JOSE RAMON ANDA GOIKOETXEA

so 1467378181235 SO | 2016-08-02 06:20

so 1470114545985

José Ramón Anda Goikoetxea (Bakaiku, 1949) euskal herritar eskultore eta arte irakaslea da. Haurtzaroa zerra, zizel eta arotz-lanabesen artean eman zuen, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Goi Eskolara ikastera joan zen arte. Prestakuntza akademikoa eta gaztetako esperientzia, biak nabari dira bere obran. Erroman ere egin zuen ikasketa-egonaldi bat 1974an, beka bat eskuratu ondoren. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herri osoan. Neurri handiko lan asko egin ditu, eta hainbat herri eta hiritako kaleetan daude ikusgai, besteak beste Donostiako Ondarreta pasealekuan, Gipuzkoako hiriburuan eratzen zen Eskulturako Bi Urtekoa irabazi zuen Zeharki zortzi metroko menhir antzekoa. Jorge Oteizaren diseinu batean oinarriturik, berak egin zuen halaber Oteizarekin lankidetzan 1999an Donostiako San Bizente elizan ipini zuten Pietatea. 2003. urtean ipini zuten Nafarroako Unibertsitatearen errektoretzaren ondoan Andaren Argi Izpia eta Orekeskultura.

Lan nabarmenen artean 

Zeharki (1982-1989) Donostia

Irudian ikusten duzuen eskultura Jose Ramon Andaren Zutabeak saila osatzen dutenetako bat da. Geometrikoki oso eskultura depuratuak dira, kanpoan jartzeko pentsatuta daude, gorantz altxatzen diren sekzio borobil edo eliptikoko zutabe modukoak. Eskultura hau osatzen duten hiru zutabeok, zerurantz biratzen den elipse batetik eratorrita, parte hartzera gonbidatzen gaituen mugimendu bat sorrarazten dute. Andak, gainera, inklinazio arin bat eman die zutabeoi, txalaparta jotzeko makilen mugimendua gogora ekar diezagukeena. Betoizko eskultura da, alegia, betoia moldeetara isuri eta haren gogortzean egina da. Haien artean sartu eta zerura begira jar zaiteztela gomendatzen dizuegu, halatan esan dizuegun mugimendu sentsazioa zertan den konturatuko zarete eta. Jose Ramon Andaren lanak paralelismoak ditu Max Bill, Richard Serra eta batez ere Jorge Oteizarenarekin.

Homenaje a Juan de Antxieta, Iruñea // Lehioa (1989) Zarautz // Polifemo/Leida (1993) Iruñea // Goruntz (1980-1994) Zumarraga // Belak (2000-2001) Bakio // 

Haizean, (1978-2002) Tolosa

Haizean 1978an egin zuenaren bertsioa da. Zintzilik dagoen aluminiozko esfera bihurritua da, haizeak jotzen duenean mugitzen dena. Beraz, arte zinetikoaren mugimenduan koka daiteke. Itxura aldetik pilotaren larruaren antza du eta eusten dioten burdinazko kableekin triangeluarra den konposizio ederra egitea lortu du Andak. Pilota-kirolaren ohorean egindako eskultura bat da.

Zeharki II (2000-2002) Galdakao // Sin Título (1999-2003) Altsasu // La Memoria de Urbasa, Urbasa-Andia Natur Parkea // Punto de luz y equilibrio/Argi izpia eta oreka (1979-2003), Nafarroako Unibertsitate Publikoa Iruñea // Ama Birjina Haurrarekin (2011), Iesu elizan, Donostia. 

José Ramón Anda bere belaunaldiko artista nafarrik garrantzitsuenetakoa da, bai eta euskal eskultorerik interesgarrienetakoa ere. Batez ere, egurraren eskultorea da, baina beste material batzuk ere erabiltzen ditu, eta egurra modu eder eta erabatekoan erabili izan duten euskal artisten tradizioarekin egiten du bat. Hain zuzen ere, artista horiek euskal eskultura garaikidearen identitate-ikur materiala osatu dute egurraren bitartez, eta, beharbada, tradizio hori da garrantzitsuena, burdinarenarekin batera. Chillidak, Mendiburuk eta Basterretxeak aurreko belaunaldiaren barruan, eta Lasak edo Jauregik Andaren belaunaldian bertan, adierazpenmaila bikainetara eraman izan dute egurra, modu desberdinetan eta mugimendu estetiko desberdinak erabiliz, baina lotura estuari jarraituz, euren gaitasun plastikoak agerian utziz eta zuhaitzaren eta basoen arlo mitologikoei erreferentzia eginez. Materiarekiko eta artisautzarekiko maitasunak, zeinak batzuetan antzinaantzinako tradizioetan inplikatuta baitago, oso arlo berezia betetzen du Andaren lanean, bere originaltasunaren oinarrizko parte izateraino.

Aipatutako eskultore gehienetan ez bezala, berak, oso modu nabarmenean, sublimatu egiten ditu ondo egindako lana eta formaren fintasuna eta perfekzioa –forma hori, batzuetan, naturaren erresumaren parte da; beste batzuetan, eguneroko objektu erabilgarrien parte; eta, beste inoiz, sorkuntza hutsaren parte–, materialaren adierazpenik kutunenarekin bat etorriz. Badirudi gauzekiko zeremoniazko harreman bat dagoela beti presente, lan sortzailearen jarrera berean eta edozein dela ere eskulturak erakusten duen objektua, itxuraz erabilgarria denaren eta poetikoa denaren arteko hierarkiarik gabe; eta badirudi munduan dauden gauza guztiak erritualizatuta geratzen direla eskultorearen begirada bereziari esker, eta, modu iradokitzaile samarrean, gauza horiek bere obran sartzeko duen moduari esker. Zeremoniazko jarrerari buruz hitz egiterakoan, Ekialde Urruneko zibiliza - zioetako bizitza arrunteko jarrera eta objektuekin pentsatzen dugu; izan ere, eskultura hauek sinpletasun fin eta konplexu horretaz beteta daude, bai eta arlo formal zehatzez ere. 

Xehetasun gehiagorako : 

Elkarizketa. K. Larrea (2006) Anda. Eskultorea. Euskonews&Media, 368 zbk.
http://www.euskonews.com/0368zbk/elkar_eu.html

Sanz, Esquide, J.A. (2006). “El arte de J.R. Anda”. Erakusketaren katalogoa.
http://upcommons.upc.edu/e-prints/handle/2117/406

Webgunea:

http://joseramonanda.com/

Bibliografia

Insausti, G. (2000). “Una nueva escultura vasca : Aizkorbe, Anda, Santxotena, Badiola,Ugarte" en Nueva Revista, nº 72, noviembre-diciembre 2000.

Sanz Esquide, J. Á. “El arte de José Ramón Anda”. [Cat.exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, D.L. 2006.

-"Esculturas de José Ramón Anda", Revista El Punto de las Artes de 5 al 11 de septiembre de 2003. Texto de Carlos Delgado.

-"Imaginario Anda", ABC Cultural, número 606 de 6 septiembre de 2003. Texto de María García Yelo.

Webgunea / Forma begiradan / Tolosa / Bilbo / Gazteiz / Donostia / Gernika

http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/15032012/89/es-eu_2011101734_2311301/test-src/egileak8803.html?id=7