NESTOR BASTERRETXEA

so 1467378181235 SO | 2016-08-02 08:14

so 1470120296289

Nestor Basterretxea Bermeon (Bizkaia) 1924an jaio zen eskultore, pintore eta zinema-zuzendaria da. Arrazoi politikoak zirela medio, Frantziara joan zen 1936an Guda Zibileko garaian. 1941ean Buenos Aires-en bizitzen hasi zen eta publizitate-marrazkilaria izan zen urte batzuetan. 1952an Espainiara bueltatu zen, eta Madrilen instalatu. 1957an "Equipo 57" delakoaren fundatzaileetako bat izan zen eta, 1966an, Oteiza eta beste euskal artista batzuekin "Euskal Eskola" osatu zuen. Besteak beste, Arantzazuko kriptan eginiko 18 muralak dira haren pinturen artean garrantzitsuenak. Zinema-esparruari dagokionez, Pilotari film laburra eta Ama lur film luzea ditu lan esanguratsuak. Erakusketa ugari egin ditu munduan zehar: Argentina, Uruguai, Mexiko, Brasil, AEB, Venezia, Madril, Belgika,...

  

Bakearen usoa / Donostia

Leioako indarra / Leioa

Olatua / Bermeo

Haren eskultura-ibilbide oparoan, euskal kosmogoniako mitoen inguruan haritz zurean eginiko Serie Kosmogonikoa delakoa eta Eusko Legebiltzarreko eskultura-ikurra azpimarratu behar dira. Egun, haren eskulturak Euskal Herriko hainbat hiritako kaleetan jarrita ikusi daitezke: Donostian, Bilbon, Tolosan… Euskal Eskolaren programaren bultzatzaile eta jarraitzailea izaki, euskal nortasuna artearen bidez islatzen saiatu da. Beharbada, Basterretxearen esaldi honek laburtzen du haren ibilbide artistikoa: "Nire artea euskal arima berreskuratzeko saiakera da". Aguirre, J. (2000) Gara 2000/02/17.

Bideoak

https://www.youtube.com/watch?v=Zpuv_SaQkAY

Amalur filma

https://youtu.be/ExxIJlE_oUc

Linkak

http://www.euskonews.com/0535zbk/elkar_eu.html

Alvarez, 2005.  “Análisis, discurso y expresividad en la escultura de Basterretxea” En Euskonews&Media. 2005/10/14-21
http://www.euskonews.com/0318zbk/gaia31801es.html

Bibliografia

Álvarez, M.S. (1983): Escultores contemporáneos de Guipúzcoa, 1930-1980 medio siglo de una escuela vasca de escultura. Donostia. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa.
Basterretxea, N. (2006): Crónica errante y una miscelánea. Irun, Alberdania.
Plazaola, J. (1973): "Nestor Basterrechea", in Bellas Artes, 27. zb. Madril.
Nestor Basterretxea (2008): Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca. [erakusketaren katalogoa]. Bilbo, Bilboko Arte Eder Museoa.