnografikoarekin nola edo hala zerikusia duten instituzioak aipatzen dira. Era berean, instituzio horiek etnografiarekin zer-nolako harremanetan dauden zehazten da. Honako instituzioak daude Euskal Autonomia Erkidegoan, edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin harreman zuzenetan:
???? unibertsitateak:
???? Euskal Herriko Unibertsitatea.
???? Udako Euskal Unibertsitatea.
???? Deustu Unibertsitatea.
???? Mondragon Unibertsitatea.
???? Basque Studies Program, Reno-Nevada Unibertsitatea.
???? elkarte zientifikoak:
???? Eusko Ikaskuntza.
???? Barandiaran Fundazioa.
???? Labayru Institutoa.
???? Seminario Alavés de Etnografía.
???? Aranzadi Zientzien Elkartea.
???? administrazio publikoak:
???? Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
???? Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
???? Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.
???? Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Saila.
???? Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila.
???? Bizkaiko Aldundiko Kultura Saila.
???? Bizkaiko Aldundiko Nekazaritza eta Arrantza Saila.
???? Bizkaiko Aldundiko Ingurugiro Saila.
???? Bizkaiko Aldundiko Turismo Saila.
???? Gipuzkoako Aldundiko Kultura Saila
???? Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritza eta Arrantza Saila
???? Gipuzkoako aldundiko Ingurugiro Saila
???? Gipuzkoako Aldundiko Turismo Saila
???? Arabako Aldundiko Kultura Saila
???? Arabako Aldundiko Nekazaritza eta Arrantza Saila
???? Arabako Aldundiko Ingurugiro Saila
???? Arabako Aldundiko Turismo Saila
???? etnografia museoak:
???? Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa
???? Donostiako San Telmo Museoa
???? Donostiako Untzi Museoa
???? Bermeoko Ertzila Dorrrea Museoa.
???? Tokian tokiko museo txikiak
???? liburutegiak eta dokumentazio-guneak.
???? tokian tokiko elkarte kulturalak:

UNIBERTSITATEAK
Atal honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Udako Euskal Unibertsitateko sail eta ikerketa-institutuak aipatzen dira. Mondragon Unibertsitatea ez da ebaluatuko, bertan etnografiak oso toki txikia baitu.

Euskal Herriko Unibertsitateak Gizarte Antropologiako lizentziatura eskaintzen du Ibaetako campusean. Titulu hori 1995ean hasi zen ematen eta lizentziatura lortu duten ikasleek Antropologiako doktoretza egin dezakete ondoren. Gizarte Antropologiako ikasketak Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak ematen ditu. Lan ildo hauek azpimarratu behar dira irakaskuntzan eta ikerketan:
generoari buruzko ikerketak, bereziki emakumezkoen generoari buruzkoak.
euskal kulturari buruzko ikerketak; bereziki, nortasun politiko-kulturalari,
erritualtasunari eta folklore tradizionalaren hainbat elementuri buruzkoak. Neurri handi batean, euskal kulturari buruzko ikerketa hauek Ipar Amerikako zenbait antropologo sinbolistaren eraginpean egin dira.
landa-garapenari buruzko ikerketak. Horien barruan, azkenaldi honetan ikerketaildo berri bat ari da garatzen landa-garapenaren, toki-identitatearen eta kultur ondarearen arteko harremanak aztertzen dituena.

Aipatutako sail horretako zenbait irakasle eta ikaslek Ankulegi Elkartea sortu dute eta, horren bitartez, hainbat jardunaldi antolatu dituzte kulturaren alderdi askotarikoez. Hala ere, ez da nabaritzen lan-ildo zehatzik biltzen eta definitzen duen alderdi bat ere. Sustatzaileek Ankulegi aldizkarian argitaratzen dituzte jardunaldi horietan eztabaidatzen dituzten txostenak. 

Euskal Herriko Unibertsitatean badira beste sail eta institutu batzuk ere Euskal Herriko eta kanpoko landa-giroko kultura eta etnografiari lotutako lanak egiten dituztenak. Horren adibide da Donostiako Julio Caro Baroja Katedra, katedrari izena ematen dion antropologoaren obrari buruzko ikastaroak eta jardunaldiak antolatzen dituena. Hor dago, baita ere, Lankidetza eta Garapenerako Hegoa Institutua, Latinoamerika, Asia eta Afrikako gizarte-talde minoritarioen kulturei eta Euskal Herrian bizi diren Europatik kanpoko etorkinen kulturei buruzko azterketak egiten dituena. Ekonomia Aplikatuko Sailean ere hainbat ikerketa egin dira Euskal Herriko landainguru deprimituen ekonomi garapenari buruz. Beste adibide bat INVER da, Gasteizko campuseko Geografia Fakultateko Instituto Vasco de Estudios Rurales izeneko Institutua. Besteak beste, kideen artean badira antropologoak, soziologoak, ekonomistak eta geografoak. Horiekin batera, euskal filologiako eta soziologiako ikasketak ere badaude. Bertan, ikastaroak emateaz gain, hainbat ikerketa egiten dira ahozko tradizioaz, herri-literaturaz, kultura tradizionalaz, dialektologiaz, kultur politikaz eta kulturaren soziologiaz. Egia esan, ez dago inolako sarerik Euskal Herriko Unibertsitateko sail eta ikerketainstitutu horietako irakasleek kulturaz, tradizioaz eta landa-garapenaz egiten dituzten lanak artikulatzeko. Deustuko Unibertsitateak ere eskaintzen du Gizarte Antropologiako Lizentziatura, baina oraingoz ez dago doktoretza-ikastarorik egiterik. Antropologia Sailaren barruan, azpimarratzekoa da Josetxu Martínez Montoya irakasleak identitate landatarraren era berriei eta kultura landatarraren elementu tradizionalen berrerabilerari buruz egindako lana. Gizarte Antropologiako Lizentziaturaz gain, Deustuko Unibertsitateak Giza Eskubideen Katedra ere badu eta, bertan, gizarte-talde eta kultura minoritarioekin lotutako gaiak lantzen dira. Bestalde, filologia-ikasketetan folklore, kultura, herrikultura eta dialektologiako gaiak aztertzen dira eta, horretaz gain, badago master bat kultur ondarearen kudeaketaz. Aipatu behar da ez dagoela inolako sarerik Deutuko Unibertsitatean eta Euskal Herriko
Unibertsitatean egiten diren ikerketak artikulatzeko.

Udako Euskal Unibertsitateak ere, duela urte gutxi batzuetatik hona badu antropologia sail bat. Sail hori Euskal Herriko Unibertsitateko eta beste unibertsitate batzuetako zenbait antropologia-ikaslek sortu zuten. Antropologia Sail honen gaztetasunaren ondorio da nortasuna egin gabe izatea oraindik. Udako Euskal Unibertsitateak Uztaro izeneko aldizkaria argitaratzen du eta, bertan, antropologia artikuluak argitaratzen dira, beste diziplina batzuetakoekin batera. Reno-Nevadako Unibertsitatean Basque Studies Center izenekoa dute. Bertan, bada euskal ikasketen programa bat, euskal kulturak, identitateak eta ondareak Europan eta itsasoz bestalde izan duen presentziari buruzko ikerketak diseinatu eta finantzatzen dituena. Zentroak hainbat maila akademiko eskaintzen ditu euskal ikasketei dagokienez. Gainera, zuzendariak, Joseba Zulaikak, internet komunikazio zerbitzuaren bitartez euskal kulturari buruz ematen den ikastaro bat zuzentzen du. Bestalde, José Mallea irakasleak ikerketa bat egin du Estatu Batuetako Mendebaldeko euskal kultura ondare materialaren zenbait elementuri buruz. Aipatzekoa da Basque Studies Center-ek duen liburutegi bikaina eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatzen dituen hitzarmenak, horien bitartez bekak eta diru-laguntzak ematen baitzaizkie euskal kulturaren ikertzaileei Reno-Nevadako Unibertsitatera joateko eta unibertsitate
horrek gaur egun ikertzeko dituen azpiegiturak eduki ahal izan ditzan.

