JUNE CRESPO

so 1467378181235 SO | 2016-08-12 16:59

so 1471015667959

June Crespo (Iruñea, 1982). Nerabe zela, bi pasio zituen: biologia eta arte ederrak. Bigarrenaren alde egin zuen, eta EHUko Arte Ederren Fakultatean egin zituen unibertsitate ikasketak, Leioan (Bizkaia). Bakarkako zenbait erakusketa egin ditu 2005etik gaurdaino, eta hamaika mostra kolektibotan ere erakutsi ditu bere lanak; batez ere «instalazio eskultorikoak», bere esanetan. Besteak beste, Gasteizko Montehermoso arte zentroaren, Bilbo Arte Fundazioaren eta Bizkaiko Diputazioaren bekak jaso ditu azken urteotan, eta artistentzako egonaldiak egin ditu Austrian eta Suedian. Azken hamabost urteotan Bilbo izan du bizitoki, eta orain Amsterdamera doa, De Atelier instituzioak bi urterako emandako beka bati esker. Irabazi ditu sari batzuk; horien artean entzutetsuena, Eusko Jaurlaritzak emandako Gure Artea, 2013an. Erronka artistiko bat dauka: «Elementu figuratiboak kenduz joan nahi dut, ea zer gertatzen den ikusi ahal izateko».

Modan dagoena da performatibitatea beste eremu batzuetara eramatea, eta hori enfatizatzea. Gertatzen da jendearen aurrean egindako edozein aurkezpenetan, edozein hitzalditan, ukitu performatiboak izatea. Hori modan dago, eta ez dute soilik artistek egiten. Azkenean, konbentzio bihurtzen da.

«Lana erakusteko unea, gehiago nahiz gutxiago gustatu, erabakigarria da zure lanarekiko distantzia hartzeko. Aurrera egiteko, lanean jarraitzeko, ezinbestekoak dira etenune publikoak»

«Pertsona guztiek eduki dezakete arteaz iritzi bat, baina beste diziplina batzuez denok ezin dugu erraztasun berarekin iritzia eman. Horrek gogaitu egin izan nau batzuetan»

http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/691901/june-crespo-artistaren-obra-anitza

https://datu-basea33.wikispaces.com/file/view/BERRIA,+2015-08-30.pdf