MAIDER LOPEZ

so 1467378181235 SO | 2016-07-31 08:30

so 1469948151190

Maider López (Donostia, 1975), Bilboko EHU-ko Arte Ederretan lizentziatu zen (1998) eta Londreseko Chelsea College-n masterra egin zuen (1999). Bere lanen artean: 51 Veneziako Bienala (2005);Columnes, Caixa Forum, Bartzelona (2006); AdosAdos, Guggenheim Bilbao Museoa (2007); SCAPE Espazio Publiko Arte Bienala, Zelanda Berria; Line of Sight, Zendai Moma Museoa, Shangai (2008);Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerri Batuak (2009); Nazioarteko Diseinu Bienala, Saint Étienne;Between you and I, Witte de With eta Skor, Holanda; Eclats, Centre Pompidou Metz (2010).

Abuztuko igande batean hondartzara iristen ziren pertsona guztiei toalla gorri bat eskaini zitzaien egun horretan erabil zezaten. "Maiderren lanak ez du garrasi egiten: xuxurlatu egiten du. Gure ingurua eta gu geu berriz aztertzera behartzen gaitu leunki, gure kaleak, gure basoak, gure aparkalekuak, gure hirian ibiltzeko jokabide-kodea. Bere asmoa ez da hori dena aldatzea, bai, ordea, begirada berri batekin berriz balioztatzea." (Isabel Coixet) 

Hondartzaren udako itxurazko normaltasuna eten egin zen eta paisaia eta eguneroko egoera eraldatu zituen.

1645 Tizas deitzen den beste proiekturako erakusketa aretoaren espazioa 1645 Klarionez estalita zegoen. Hormaren azalera osoan zehar ibiliz eta lekuari giza neurria emanez denbora eta espazioari eskala ematen zaio. (Matadero Madrid. Nave 16, 2016)

"Artea behatzea, eta bereziki arteari buruz hausnartzea, zure gertueneko familiaren edo zeure aurpegi islatuaren mozorroak daramatzan jendetza arrotz baten erdian egotea bezalakoa da. Behin eta berriro burua bihurtu eta aurpegi abegikor bat topatzen duzu, eta etxean ez zaudela konturatzen zarenean harritu egiten zara. Askotan hobe izaten da geure buruak egiaz familiartean gaudeneko ameskerian eror daitezen uztea, besteren lurraldean galduta gaudeneko egia izugarriari aurre egin beharrean. Eskuarki, arteak bere etxekotasunaz baliatzen diren norbere burua babesteko bortxazko atrebentzia horiek kasik inolako eragozpenik gabe onartzen ditu, modu horretara handikeria oharkabean doalarik. Gehienetan, beraz, artea behatzearen geure esperientziak kezka arrastorik ez du ageri, eta arteak gure hizkuntza berbera mintzatuz, nolabait esateko, lausengatu egiten gaituela sinetsiz jarraitzen dugu." (Dave Beech, 2000)

Azpian 2015. urtean Dave Beechek "Who is a people? Construction of the we" hitzaldia. Bideoa begiratuz Avant garde mugimenduaren etsaia nor izan den ikasiko duzue. 

Xehetasun gehiagorentzat : 

http://www.maiderlopez.com/