ZIENTZIA ERAKUNDEAK
Atal honetan, antropologia eta etnografia ikerketekin harreman zuzena duten Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia-erakundeak aipatzen dira.
EUSKO IKASKUNTZA-SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS
Miramar Jauregia
Miraconcha, 48
20007 San Sebastián
Tlno: 943-310855
Fax: 943-213956
E-mail: ei-sev@sk.ehu.es
http://www.eusko-ikaskuntza.org
Eusko Ikaskuntza zientzia-elkartea 1918an sortu, 1936an desagertu eta 1978an eratu zen berriz. Oraintsu arte, Eusko Ikaskuntzan egin diren antropologia eta etnografia lanak José Miguel Barandiaranen eta berak sortutako Etniker taldeen ikerketa-ildoetatik joan dira. Eusko Ikaskuntzak Miramar Jauregian du egoitza nagusia, Donostian. Ez du ez liburutegirik ez dokumentazio etnografikoko zentrorik, baina baditu zenbait lan-atal eta argitalpen kultura tradizionalaren inguruan. Hona hemen zeintzuk diren:
Antropologia eta etnografia atala eta horren aldizkaria Zainak (21 zenbaki argitaratuta).
folklore atala eta horren aldizkaria Jentilbaratz (7 zenbaki argitaratuta).
Historia atala eta horren aldizkaria Vasconia (31 zenbaki argitaratuta).
Literatura atala eta horren aldizkaria Ohienart (17 zenbaki argitaratuta).
Musika atala eta horren aldizkaria Musiker (13 zenbaki argitaratuta).
Nabari denez, 1995era arte, antropologia eta etnografia atalak lehentasuna eman zien morfologia eta kultura materialari buruzko ikerketei, José Miguel de Barandiaranek Guía para una encuesta etnográfica delakoan proposatutako bidetik. Urte horretatik aurrera, ordea, antropologia eta etnografia atalak beste lan-irizpide batzuk onartu zituen ordura artekoez gain. Lan-irizpide horiek gertuago zeuden uneko Ipar Amerikako eta Europako antropologia soziokulturaletik. Beraz, antropologia eta etnografia atalak diziplina anitzeko irizpidea hartu zuen ikerketa-lanak, sinposioak eta argitalpenak antolatzeko orduan. Diziplina-aniztasunaz gain, beste zerbait ere erabaki zen, atalaren ikerketa lanak artikulatzeko orduan mendi eta itsaso inguruak eta hiriak izango zirela erreferente. Hortaz, Eusko Ikaskuntzako antropologia eta etnologia atalak ardatz hauen inguruan dihardu 1995az geroztik:
mendi-inguruko kultura eta gizarte-taldeen antropologia.
itsasoaren antropologia.
hiri-antropologia.
Folklore atalak kultura inmaterial edo ondare ukiezinaren inguruan egin du lan. Zehazki, euskal musika eta dantza konposizioak aztertu ditu. Ez dirudi ikerketa-ildo zehatzik dagoenik; beraz, atal honen aldizkarian gai eta dimentsio desberdinetako artikuluak argitaratzen dira. Historia atalak antropologiak ikertzen dituen gaien antzekoak landu ditu. Azpimarratzekoak dira historia atalak tokiko historiaz egin dituen jardunaldiak eta argitalpenak. Literatura atalak hainbat ikerketa egin ditu hainbat artikulu eta lan monografiko argitaratu ditu ahozko literaturaz, herri-antzerkiaz eta literatura-sorkuntzako beste era tradizionalez. Musika atalak herri musikaren eta musika tradizionalaren gaiak landu ditu. Azpimarratzekoa da atal hau XIX. eta XX. mendeko euskal kantutegirik ezagunenei buruz egiten ari den ikerketa. Dena den, esan behar da aipatutako ataletako kideek ez dutela, salbuespenen bat salbuespen, lan bateraturik egiten; aitzitik, kide bakoitzak bere atalean egiten du lan oro
har. Horregatik, ikerketa-esparru komuna egonda ere, Eusko Ikaskuntzan apenas diseinatzen den atal horien guztien kideak biltzen dituen ikerketarik. Eusko Ikaskuntzak hainbat hitzarmen sinatu ditu Euskal Herriko zenbait udalekin tokiko kultura, ekonomia eta folklorea ikertzeko. Ikerketa horiek Lankidetzan bilduman argitaratzen dira. Gainera, zenbait urtetan Eusko Ikaskuntzak euskal kulturari buruzko Jakitez ikastaroa antolatu du eta beste zenbait internet bidez eman ditu. Halaber, urtero ematen ditu hainbat beka eta diru-laguntza kultur ikerketarako. Orain arte, Eusko Ikaskuntzak euskal ikerketei buruzko hamabost biltzar egin ditu eta, horietan, antropologiak, folkloreak eta etnografiak ere izan dute beren eztabaida-tartea. Eusko Ikaskuntzak ez du liburutegirik, dokumentazio etnografikoko zentrorik, ikerketaaretorik edo era horretako espazio fisikorik, baina multimedia kultur zerbitzua sortu du, alde batetik, gabezia hori konpontzeko eta, bestetik, euskal kultura mundu globalean txertatzeko komunikazio-teknologia berriak erabiliz. Bide horretatik, Eusko Ikaskuntzak
Euskomedia Fundazioa sortu du, kontsulta-fondo hauek digitalizatzeko eta sarean
jartzeko:
Auñamendi entziklopedia.
???? Eusko Ikaskuntzaren argitalpen-fondo osoa (besteak beste, zientzia-atalen koadernoak, Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria, elkarteko argazki-artxiboa eta Euskal Kantutegia proiektua).
Eusko Ikaskuntzaren barruan badira bi erakunde, autonomiadunak, antropologia ikerketekin zerikusia dutenak:
Barandiaran Fundazioa
Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”.
Barandiaran Fundazioa José Miguel de Barandiaranen dokumentuak eta lanak katalogatzeaz eta Ataungo Sara etxeko bere egoitza zaintzeaz arduratzen da. Urtero egiten du ikerketa-beka baterako deialdia, arkeologia eta etnologia lanak sustatzeko. Fundazioak bilduma berezi batean argitaratzen ditu lan horiek, etnografiako gaien inguruko beste lan monografiko batzuekin batera. Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo” aldizkariak, berriz, euskararen inguruko lanak argitaratzen ditu; besteak beste, herri-hizkera ahozko zein
idatziari buruzkoak.


