JOSE ZUGASTI

so 1467378181235 SO | 2016-08-03 08:38

so 1470208320322

Madrileko San Fernando Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, eta bertan lizentziatu. Ibilbide artistikoari ekin zioneko marrazkietan, Modigliani, Munch, Beckman, Giacometti zituen erreferentetzat.

Marrazkietako asko erliebe bilakatu dira, hala nola Horma sailekoan hagaxka herdoilduekin egindakoak. Izan ere, Zugasti alanbrea lehengai nagusi gisa lantzen hasi eta eskultura figuratiboak egitera eman zen; adibidez, Figura egunsentian egin zuen. Gerora, formak estilizatzera eta geometrizatzera pasa zen, eta estilo kontzeptualago bat jorratu zuen.

Haren lanak Madrilen, Iruñean, Bilbon, Donostian, Kolonian eta Berlinen erakutsi dira, eta nazioarteko feria askotan parte hartu du: ARCO Madrilen, ART Londresen eta ART FORUM BERLIN 1999, 2001ean, ART COLOGNE 2005ean. Era berean, haren lana aurki daiteke bilduma publiko zein pribatuetan, haien artean Bartzelona eta Valentziako La Caixan, Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Diputazioan, Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalean. 

Bereganatu dituen sarien artean nabarmenak dira Valentziako Bancaixa, edo BILBAO RIA 2000, azken hori baita Abandoibarrako ibilbide honetan aurkezten dugun eskultura monumentala. Lemoa, Agurain eta Mallorcako kaleetan ere jarri ditu eskultura publikoak.

Nora ezean / Bilbo

Ontziolen eta siderurgiaren iragana omendu nahian, altzairuzko uztaiez egindako eskultura da.

Oraingo honetan, espazioa marrazteko, forma hustera eta lerro kurboetara mugatzera jo du eskultore bikain honek. Bereziki aipagarria da eskultura honi darion mugimenduaren sentsazioa, idulki batetik erortzen ari dela ematen du eta.

http://www.gara.net/paperezkoa/20090214/121826/es/Las-creaciones-Ciria-Zugasti-unidas-mismo-espacio

http://urdinuneak-1.blogspot.fr/2011/03/life-cycleviews-throughout-jose.html

Zugasti, J. (1989): “Catalogación de la obra plástica”, in Kobie, Arte Eder Saila, 6. zb., Bilbo.

Barañano, K.M. (1998): “José Zugasti”, in Bilbao, 13 zb. Bilbo.

Barañano, K.M; Gonzalez de Durana, J; Juaristi, J. (2000): “Arte en el País Vasco”. Madril. Cátedra.