LOUISE BOURGEOIS

so 1467378181235 SO | 2016-08-02 08:53

so 1470122007914

« On ne peut arrêter le présent. Chaque jour, il faut simplement apprendre à abandonner son passé. Et l’accepter. Et si on ne peut pas l’accepter, alors il faut faire de la sculpture. Si on refuse d’abandonner le passé, alors il faut le recréer. » (Louise Bourgeois)

Louise Bourgeois (1911-2010), Paris, 1911. Frantziar jatorriko eskultore estatubatuarra. Louise Bourgeoisen lana ez zen aintzat hartu laurogeiko hamarkada arte; harrezkeroztik, aldiz, XX. mendeko nabarmen eta esanguratsuenetakotzat jo izan da haren lana. 1935ean, Geometrian eta Matematikan lizentziatu zen Sorbonan, berak dioenez, bere bizitzari logika aurkitu nahian. Geroago, Arte Ederren Akademian eta Ecole du Louvren ikasi zuen, eta bitartean Atelier Bissiere, Académie Julian, Grande Chaumière eta Fernand Leger-en tailerrera ere joaten zen. 1938an, New Yorkera lekutu zen senarrarekin, Robert Goldwater arte-irakaslearekin.

Arch of histeria / Louise Bourgeois

Han Art Students League-n jarraitu zuen formatzen, eta 1949an, erabaki zuen eskulturari osoro ematea.Louise Bourgeoisen lehen lanek surrealismoaren nolabaiteko eragina salatzen dute. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, bere lanak kutsu autobiografikoa hartu eta egilearen egoera eta emozio psikikoak islatzen zituen.

10 AM / Louise Bourgeois

40 eta 50eko hamarkadetan espresionismo abstraktuaren zirkuluetara hurbildu zen, eta 60ko hamarkadan abstrakzio eszentrikorantz jo zuen. 90ekoetan, geroko horizonte artistikoa egituratuko zuen fisikoaren eta gorputzaren interesaren gorakadaren aitzindari izan zen.Hartaz, haren lana, gero eta maizago instalazioak egitearen aldekoa, sinboloz betea dago. 2003an, Jerusalemeko Arteen Wolf Fundazioaren saria eman zitzaion.

AMA / Louise Bourgeois

90eko hamarkadan figura berria agertzen da haren ekoizpenean, armiarma erraldoi bat, artista eta bere ama –tapizen zaharberritzailea zena– lotzen zituen emozio eta oroitzapenez egindako amarauna iradoki nahian.
Hamarkada osoan armiarma sail bat eraiki zuen; haietariko bat da Egin, desegin, berregin izenekoa, beste emakume baten ohoretan egina, Peneloperen omenez, alegia, Ulisesen zain zegoela ehungintzan eman baitzuen denbora.
“Ama” hau 10 metro handi da, eta kokatua dagoen moduan ikuslea gonbidatzen/behartzen du hanka luzeen azpian sartzera eta marmol zuriko bolumenak dituen gorputza begiratzera. Halakoetan, arbuioaren eta babesaren artean balantzaka dabiltzan emozioak sentitzen dira. Proba ezazue.

Nazioarteko museo eta bilduma ospetsuenetan aurki daiteke haren lana; hona, nabarmenenak: Guggenheim Museum eta Metropolitan Museum of Art, New York, National Gallery of Art, Washington D.C., National Gallery of Australia, Canberra National Museum of Women in the Arts, Washington D.C., Albright-Knox Art Gallery, Buffalo, New York, Cleveland Museum of Art, Ohio , Corcoran Gallery of Art, Washington D.C., Dia:Beacon, Beacon, New York , Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Washington D.C., Sweet Briar College Art Gallery, Virginia, Tate Gallery, Londres; University Art Museum, Albany, New York, Walker Art Center, Minnesota; Whitney Museum of American Art, New York.

Xehetasun gehiagorako:

https://www.youtube.com/watch?v=cjho_BJ2KsE

Jimenez, I.M. (2006). La expresion plastica de Louise Bourgeois. Universidad Valencia.

http://www.tdr.cesca.es/TESIS_UV/AVAILABLE/TDX-1115107-163819/jimenez.pdf

De Diego, E (1987) Asomarse hacia dentro. Galeria Soledad Lorenzo. Madrid.
AA.VV. (2000). Memoria y Arquitectura. Museo Nacional Reina Sofia. Madrid.