LABAYRU IKASTEGIA
Larrauri 1-A, 5. solairua
48160 Derio
Tel./faxa: 94 454 15 71
E-mail: labayr01@sarenet.es
http://www.labayru.com
Labayru Institutuak lau sail ditu:
euskara.
etnografia.
euskal liburutegia.
argitalpenak.
Euskara sailak euskara irakatsi eta itzulpenak egiten ditu. Sail honek etnografiatik eta euskal herri-kulturatik gertu dauden bi alorreko ikerketak sustatzen ditu:
dialektologia ikasketak
ahozko literatura.
Labayru Institutuko euskara sailak bizkaiera literarioa irakatsi eta sustatzen du. Horretaz gain, kantutegiak, elezaharrak, ipuinak eta euskal folklorearen gainerako elementuak bildu eta argitaratzen ditu. Adolfo Arejita da Labayru Institutuko euskara saileko zuzendaria. Labayru Institutuko zuzendaria Ander Manterola etnografoa da eta
zuzendariaren ondokoa Gurutze Arregi, hori ere etnografoa eta, gainera, etnografia saileko zuzendaria. Labayru Institutuko Etnografia saila Euskal Herriko Etniker taldeen egoitza soziala da 1987az geroztik. Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren idazkaritza teknikoa ere sail horretan dago. Hona hemen idazkaritza horren zereginak:
atlasa egitea.
atlas etnografikoaren inguruko gaien ikerketa bibliografikoa.
atlasa egiteko ekonomi fondoak bilatzea eta kudeatzea.
Hauek dira atlas etnografikoaren egileak: Ander Manterola, Gurutze Arregi, Luis Manuel Peña eta Segundo Ohar-Arteta. Ander Manterola eta Jon Elorriaga dira Labayru Institutuko liburutegiaren arduradunak. Arkaitze Kanbiruaga ikerketa bibliografikoaz arduratzen da eta Edurne eta Mª Luisa Romarate institutuko idazkaritzan ari dira. Guztira, hirurogei pertsonatik gora ari dira lanean Labayru Institutuan. Liburutegiak Euskal Herriko eta Europako etnografiari buruzko lan-bilduma zabala du eta etnografia eta antropologia aldizkari nagusiak jasotzen ditu, hala euskaraz nola gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo Ekialdeko Europako beste zenbait hizkuntzatan. Institutua Bilboko Elizbarrutiaren menpe dago eta horrek Derioko apaizgaitegi zaharreko alde bat birgaitu du institutuak toki gehiago izan dezan. Obra horrekin, institutuak duen espazioa handitu egin da oso, 1000m2-tik ia 2000ra pasatuz.
Ikertzeaz gain, etnografia-sailak beste zeregin batzuk ere baditu:
Euskal kultura eta etnografiaren alorrean aholku ematea, kultur taldeek eta udalek aldez aurretik kontsulta eskatuta.
Txilen egindako garapen-lankidetzako proiektu batean laguntza ematea, lankidetza-programako alderdi bat bertako kultura garatzea baitzen. Txileko proiektu horretan, Labayru Institutuko etnografia sailak tokiko kulturak
ikertzeko metodologian daukan esperientzia jarri du. Labayru Institutua erreferentzia garrantzitsua da euskal kultura herrikoiaren ikerketa eta zabalkundearen alorrean. Horren adierazgarri dira:
bere liburutegiko fondoen aberastasuna.
etnografiari eta Bizkaiko kultura herrikoiari buruzko ikerketarekin duen
konpromisoa.
argitalpen-zerbitzua.
Euskal kultura herrikoia ikertzen eta zabaltzen duten zentroen artean, Labayru Institutuak berezko nortasuna du. Hona hemen ezaugarririk behinenak:
harreman organikoa du Elizarekin.
atxikimendu handia du Bizkaiarekin.
Jose Miguel de Barandiaranek etnografiaren inguruan bultzatutako metodologia eta lan proposamenen eta etnografia sailaren artean dagoen identifikazio estua. Euskara sailak ikerketa-ildo bat garatu du euskal folklorearen ahozko zenbait alderdiri buruz (kantua, narrazioa, legendak…). Labayru Institutuko kideek goian aipatutako alorretan egindako kultur ikuskapenaren ondorioak argitalpen hauetan jakinarazi dira:
Etniker-Bizkaia, etnografia saileko urtekaria. Orain arte hamaika zenbaki argitaratu dira eta, bertan, hainbat herritako informatzaileek erantzuna ematen diete Jose Miguel Barandiaranek 1965ean ateratako galdetegiaren zenbait alderdiri. Oles ta oles, Gabonetako haur-folklorea biltzen duen liburu, CD-Rom, kasete eta bideoa. Oles ta oles Urte sasoiak proiektuaren lehenengo entrega da, eta horren helburua euskal folklore tradizionala zabaltzea da.
???? Hou pitxu hou!, Euskal Herriko inauterietako musika eta ohiturak biltzen dituen liburu, CD-Rom, kasete eta bideoa. Urte sasoiak proiektuaren bigarren entrega da.  Txulufrina eta arrosa, Euskal Herriko udaberriko folklorea biltzen duen liburu, CD-Rom, kasete eta bideoa. Urte sasoiak proiektuaren hirugarren entrega da. Udazkeneko zikloa, Euskal Herriko neguko? folklorea biltzen duen liburu, CD-Rom, kasete eta bideoa. Urte sasoiak proiektuaren azken entrega da. Gure kantuak, euskarazko kanta tradizionalak eta oraingoak biltzen dituen diskoa.Kantuen testamentua: umeen kantu eta jolasak, haur-kanta tradizionalen bilduma. Kantuekin batera ipuinak, jokoak eta esaera zaharrak daude. Helburua a eskoletan erabiltzea xede pedagogikoekin. Xede horrekin berberarekin,
Labayru Institutuak beste bi liburu atera ditu, zenbait kultur elementu tradizional jakinarazten dituztenak: Hamaika abere ipuin: Bizkaiko herri-alegiak; eta Baladak eskolan. Irakaskuntzako goiko zikloetan erabiltzeko, Labayru
Institutuko euskara sailak Euskalki guztietako etno-testuak liburua argitaratu du. Bizkaiera bilduma, 270 audio-zinta eta 73 bideo-zintako bilduma, euskal musika eta kanta tradizionalak biltzen dituztenak. Laratz bilduma, euskarazko ahozko literatura herrikoiaren laginak bildu eta argitara ematen duena. Orain arte hauek argitaratu dira: Mendebaldeko euskal baladak, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak, Lamia, sorgin eta tartaroen erresuma ezkutua. Baztango kontuak, Euskal Herriko lokantak. Gauontza bilduma, euskararen alderdi filologikoak aztertzen dituen liburubilduma. Bildumak tradizionaltzat jotzen diren literatura genero batzuei buruzko zenbait ikerketa ere jasotzen ditu (ipuinak, bertsolaritza eta ahozko narrazioak eta kantak). Aipatzekoak dira lan hauek: Tradiziozko ipuingintza, XIX mendeko olerki-bertsogintza, Euskal alegigintza, Ahozko literatura: genero txikiak. Klasikoak bilduma. Bilduma honetako argitalpenek herri kulturaren eta kultura jasoaren arteko loturei buruzko hausnarketara bultzatzen gaituzte (ahozko kulturaren eta kultura idatziaren arteko loturei buruzkora).  Ortik eta emendik: repertorios de locuciones vascas (I eta II), 90.000tik gora euskal lokuzio eta esamolde, Justo Mokoroak jasoak. CK-Romean ere argitaratu da. Atlas etnográfico de Vasconia, Etniker taldeen ikerketak azaltzen dituen bilduma, gaien arabera antolatua. Hainbat liburuki argitaratu dira. Hona hemen
izenburuak:
Alimentación doméstica (1990).
Juegos infantiles (1993).
Ritos funerarios (1995).
Ritos del nacimiento al matrimonio (1998).
Ganadería y pastoreo (2002).
Anuario de Eusko Folklore.
Halaber, Labayru Institutuak hainbat ikerketa, mintegi eta argitalpen egin ditu gai hauei
buruz:
 erlijio-etnografia.
eraikuntza tradizionalak.
lexikoa eta dialektologia.

ARABAKO ETNOGRAFIA MINTEGIA
Gasteizko Apaizgaitegi Zaharra
Pedro de Asúa kalea 2, 3. sol. 77. bulegoa
Tlfoa: 945-200050
I ZERTZELADA HISTORIKOA
Etnografia-ikerketak 1949an hasi ziren Araban, Manuel Iradier Txangolari Elkarteko
etnografia atalaren eskutik, atal horretako lehendakari José Miguel de Barandiarán
zelarik. 1971ean Arabako Etniker taldea sortu zen Manuel Iradier Txangolari
Elkartearen barruan. 1975ean Arabako Foru Aldundiko Kultura Kontseiluko Etnografia
Atala sortu zen. 1982an kontseilu hori Eusko Ikaskuntzako Antropologia-Etnografia
Ataleko kide egin zen.
Arabako Foru Aldundiko Kultura Kontseiluko Etnografia Atalak Arabako Etnografia
Mintegia izena hartu zuen. Mintegi horrek Arabako Foru aldundia utzi zuen 1988an, eta
izaki juridiko independente bihurtu zen.
Sortu zirenetik, 1949tik, Arabako etnografia-lanetarako taldeek hainbat lokal izan
dituzte. Hona hemen egoitzak ordena kronologikoan:
Manuel Iradier Txangolari Elkartearen lokala Dato kalean.
Manuel Iradier Txangolari Elkartearen lokala Pintore kalean.
Ajuriaenea Jauregiko lorazainen etxea.
Pardo kaleko 26ko behean zegoen lokal bat, Arabako Foru Aldundiarena.
gaur egun, Gasteizko Apaizgaitegi Zaharrean du egoitza, Los Latinos
pabilioian (Pedro Asua kalea 2, 3. solairua, 76, 77 eta 78 bulegoak).
Arabako Etnografia Mintegia dagoen eraikina Arabako Foru Aldundiarena da, nahiz eta
hitzarmen baten bidez erabilera UNEDi utzi dion. Halaber, zenbait bulego prestatu ditu
Arabako hainbat kultur elkartek beren lana bertan egin dezaten, besteak beste, Landa
Arkitekturako Kabineteak eta Naturaren Arabako Institutuak.

