Jupiter versus Janus / Argia / 2019ko martxoaren 26a

so 1467378181235 SO | 2019-05-08 08:33

Jupiter versus Janus

Poesia-errealitatea artifiziorik gabe errealitatera doa. Poetak Estatuaren ekipamenduak idazten ditu. Kaskoa: 800 euro. Defentsa bala jaurtitzailea : 650 euro. Defentsa bala: 30 euro. Gorputzaren babesa: 2.500 euro. Ezkutua: 350 euro. Borra teleskopikoa 70: euro. Granada lakrimogenoen jaurtitzailea: 2.500 euro. Borra Tonfa: 30 euro. Granada lakrimogenoa klasikoa: 15 euro. Granada lakrimogenoa GLI-F4 soinu efektuekin: 25 euro. Granada jaurtitzailea: 900 euro. Granada desinguratzerako: 20 euro.

Poetak Estatuaren segurtasun indarren zenbakien areagotzea idazten du.  2018. urtean 275 700. 2022. urtean 285 700. Poetak Estatuaren aurrekontuak edota buxetak idazten ditu. Lana: 12,23 biloi edota miliarrak. Barne segurtasuna: 13.1 miliarrak. Defentsa: 35.89 miliarrak. Poetak idazten du Frantzia Estatu poliziala eta militarra besterik ez dela.

Poetak idazten du Presidentea ez dela Jupiter baina Janus. Poetak Janus presidentearen bi aurpegiak idazten ditu. Segurtasunerako eskuzabala. Hezkuntzarako (prekaritatean bizi diren irakasleentzat), lan mundurako (langabezian direnentzat lan xerkatzearen pribatizazioari esker), eta kapitalismo basa eta neoliberalaren ertzean geratzen direnentzat lotsagarri. Poetak Janus 1 (eskuzabala) Janus 2 (lotsagarri) eskuan duen lumarma bakar batez idazten du.

Eta poetaren burmuinaren gune batean, Xabier Leteren poetaren Poeta hoiek abestia burrunbatzen ari da. Eta poetak Xabier Leteren hitzak berkopiatzen ditu. “Gizona kartzelan sartu dute. Zer esan du? Zer egin du? Semeentzat ogia eskatu du. Eta poeta, eta poeta etxean gelditu da ateak itxita. Gizona zigorrez jo dute. Zer esan du? Zer egin du? Guztiontzat egia eskatu du. Eta poeta, eta poeta kalean gelditu da, begiak itxita. Gizona kartzelan hantxe dago. Zer esan du? Zer egin du? Justizia apur bat eskatu zun. Eta poeta, eta poeta isilik gelditu da beldurrak eraginda. Ai, poeta! Ai, poeta! Gogorra izango da zuretzat askatasun eguna!” 

Eta poeta gizakien eskubideen alde karrikaratzen da eta poeta Estatuaren segurtasunen indarren balak eskuin begiak lehertzen dio eta Estatuaren segurtasunen indarren granadak idazteko dituen eskuak deserrotzen dizkio eta gelditzen zaion gorputz ebaki mutilatu moztuz Ai, poeta ! Ai, poeta ! oihukatzen du.

https://www.argia.eus/albistea/jupiter-versus-janus