JUAN AIZPITARTE

so 1467378181235 SO | 2016-08-01 11:06

so 1470043521478

Juan Aizpitarte (Donostia, 1974) Euskal Herriko artista da. Artista bera Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politiko nagusietako gizonezko ordezkariek izan ohi duten irudira egokituta; horixe erakusten dute funtsean Juan Aizpitarteren (Donostia, 1974) Agur Jaunak. Estetika eta nortasuna Euskadiko kanpaina politikoetan. Ikus-arkeologia (2009-2012) katalogoan jasotako argazkiek. Haien izenik adierazi gabe, sei alderdi politiko hautatu ditu artistak, eta alderdi horietako gizonezko hautagaiek hauteskundeetan zuten itxura hartu du Oscar Olivak egin dizkion argazkietarako.

Agur Jaunak «Euskadiko kanpaina politikoetako estetikaz eta identitateaz» egindako «ikerlana» da, Aizpitartek azaldu duenez. «Gorputzaren hizkuntzak, argiaren tonuak eta dress code-ak aise ezagutzen diren arketipo osoak eratzen dituzte lengoaia bisualetan», haren iritziz.«Autoerretratu fikzionatuaren bidez, euskal politikaren munduko errepresentazio kodeetan sakontzen» saiatu da, «betiko politiken eta egoera berri baten arteko mugan dagoen proposamen bat» egiteko.



Argazkiekin batera Jorge Luis Marzo arte komisarioak irudi politikoaz idatzitako testu bat jasotzen du katalogoak,Garrantzizkoena pertsona da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emana. Aurkezpenean, Aizpitartek Eric Ditxarri antropologoa —Le rire des basques (L'Harmattan) saiakeraren egilea— izan zuen aldamenean, Agur Jaunak katalogoari buruzko bere interpretazioaren berri ematen. Bi jokabide posible bereizi zituen Ditxarrik: aldeak nabarmendu eta diferentzia fetitxe bihurtu, faxismoaren bidetik; edo antzekotasunak nabarmendu, irriaren bidetik, «gizaki bakoitzean dagokion gizatasuna nabarmentzea» baita irriak proposatzen duena.

Juan Aizpitartek medium asko erabiltzen ditu. Haien artean bideoak. Azpian sortu zituen bideo batzuk atxemanen dituzue. 

Xehetasun gehiagorako : 

http://juanaizpitarte.com/