LAN ETA IKERKETA AZPIEGITURAK
Arabako Etnografia Mintegiaren egoitzak 80m2 ditu, gela bananduetan banatuta:
liburutegia eta bilera-tokia.
bulegoa.
artxiboa.
Gainera, Arabako Etnografia Mintegiak bi aldizkari argitaratzen ditu:
???? Ohitura.
???? Cuadernos de Toponimia.
a) Liburutegia
Liburutegia eta bilera-tokia dauden gela 60 m2-koa da. Liburutegiak 2.300etik gora liburu ditu, gehienak antropologia, etnografia, folklore eta bertoko historiari buruzkoak. Liburuez gain, badira bertako eta kanpoko aldizkariak ere. Orotara 900 aleko aldizkaribilduma da, Espainiako probintzien eta atzerriko herrialdeen arabera antolatuak. Liburuak eskuratzeko politikak aldeak izan ditu. Ez dago jarraipenik Arabako Etnografia Mintegia organikoki Arabako Foru Aldundiaren menpe zegoen garaitik erakunde independente den garai honetara. Hasierako garai hartan, Arabako Foru Aldundiak ordaintzen zituen Mintegiaren jarduera guztiak, eta partida berezi bat zegoen liburuak erosteko. Hori dela eta, Arabako Etnografia Mintegiaren lehenengo urteetan liburu-bilduma ederra osatu zen Euskal Herriko etnografia, folklore eta kultura tradizionalari eta beste kultur jarduera batzuei buruz. Arabako Etnografia Mintegia entitate independente bihurtu zenean, ordea, liburuak eskuratzeko politika aldatu egin zen, aurrekontu-arazoak zirela eta. Horren aurrean, Arabako Etnografia Mintegiko kideek eskuratze-politika oso selektiboa jarraitzea erabaki zuten eta, ondorioz, liburutegia ezin izan da hazi sortu ondorengo hasierako urteetan bezala. Gaur egun liburutegian sartzen diren liburu urriak partikularren edo kultur erakundeen dohaintzak dira normalean. Arabako Etnografia Mintegiak Ohitura aldizkaria trukatuz osatu du aldizkarien bilduma, aldizkari hori baita, Cuadernos de Toponimia izenekoarekin batera, mintegiko kideen ikerketak argitaratzen dituena. Liburutegiak fitxategi txiki bat du, fondoak gaika, egileka eta izenburuka katalogatzen dituena.
b) bulegoa
Bulegoak 10m2 ditu. Bertan, zenbait altzari, telefonoa eta ordenagailu bat daude, baita
Arabako Etnografia Mintegiko ikerketa-lanak dakartzan administrazio-zereginetarako
behar den ohiko bulego-materiala.
Hala ere, bulegoaren hornidura nahiko eskasa da, ez baitu fotokopiagailurik. Gainera,
ordenadorea ere nahiko zaharra da, potentzia eta erabilera urrikoa, administrazioko
organo batek azpiegitura informatikoa eguneratu zuenean eskuratu baitzen.
Arabako Etnografia Mintegiaren mantentze eta administrazio gastuak kideen ikerketaproiektuetarako
jasotzen duen diruaren %15arekin ordaintzen dira.
c) artxiboa
Artxiborako gelak 10m2 diru. Artxiboan hainbat bilduma daude euskarri hauetan:
???? diapositiba.
???? zinta magnetofoniko.
???? bideo.
???? film
Zinta horiek Arabako kultura herrikoiari, etnografiari eta folkloreari buruzko dokumentuak dira. Bideo eta film etnografikoen atalean, azpimarratzekoa da Gerardo López de Guereñu Iholdik egindako ikus-entzunezko dokumentuen bilduma. Aipagarria da, baita ere, kanpai-hotsen grabazio bat, Moskun kanpaiei buruz egin zen kongresu batean aurkezteko egina. Argazki etnografikoei dagokienez, aipatzekoa da Arabako Foru Aldundiak baduela fondo dokumental bat gordailuan Gerardo López de Guereñu Galarragaren kalitate handiko argazki asko biltzen duena. Esan behar da, halaber, argazki-fondo hori zaintzeaz ez dela Arabako Etnografia Mintegia, baizik Arabako Foru Aldundia. Hala ere, Arabako Etnografia Mintegiaren artxiboak 13.000 diapositiba ditu, era honetan
katalogatuak:
???? Basoak, paisaiak
???? Loreak, zuhaitzak, perretxikoak
???? Herriak 1
???? Herriak 2 Gasteiz
???? Eraikinak (txabolak, harraskak....)
???? Eraikinak 2 (harraskak, iturriak, errotak, altzariak)
???? Eskulangintza (buztingintza)
???? Eskulangintza (egurra, saskigintza, irutea, abarketagintza....)
???? Eskulangintza (alanbregintza, eztia, argizaria, Artziniegako museoa)
???? Nekazaritza (lihoa, sagardoa, kontserbak, patxarana ....)
???? Ardogintza, oliogintza, ikazkintza, basogintza, harrobiak)
???? Abeltzaintza (artzaintza, gazta, txerri-hilketa, ehiza)
???? Azokak, merkatuak, garraioak
???? Jaiak 1
???? Jaiak 2
???? Jaiak 3
???? Jaiak 4
???? Jaiak 5
???? Artea 1 (Elizak, ermitak, gurutzeak, haize-orratzak, portadak)
???? Artea 2 (eskultura, erlijio-gaietako pinturak)
???? Artea 3 (gurutzeak, estelak, inskripzioak, armarriak, eguzki-erlojuak, aldabak, burdineria, pintura)
???? Artea 4 (kanpaiak, kanpandorreak)
???? Askotarikoak (erakusketak, bertako gizaki motak, etniker taldeak)
???? Askotarikoak (Autonomia estatutua, alderdi eguna, Forondako aireportua, Azukre-lantegia, idazkunak)
???? Eranskina (paisaiak, herriak)
???? Eranskina 1 1993 jaiak
???? Eranskina 2 1993 jaiak
???? Eranskina 3 1993-1994 jaiak
???? Eranskina 4 jaiak

ARABAKO ETNOGRAFIA MINTEGIAREN JARDUERAK
Arabako Etnografia Mintegiaren jarduera Atlas Etnográfico de Vasconia ikerketaproiektuaren ingurukoa izan da batez ere. Atlas hori Euskal Herriko Etniker taldeek egin dute eta, Araban, hogei bat lagun aritu dira horretan. Atlas Etnográfico de Vasconia proiektua gauzatzeko etnografia-informazioa biltzen da José Miguel de Barandiaránek egindako galdetegi baten bitartez. Galdetegi hori Arabako Foru Aldundiak argitaratu zuen 1976an Guía para una encuesta etnográfica izenburuarekin. Galdetegi hori hartuta, hainbat inkestatzaile ibili da Arabako herrietan etnografia-datuak biltzen, sasoi desberdinetan eta intentsitate desberdinarekin. Hauek dira aztertutako herriak eta inkestatzaileen izenak
???? Agurain ( Jesús Ruiz de Larramendi)
???? Apodaka-Zigoitia (Isidro Saenz de Urturi)
???? Bernedo-Arabako Mendia (José Antonio González)
???? Pipaon (Pilar Alonso)
???? Trebiñuko Konterria (Luis de Garamendi / Susana Aretxaga Alegría)
???? Moreda (Ángel Chasco)
???? Guardia (inkestatzaileak ez ziren finkoak)
???? La Puebla de Labarca (inkestatzaileak ez ziren finkoak)
???? Gesaltza Añana (bi pertsona: José Antonio Gonzálezen iloba eta beste
bat)
???? Gobiaran (Claudio Rodríguez)
???? Bergantzu (Monserrat Ocio Vallejo)
???? Erriberagoitia (Nerea Guinea Latorre)
???? Urkabustaiz (María Ángeles Uriarte Iturrate)
???? Aretxaga Zuia (María Ángeles Uriarte Iturrate)
???? Murgia (Eugenio Murgia)
???? Mendiola (Oscar Moreno)
???? Artziniega (Carlos Campo de la Torre)
???? Amurrio (Félix Murga museoko taldea)
???? Aramaiona (Senar-emazte batzuk. Dagoeneko ez daude jardunean)
???? Durruma (Alberto Langarica)
???? Lagran (Salustiano Viana)
Atlas Etnográfico de Vasconia proiektuan parte hartzeaz gain, Arabako Etnografia Mintegiko dozena erdi kidek bestelako ikerketak ere egin dituzte, bai Arabako Foru Aldundiaren edo Arabako udalen eskariz, bai Arabako Etnografia Mintegiko kide horiek aipatutako erakundeei egindako proposamenez.
Arabako Etnografia Mintegiaren ikerketen artean, aipatzekoak dira gai hauek:
???? Artzaintza Arabako mendi aldean.
???? Artzaintza Valderejon.
???? Toponimia historikoa.
???? Erabiltzen diren toponimoak.
???? Arabako otso-tokiak.
???? Lanbide tradizionalak.
???? Arabako jaiak eta jai-egutegia.
???? Bainuetxeak.
???? Kanpai-jotzeak, kanpaiak eta kanpai-joleak.
???? Errotak.
???? Zezen-festak.
???? Herri-kultura.
???? Kultura materiala eta museografia.
Gaur egun Arabako Etnografia Mintegia ikertzaile-talde txiki batek osatzen du. Astelehenero biltzen dira, arratseko zortzietan, elkartearen egoitzan. Arabako Etnografia Mintegiak aholkularitza zerbitzu bat ere badu Arabako etnografia eta folkloreari buruzko gaietarako. Zerbitzu horren barruan, liburutegia jartzen dute nahi duten
ikertzaileen eskura. Normalean, bizpairu doktoregai jotzen dute urtero liburutegira beren unibertsitate-tesiak sakontzeko. Halaber, Naturaren Arabako Institutuak eta Landa Arkitekturako Kabineteak ere sarritan kontsultatzen dituzte liburutegiko fondoak. Aurrekoaz gain, Arabako Etnografia Mintegiak hainbat erakusketa ere antolatu ditu:
 Arabako herri-arkitekturari buruzko argazki-erakusketa (19..).
???? Arabako herri-jaiei buruzko argazki-erakusketa (1987).
???? Arabako eltzegileen omenezko erakusketa (19..).
???? Buztinaren inguruan (1991).
Aipatutako erakusketak interesgarriak izan dira eta, Gasteizen ez ezik, Arabako zenbait herritan ere egin dira.
Arabako Etnografia Mintegiak Arabako etnografi eta folklore ondarea zabaltzeko jardueretan ere parte hartzen du. Horren erakusgarri dira Arabako udalek eta herrietako kultura elkarteek kultur jarduera eta asteetan parte hartzeko egiten dizkioten gonbitak. Arabako Etnografia Mintegiak hainbat hitzaldi-ziklo antolatu ditu etnografi ikerketarako metodologiaz: 1985eko urtarrilean, 1985eko abenduan, 1987ko martxoan, 1988ko apirilean. 1999an José Miguel Barandiaranen omenezko hitzaldi-ziklo bat antolatu zuen. Arabako Etnografia Mintegiak etnografiaren hastapenei buruzko ikastaro bat antolatu zuen 1993an.  Arabako Foru Aldundiak hirugarren adinekoentzako programa baten barruan antolatzen dituen hitzaldi-zikloetan ere parte hartzen du. Arabako Etnografia Institutuko kide den Isidro Saenz de Urturi jaunak dioenez, Arabako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatzen dituen hitzaldiek ez dute herrietako elkarteek antolatutakoen onarpena. Isidro Saenz de Urturiren esperientziak erakusten duenez, Arabako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatutako hitzaldietara jende gutxi joaten da. Aitzitik, herrietako kultura taldeek antolatutakoetara jende gehiago joaten da. Isidro Saenz de Urturiren iritziz, horren arrazoia zera da, herrietako taldeek Arabako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak baino informazio-sare landuagoa dutela Arabako etnografia-ondarearen zabalkundeari dagokionez, aipatzekoa da Arabako Etnografia Mintegiko kide den Jesús Ruiz de Larramendi Echeverríaren eragina, izan ere, Herri Irratiak eta Gasteiz Irratiak urteetan antolatutako aldizkako zenbait irrati eta telebista saioetan parte hartu baitzuen. Babeslerik ezagatik, oraindik orain Canal Gasteiz kateak Palabras Mayores saioa emateari utzi dio. Saio horretan, Arabako Etnografia Mintegiko kiderik gailenek Arabako herri-kulturaren berri ematen zuten. Halaber, Arabako Etnografia Mintegiko kideek Euskal Herritik kanpoko etnografi aldizkari eta argitalpenetan ere kolaboratzen dute. Bereziki aipatzekoak dira Madrilen argitaratzen diren Narria eta Revista de Dialectología y Tradiciones Populares aldizkarietan egindako kolaborazioak. Euskal Herriko Patrimonio Industrial aldizkarian ere kolaboratzen dute. Gainera, Arabako Etnografia Mintegiko kideak Espainian eta atzerrian egiten diren biltzar eta jardunaldietara ere joaten dira, normalean errota, elurtegi, kanpai eta eltzegintzari buruzko ezagutzak azaltzera. Adibidez, 2000 urtean Beasainen egindako Errotak eta energia berriztagarriak biltzarrean parte hartu zuten eta 1999an Fuendetodosen (Zaragoza) egindako Congreso de Neveros biltzarrean. Gerardo López de Guereñu Iholdi izan zen, urte luzetan, Arabako Etnografia Mintegiaren ordezkari etnografia biltzar nagusietan Arabako Etnografia Mintegiak egindako lan garrantzitsuen artean, aipatzekoa da Arabako kultura materialaren elementuak proiektu museografikoetan erakusteko egindako katalogatze-lana. Arabako Etnografia Mintegiko kide den Juanjo Galdosek bere laguntza eskaini du Arabako herrietako hainbat museo antolatzen; besteak beste herri hauetakoak:
???? Zalduondo,.
???? Artziniega.
???? Oion.
???? Laudio.
???? Amurrio.
???? Guardia.
Armando Llanosek, berriz, herri hauetako museoak martxan jartzeko ardura izan du:
???? Pipaon.
???? Orozko.
???? Bernedo(Arabako Mendiari buruzkoa; oraindik amaitu gabe).
Herrietako museoak nahikoa garrantzi hartu zuten Araban, Foru Aldundiko Kultura diputatu zen Pedro Ramosek 1994an emandako babesarekin. Juanjo Galdosek eta mintegiko beste zenbait lagunek laguntza eman dute kultura
materialaren elementuz osatutako zenbait bilduma partikular katalogatzen. Gainera, zenbait kultur elkartek antolatutako erakusketetan jarritako piezak katalogatzen ere lagundu dute. Isidro Saenz de Urturik dio Eusko Jaurlaritzak herri-eltzegintzako bilduma bat duela eta Gasteizko Salesen komentuan dagoela gordeta. Juanjo Galdos, Enrique Ibabe eta Corcuera izan ziren bilduma hori katalogatu zutenak eta, horretarako, Arabako zenbait eltzeginengana jo zuten, piezen jatorria identifikatzen lagun ziezaieten. Arabako Etnografia Mintegia hiru ekomuseo-proiektu egin izanagatik ere nabarmentzen da. Dena den hainbat gorabehera direla eta, ezin izan da proiektu horietako bat ere gauzatu. Ekomuseoa berezko ezaugarriak dituen museo bat da eta hasieran Frantzian garatu bazen ere, gero beste herrialde batzuetara zabaldu zen. Araban ekomuseo bat egiteko ideia laurogeiko hamarkadaren bukaeran sortu zen. Zehazki, Martiodan egin nahi zen ekomuseoa. Proiektua Arabako Batzar Nagusietan onartu zen Euskadiko Ezkerreko ordezkari Salbidegoitiaren eskariz. Proiektua zera zen, Arabako Foru Aldundiak Martiodan zuen dorre baten inguruan ondare etnografikoaren hainbat elementu suspertzea. Horretarako, zenbait pertsona (Garbiñe eta bere senarra) Parisera eta Landetara abiatu ziren ekomuseoen idiosinkrasia bertatik bertara ezagutzeko. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, beste saio bat egin zen ekomuseo bat sortzeko. Oraingoan Kuartangoko arana aukeratu zen, berezko kultur nortasuna eta habitata baititu. Ekomuseoaren proiektua Zuhatzu Kuartangoko bainuetxe zaharraren inguruan biltzen zen. Aurretiazko zenbait azterketa egin ziren arren, proiektua ez zen inoiz gauzatu. Azkenik, Gobiarango ekomuseoaren proiektua dago, Valderejoko parke naturalarekin artikulatutako kulturgune baten barruan kokatzekoa zena. Aurrekoak bezala, proiektu
hau bidean gelditu zen.

ARABAKO ETNOGRAFIA MINTEGIAREN IKERKETA-LANAK ETA
ARGITALPENAK
Arabako Etnografia Mintegiak Euskal Herriko Etniker taldeekin lankidetzan gauzatzen ari den proiekturako, Atlas Etnográfico de Vasconia proiekturako alegia, mintegiko kideek inkesta hauek egin dituzte:
???? Etxeko elikadura (1989)
???? Haur-jolasak (1990)
???? Hileta-erritoak (1991)
???? Jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa, ezkontza, senar-emazteak (1992)
???? Herri-medikuntza (1993)
???? Herri-jantziak (1994)
Arabako Etnografia Mintegiko kideek beste ikerketa batzuk ere egin dituzte; besteak
beste:
???? Kanpai-jotzeak, kanpaiak eta kanpai-joleak
???? Herri-erlijiozkotasuna
???? Eltzegintza tradizionala
???? Desagertutako lanbide tradizionalak
???? Herri jaiak
???? Museografia

Halaber, Atlas etnográfico de Vasconia obraren liburuki hauen egilekideak ere badira: Alimentación doméstica, 1991. Juegos infantiles, 1993. Ritos funerarios, 1996. Ritos de paso: del nacimiento al matrimonio, 1998. Pastoreo y ganadería, 2002Arabako Etnografia Mintegiko kiderik gogotsuenen artean, espezializazio bat
antzematen da gaietan. Adibidez: Juanjo Galdos, eltzegintza eta museografia. Isidro Saenz de Urturi, herri-ohiturak.. José Antonio Gónzalez Salazar, toponimia eta artzaintzaHalaber, adierazi behar da Arabako Etnografia Mintegiak zailtasunak dituela bazkide berriak egiteko. Horren arrazoia zera da, Arabako herrietan aldiro-aldiro sortzen direla. Kasu honetan, finantziazioa Atlas etnográfico de Vasconia proiektuari zegokion. Proiektu hori Euskal
Herriko Etniker taldeek egiten dute, eta Arabako Etnografia Mintegia horien partaide da. Kultur taldeak, baina berehala galtzen dutela hasierako grina. Hori dela eta, Arabako Etnografia Mintegiak zailtasunak ditu lan-talde iraunkorrak osatzeko eta, beraz, talde horiek egin beharko luketen lana –Jose Miguel Barandiaranen Guía para una encuesta etnográfica Arabako herrietan aplikatzea– gauzatzeko.

ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA
Zorroagagaina
Donostia.
Aranzadi Zientzi Elkartea 1947an sortu zen, hainbat mendizale-taldek beren jarduerak koordinatzeko beharra sentitu zutenean. 
Aranzadi Zientzi Elkarteko kideen ikerketa-lana Gipuzkoan gauzatu da gehien bat, eta
gai hauek ukitu ditu:
???? botanika.
???? ekologia.
???? entomologia.
???? geologia.
???? karstologia y espeleologia.
???? mikologia.
???? ornodunak eta ornitologia.
???? antropologia fisikoa.
???? arkeologia historikoa.
???? Historiaurreko arkeologia.
???? etnografia
???? astronomia.
Hasiera batean, Aranzadi Zientzi Elkarteak lau ataletan banatu zituen bere zereginak:
???? dibulgazioa eta propaganda.
???? ikerkuntza.
???? lankidetza eta zientzia aplikatua.
???? ikerketa-guneen sorrera (liburutegia, laborategia eta museoa).
Etnografia-atala 1953an sortu zen, Jose Miguel Barandiaran Saran egindako erbestealditik itzuli zenean. Jose Miguel Barandiaranek berak diseinatu zituen Aranzadi Zientzi Elkartearen hasierako etnografia-lanak. Atal horrek hainbat jarduera gauzatu ditu: etnologiako galdetegiak, etnologiako prestakuntza eta hastapen ikastaroak, dibulgazio-hitzaldiak, etnografi argazkigintzako lehiaketak, museografi proposamenak eta kideen ikerketen argitalpena. Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek landutako gaiak hauek izan dira batez ere:
???? burdinolak.
???? ermitak.
???? herrietako artisautza.
???? artzainen kultura.
???? elikadura.
???? arrantzaleen mundua.
???? herri-arkitektura.
???? erlijio-etnografia.
???? ahozkotasuna.
???? baserri inguruko usadio eta ohiturak.
???? sinesteak eta mitoak.
Ikerketa-lanaren emaitzak Aranzadi Zientzi Elkartearen argitalpen hauetan argitaratu dira::
???? Munibe (1949-2002)
???? Aranziana (hilean behingo zirkularra)
???? Hojas de Eusko Folklore eta Anuario de Eusko Folklore (1956-1981)
1970az geroztik, Aranzadi Zientzi Elkarteko etnografia ataleko kideek datuak biltzeari ekin zioten batez ere, Euskal Herriko atlas etnografiko bat egiteko. Atlas horren proiektua Gipuzkoako Etniker taldeko kideek bultzatu zuten. Etnologia-ikerketarako Etniker taldeak José Miguel Barandiaranek sortu zituen hirurogeiko hamarkadan. Hamarkada horretatik aurrera Aranzadi Zientzi Elkarteko etnografia-atalak landu dituen gaiak hauek dira:
???? Euskal Herriko atlas etnolinguistikoa egitea.
???? mapa topografiko eta toponimikoak egitea.
???? saskigintza tradizionala.
???? bilduma etnografikoen inbentarioa egitea.
???? elurtegiak.
???? ermitak.
???? hilarriak.
???? artzaintza.
???? zeramika tradizionala.
Gainera, Aranzadi Zientzi Elkarteko etnografia-atalak hainbat biltzar eta ikastaro antolatu ditu. 1997az geroztik, Fermín Leizaola da etnografia-ataleko zuzendaria. Aranzadi Zientzi Elkarteko etnografia-atalaren zeregina bi jarduerak definitzen dute gaur egun:
???? zaharkinak proiektua
???? etnografiaren hastapenei buruzko ikastaroak.
Zaharkinak proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Gipuzkoako herri jakin baten etnografia-ondarea jartzen du jendaurrean. Ondare hori jendaurrean jartzeaz gain, Aranzadi Zientzi Elkarteko etnografia-ataleko kideek katalogatu egiten dituzte erakusten diren piezak, horretarako prestatutako fitxen bitartez. Fitxa bakoitzaren bi kopia egiten dira, bata Aranzadi Zientzi Elkartearen artxiboan gordetzen da eta bestea Gipuzkoako Foru Aldundiari ematen zaio. Etnografiaren hastapenei buruzko ikastaroak 1980an hasi ziren eta, Fermín Leizaolaren
zuzendaritzapean, hogeita hiru aldiz antolatu dira. Aranzadi Zientzi Elkarteko etnografia atalak zaharberritze etnografikoko proiektuak burutu ditu eta, horretan gain, aholkularitza-lana egiten du Gipuzkoako ondare etnografikoarekin lotutako gaietan. Azkenik, Aranzadi Zientzi Elkarteak liburutegia, laborategia eta lan-aretoa ere baditu ikertzaileentzat. Liburutegian, antropologia eta etnografiako nazioarteko aldizkaririk garrantzitsuetan kontsulta daitezke.


LANDA-LANA ETA ETNOGRAFIA-MATERIAL BERRIAK JASOTZEA (AHOZKOAK, BISUALAK, MATERIALAK, ARTXIBOETAK ETA DOKUMENTALAK).

Landa-lana egiteko aukeratutako pertsonek landa-ikerketarako teknikak ezagutzen dituztela egiaztatu beharko dute berariaz. Hori ziurtatzeko, ikastaro edo mintegi bat egingo da aldez aurretik eta, bertan, gai hauek landuko dira:
Elkarrizketa formaletako teknikak.
Datuak jasotzea parte-hartzaileari erreparatuz.
Giltzarri diren informatzaileak aukeratzea.
Bizitza-historiak egitea.
Familiako bizimoduari erreparatzeko eta bizimodu hori jasotzeko teknikak.
Ekonomi bizimoduari erreparatzeko eta bizimodu hori jasotzeko teknikak.
Lanaren zatiketa soziala adinaren, sexuaren, jabetzaren eta bestelako aldagaien arabera antzemateko eta jasotzeko teknikak.
Erritu, erlijio eta jaiei lotutako bizimoduari erreparatzeko eta bizimodu hori jasotzeko teknikak.
Gizarte-mailei eta portaera-arauei antzemateko eta horiek identifikatzeko teknikak.
Bigarren mailako iturriak bilatu eta kontsultatzea.
Artxibo eta estatistika ofizialak erabiltzea.
Mapak, diagramak, laginak eta populazio-zentsuak egitea.
Txosten etnografiko bat nola egiten den.


LAUGARREN URRATSA: ETNOGRAFI MONOGRAFIAK EGITEA:

Etnografi ikerketa eta katalogazioaren emaitzak honela jakinaraziko dira:
Dokumentu idatziak. Etnografiako liburu-bilduma bat egin eta argitaratuko da.
 Liburu bakoitza gai monografiko baten ingurukoa izango da.
Dokumentu grafikoak. Etnografia-bilduma berezietako argazki-materiala erabiliko
da. Liburu-formatuan argitaratuko dira.
Ahozko dokumentuak soinuzko formatuan (CD-ROM formatuko dokumentu bisualekin elkar daitezke). Bertan, tokian tokiko protagonistek etnografi jarduerak azalduko dituzte.
Etnografi filmak argitaratzea.

Liburu-bilduma gisa argitaratutako etnografi dokumentu idatzietan, kontuan hartuko da dibulgaziokoak direla eta, beraz, paper-azalez ateratzea komeni da, baina kalitatea zainduta. Halaber proposatzen da etnografi monografia horiek laburrak izatea, liburu luzeegiak ez egitea, alegia, eta behar ez diren teknizismoak ez erabiltzea. Beraz, bildumako lehenengo liburuak gaiari buruzko sarrera izan behar luke. Lehenengo liburu horrek epigrafe hauek izan behar lituzke:
zer da etnografia?
zer ikertzen du?
zeintzuk dira etnografiaren ikerketa-teknikak?
euskal etnografiaren historia laburra.
etnografia eta kultura materialaren ikerketetan egun dauden joeren azaleko deskribapena.

Monografiko bakoitzak geografia-eremu bat edo gai bat har dezake. Adibidez, arrantzaaparailu jakin bat har daiteke gaitzat, eta euskal portuetan zenbat eta nola erabiltzen den ebaluatu, edo portu zehatz bat hartu eta horren azterketa orokorra egin daiteke. Proiektu honetan irizpide biak bultzatuko dira, izan ere, batzuetan herri, haran, eskualde edo mendi bati buruzko monografikoak egingo dira, beste batzuetan, berriz, gai zehatzak aztertuko dira: jai bat, sinesmen bat, industria bat… Lehentasuna emango zaie euskal etnografian gutxien ezagutzen diren edo presentzia gutxien izan duten gai eta geografia-eremuei.Gai edo eremu horiek zeintzuk diren jakiteko, etnografi inbentarioen emaitzak hartuko dira kontuan, horiek adieraziko baitigute zerk duen premia. Horrela, bikoiztasunak eta paralelismoak saihestuko ditugu martxan edo dagoeneko eginda dauden beste proiektu batzuekin. Aldi berean, etnografiako bilduma grafikoak argitaratu beharko lirateke liburutan.

Bilduma horietan, etnografoek beren ikerketa-lanean eta bizimodu tradizionala jaso duten beste pertsona batzuek egindako irudi eta argazkiak sartuko lirateke. Bilduma horiek ere monografikoak izan beharko lukete eta, aurretik, sarrerako azterlan bat izan beharko lukete. Argitaratzen diren dokumentu grafiko eta idatziak osatu egin beharko lirateke bertan aipatzen diren kultura materialeko gauzen historia eta esanahi soziokulturala era praktikoan azaltzen duten dokumentu soinudun edo ikus-entzunezkoekin. Azken dokumentu horiek izan daitezke proiektu honetarako izendatutako ikertzaile-taldeak landa-lanean grabatutakoak edo bestek kasuan kasuko gaiari buruz lehenago egindako eta artxiboetan gordetako grabaketen erreprodukzioak.

ADMINISTRAZIOKO ERAKUNDEAK, SAILAK ETA ORGANISMOAK

Euskal herri administrazioak baditu hainbat organismo euskal etnografia-ondarea ikertu, zabaldu eta babesteko eta horren balioa berreskuratzeko: Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta udaletako sailak. Etnografia-ondarea ikertu, zabaldu eta babesteko edo horren balioa berreskuratzeko orduan euskal herri administrazioak duen eraginari buruzko txostena egin aurretik, alderdi hauek aztertu behar dira:
???? organismo bakoitzaren administrazio-eskumenak.
???? eskumen horien garapena eta praktika.
???? finantzaketa eta aurrekontuak.
???? kontratatutako langileak (adina, prestakuntza, iraupena eta lan-baldintzak)
???? erakundeen organigramak.
???? egindako programak.
???? egiten ari diren programak.
???? egindako edo enkargatutako ikerketa-proiektuak.
???? ikerketa-fasean dauden ikerketa-proiektuak.
???? argitalpenak (aldizkariak, liburuak, urtekariak, bildumak etab.).
???? jardueren sustapena eta diru-laguntzak.
???? administrazioko sail eta organismoen arteko harremanak eta koordinazioa.

ETNOGRAFIA MUSEOAK

Euskal Herrian etnografia-museo asko daude. Batzuk XX. mendearen hasieran garatutako proiektu museografikoak dira eta, gaur egun, populazio-dentsitate handia duten hiriguneetan daude kokatuta. Bi dira horiek: San Telmo Museoa eta Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa. Bestalde, badira etnografia eta tokiko historiari buruz landa-inguruetan oraintsu ireki diren hainbat museo. Antropologiari buruzko euskal museoak ugariak badira ere, euskal etnografia museo horien egoera atsekabetzeko modukoa da. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko hirietan badira bi museo, beren jatorri eta historiagatik sona eta kultur esanahi handia izan dutenak (San Telmo Museoa eta Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa). Dena dela, proiektu horiek geldituta daude gaur egun. San Telmo Museoak urteak daramatza noraezean. Bertako etnografiabildumak biltegian daude eta patronatu-kideak urtero iragartzen dute proiektu museografiko berri bat, aurrekoaren desberdina, Donostiako museo horretarako. Esanguratsua da aipatutako proiektu-multzo horretan etnografiak betetzen duen bigarren mailako lekua. Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa, ordea, etnografia-museo egonkorragoa da, eta etnografia-bilduma iraunkorrak erakusten dira bertan. Hala ere, Bilboko museoa oso urruti dago Euskal Antropologiako Museoa izatetik. Bestalde, azken urteotan asko ugaritu dira herrietako museoak. Museo berri horiek etnografiagaien bilduma iraunkorra izaten dute, interesa dutenentzat ikusgai. Dena dela, museo berri
horiek ez dute zaharberritze-lanetarako edo katalogatzeko aretorik, liburutegirik, ikerketalekurik edo langile espezializaturik. Normalean, herriko batek du bilduma dagoen lekuko giltza. Ohikoa da, baita ere, pertsona hori izatea lokala irekitzen duena herrian pasadizoan dabilen norbaitek eskatuta, museo horiek ez baitute izaten bisita-ordu finkorik. Gainera, baliteke herrietako etnografia-museo horietako bisitariek horrelako museo asko eredu berberari jarraitzen diotela pentsatzea, izan ere, sarritan bata bestearen kopia izaten dira eta, gainera, oso
kilometro gutxi egoten da batetik bestera. Hori dena ikusita, etnografiako museoei buruzko eztabaida sakona egin behar da. Eztabaida horretan hauek hartu behar dira kontuan: Ipar Amerika, Erresuma Batua, Frantzia eta Erdialdeko Europako museo metropolitanorik garrantzitsuenek zenbait urte daramate “museologia Berria” deritzanaren inguruan lan egiten eta, besteak beste, museoan jarduteko bultzatu den modua “komunitate-museoa” deitutakoaren jatorri izan da.

Azken bolada honetan, Europa eta Ipar Amerikako antropologia-museo metropolitanoen artean eztabaida kritikoa sortu da iraganean nazio eta gizarte-maila altuen zerbitzurako erakunde izan direlako, hau da, museo horietan kultura bateko tramankuluak erakutsi direlako beste kultura edo gizarte-maila bateko pertsonek ikus zitzaten. Eukal Herriaren kasuan, Bilboko eta San Telmoko museoetan baserri-inguruko kultur munduari dagozkion gauzak erakutsi dira, baina turistek edo hirietako euskaldunek ikus zitzaten. Horrek hainbat galdera mahaigaineratzen ditu. Besteak beste: Zer da euskal kultura? Zer irudikatzen du euskal kulturak? Nork kontrolatzen ditu irudikapen-irizpideak?

Antropologiaren historia aztertu dutenek argi erakutsi dute antropologiak bi bideri jarraituz garatu dela. Bide horietako bat unibertsitateetako departamentuena da eta bestea antropologia-museoen ikerketa eta erakusketa aretoena. Azken aldi honetan, Europako antropologiako museoek eta unibertsitateek lankidetza-hitzarmenak sinatzen ari dira, museoan eta unibertsitatean ikerketa bateratuak egin ahal izateko.  Nahitaezkoa da Euskal Antropologiako Museoa sortzea, baina museo hori berezia izango litzateke, herrietako eta metropolietako museoak bilduko bailituzke. Euskal Antropologiako Museo hori osatzen duten museoek erakunde komun baten barruan egon beharko lukete eta erakunde horrek Etnologiako Euskal Zentroaren menpe egon behar luke, edo horrekin batera lan egin. Erakunde horrek arrazionaltasunez zuzendu eta orientatu behar luke etnografia eta herrietako kulturaren historiako museoen sarea, elkarren osagarri izan daitezen eta bikoiztasunik sor ez dadin. Museo-sare horren bilbea osatzen duten hariak gaiak izan beharko lukete, sarea euskal probintzia eta herrien arteko lurralde-artikulaziorako bide izan dadin. Halaber, sare hori osatzen duen museo bakoitzak bere herri edo eskualdeko elementu soziokultural desberdinak artikulatu beharko lituzke. Ildo horretatik, sareko partaide diren museo guztiek ekomuseo izeneko proiektu museografiko frantziarraren ereduari jarraitzea proposatzen da. Sareko museo bakoitzarentzat proposatzen den funtzionamendu-planaren adibide ona da, penintsulan, Ecomuseo del Valle de Aneu izenekoa (Esterri, Lleida).

Euskal etnografia-museoei buruzko eztabaidari ekin aurretik, lan hauetan aipatzen diren esperientziak aztertu behar dira:
Nos/Otros, nº1, Anales del Museo Nacional de Antropología, Ministerio de Cultura, Madrid. 1991.
Making representations: museums in the post-colonial era, Routledge, Londres, 1996-38

AIPATUTAKO IDAZLANAK
Aguirre Baztán, Ángel (1986), “Etnografía y folclore en el País Vasco y Navarra”. La
antropología cultural en España: un siglo de antropología, P.P.U., Barcelona.
Apalategi, Joxemartin (1981), “Introducción a la historia crítica de la producción oral
vasca”. Ethnica nº17, Barcelona.
______ (1981), “Pour une histoire critique et comparée de l´anthropologie basque: où en
sommes-nous aujourd´hui”. Cuadernos de Etnografía y Etnología nº2, Eusko Ikaskuntza,
San Sebastián.
______ (1987), “Estado histórico actual de la antropología y de la etnografía en Euskal
Herria”. Ohitura nº5, Diputación Foral de Álava, Vitoria.
Apaoloaza, Txemi (1981), “El baserritarra en la fábrica” Ethnica 17. zenbakia, Barcelona.
Arpal, Jesús (1979), “Familia, caserío y sociedad rural: análisis del cambio en un caso
guipuzcoano, Saioak: revista de estudios vascos 3. zenbakia, Bilbo.
Barandiaran, Joxemiel de (1976), Guía para una encuesta etnográfica, Diputación Foral
de Álava, Gasteiz.
_____ (1979a), El hombre prehistórico en el País Vasco, Ediciones Vascas Argitaletxea,
Donostia.
_____ (1979b), Mitología Vasca, Txertoa, Donostia.
_____ (1984), “Antropología cultural en el País Vasco: investigación del equipamiento
material y de las mentalidades”, Cuadernos de Sección: antropología, etnografía,
prehistoria, arqueología, 1. zenb., Eusko Ikaskuntza, Donosita.
____ (2000), Bosquejo etnográfico de Sara, Fundación Barandiarán, Eusko Ikaskuntza,
Donostia.
Barandiarán Irízar, Luis de (1976), José Miguel de Barandiarán: patriarca de la cultura
vasca, Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, Donostia.
Bidart, Pierre (2001), La singularité Basque, PUF, Paris.
Caro Baroja, Julio (1974a), Los Vascos, Istmo, Madrid.
(1974a: 25-47), “Formas de población propias del País Vasco”, Los Vascos, Istmo, Madrid.
(1974b), Algunos mitos españoles, Ediciones del Centro, Madrid.
(1974a:110-132), “Análisis interno de los pueblos vascos”, Los Vascos, Istmo, Madrid.
(1974c), Ritos y mitos equívocos, Istmo, Madrid.
(1979), “Balance de 42 años”. Estado actual de los estudios vascos, Eusko Ikaskuntza,
Itxaropena.
(1997) [1949], ‘Prólogo’, El pirineo español, Ramón Violant i Simorra, Editorial Alta
Fulla, Barcelona.
del Valle, Teresa (1981),“Visión general de la antropología vasca”. Ethnica 17. zenbakia,
Barcelona.
____ (1988), Korrika, Rituales de la lengua en el espacio, Anthropos, Barcelona.
Díaz G. Viana, Luis ed. (1997) Cultura, tradición y cambio: una mirada sobre las miradas,
Aula Julio Caro Baroja, Fundación Navapalos, Madrid.
Douglass, William (1973), Muerte en Murélaga, Barral, Barcelona.
_____ (1977), Oportunidad y éxodo rural en dos aldeas vascas: Etxalar y Murélaga,
Auñamendi, Donostia.
39
Etxezarreta, Miren (1977), El caserío vasco, Fundación C. Iturriaga y María de Dañobeitia,
Bilbo.
Erkoreka, Anton (1988), Euskal antropologoak,etnografoak eta etnologoak gaur,
Barandiaran Etnografia Bilduma, Aranburu, Donostia.
Estornés Lasa, Bernardo (1975), Mundua Euskal Erriaren gogoan / El mundo en la mente
popular vasca, 2 liburuki, Auñamendi, Donostia.
Estornés Zubizarreta, Begoña (1983), La Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntza,
Eusko Ikaskuntza, Donostia.
Fdez. de Larrinoa, Kepa (1991), “Euskal baserria ikasketa antropologikoetan”
Zientziartekoa 5. zenb., Donostia.
____ ed. (1996), Intervención y diseños rurales: campesinos, bienestar social y
antropología, Pamiela, Iruiñea.
_____ (1996), “El estado en la montaña: hacia una antropología de las políticas de
restructuración de la sociedad rural”. Intervención y diseños rurales: campesinos,
bienestar social y antropología, Kepa Fdez. de Larrinoa (ed.), Pamiela, Iruiñea.
____ (1997) Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en el valle de
Soule, Pamiela, Iruiñea.
____ ed. (1998), Sociedad rural, desarrollo y bienestar, Kepa Fdez. de Larrinoa ed.,
Pamiela, Iruiñea.
____ (1998), “Introducción”. Sociedad rural, desarrollo y bienestar, Kepa Fdez. de
Larrinoa ed., Pamiela, Iruiñea.
_____ ed. (2000a), La cosecha pendiente: de la intervención económica a la
infraestructura cultural y comunitaria en el medio rural, Libros de la Catarata, Madrid.
____ ed. (2000b) La administración de los paisajes, Pamiela, Iruiñea.
Goicoetxea Marcaida, Ángel (1997), La Sociedad de Ciencias Aranzadi: medio siglo de
trabajos, 1947-1997, Sociedad de Ciencias Aranzadi, Donostia.
Greenwood, Davyyd (1998), Hondarrabia: riquieza ingrata. Comercialización y
colapso de la agricultura, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo.
____ (1992), “Labor-management systems and industrial redevelopment: lessons from
the Fagor Cooperative Group of Mondragon”. Anthropology and the global factory:
studies of the new industrialization in the late twentieth century, Frances A. Rothstein
eta Michael L. Blim eds., Bergin & Garbey, New York.
Hammersley, Martyn eta Atkinson, Paul (1994), Etnografía: métodos de investigación, Paidós,
Barcelona.
Homobono, Ignacio (1992), “Evolución y estado actual de la antropología social en el País
Vasco”. Anales de la Fundación Joaquín Costa nº2, Huesca.
(2000), “Antropología urbana: itinerarios teóricos, tradiciones nacionales y ámbitos
temáticos en la exploración de lo urbano”, Zainak nº19, Eusko Ikaskuntza, Donostia.
Jimeno Jurio, José Maraía (1970), “Datos para la etnografía de Artajona” Cuadernos de
Etnología y Etnografía Navarra, Institución Príncipe de Viana, Iruiñea.
(1997), Estella y sus calles, Altafayll Kultur Taldea, Tafalla.
Kasmir, sharryn (1996), The myth of Mondragon: cooperatives, politics and working-class
life in a Basque town, State University of New York Press, New York.
40
Llobera, José Ramón ed. (1975), La antropología como ciencia, Ed. Anagrama, Barcelona.
Manterola, Ander (1984), Euskaldunak, Etor, 5. liburukia, Ayerbe Argitaletxea, Donostia.
Martínez de Lizarduy, (1998 ) Euskal zibilizazioa, Gaiak Argitaletxea, Donostia.
Martínez Montoya, Josetxu (1996), Pueblos, ritos y montañas: prácticas vecinales y
religiosas en el tiempo y en el espacio de la comunidad rural (Valle de Arana, Álava,
Euskal Herria), Desclée Brouwer. Bilbo.
(1999), “Estudios de antropología sobre el medio rural”. Inguruak 25. zenbakia, Abendua,
Euskal Soziologia Elkartea, Bilbo.
(2002), La identidad reconstruida: espacios y sociabilidades emergentes en la ruralidad
alavesa, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.
Mauleón, José Ramón (1998), Estrategias familiares y cambios productivos del caserío vasco,
Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua, Gasteiz.
Murua, Juan Ramón (1988), “Las explotaciones agrarias modernas en el País Vasco”,
Comunicaciones INIA, Serie Economía 27. zenbakia, MAPA-INIA, Madrid.
Ortíz Osés, A. eta F.K. Mayr, (1980a), El matriarcalismo vasco: reinterpretación de la cultura
vasca, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
Ortíz Osés, A, E. Borneman eta F.K. Mayr (1980b), Antropología vasca: símbolos, mitos y
arquetipos, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo.
Oteiza, Jorge de (1965), Quousque tamdem: ensayo de interpretación estética vasca, con breve
diccionario crítico comparado del arte prehistórico y el arte actual, Hordago, Donostia.
____ (1983), Ejercicios espirituales en un túnel: en busca de nuestra identidad perdida,
Hordago, Donostia.
Ott, Sandra (1982), The circle of the mountains, Oxford University Press, Oxford [Artzai
komunitate bateko bizimoduak izenburuarekin Gaiak Argitaletxeak euskeratu du]
Picó, Josep (1987), Teorías sobre el estado del bienestar, Siglo XXI, Madrid.
Rubio Ardanaz, Juan Antonio (1996), “La antropología marítima vasca. Revisión de
planteamientos, intereses teóricos y temas de estudio”. Revista de Estudios Marítimos del
País Vasco, Museo Naval, Donostia.
Stonor Saunders, Frances (2001) La C.I.A. y la guerra fría cultural, Ed. Debate, Madrid.
Throsby, David (2001), Economía y cultura, Cambridge University Press, Madrid.
Urbeltz, Juan Antonio (2000), Los bailes de espadas y sus símbolos: ciénagas, insectos y
‘moros’, Pamiela, Iruiñea.
Zainak: cuadernos de antropología y etnografía, 14. zenbakia, Comunidades de montaña,
Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1997.
_____ 15. zenbakia, Comunidades pesqueras, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1997.
_____ 17. zenbakia, Montaña, sociedad y cultura, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1998.
_____ 18. zenbakia, Religión y símbolos, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1999.
_____ 19. zenbakia, Invitación a la antropología urbana, Eusko Ikaskuntza, Donostia,
2000.
41
_____ 20. zenbakia, Nutrición, alimentación y salud: confluencias antropológicas, Eusko
Ikaskuntza, Donostia, 2000.
_____ 21. zenbakia, Antropología marítima, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 2001.
Zulaika, Joseba (1987), Tratado estético-ritual vasco, Primitiva Casa Baroja, Donostia.
____ (1996), Del cromañón al carnaval, Erein, San Sebastián.