JORGE OTEIZA

so 1467378181235 SO | 2016-07-30 12:28

so 1469875282820

Jorge Oteiza Enbil (1908-2003) euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da, eta bere itzala mundu guztira zabaldu da, XX. mendeko bigarren erdiko abangoardia artistikoetan izan baitu eragina, baita Euskal Herritik kanpo ere, esperimentazioarekin eta arteak gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekin erabat konprometitutako sortzaile gisa. Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu.

Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketa. Haren lana konstruktibismotik abiatu bazen ere, bere ondorioek minimalismoaren sortzaileetako bat bihurtzen dute; izan ere, Richard Serrak ere onartu zuen Oteizaren teorien eragina. XX. mendean gaztelaniaz idatzitako arteari buruzko saiakera idazle garrantzitsuenetarikotzat jotzen da.

“Ez da zuzena eskultura espazioaren artea eta zinema denboraren artea direla esatea. Mintzaira, adierazle gisa, arte orotan, espazioaren eta denboraren arteko joko batez sortzen da. Adierazpidearen estiloek dute, batzuetan espazioa markatzenago, neurtzen dutenari kontatzen dutenari baino areago begiratuz; beste batzuetan, aldiz, kontatzeari neurtzeari baino areago behar zaio begiratu; kontatzeko azken modu hori ez da neurtzen (espaziotik), edo denboraren arabera neurtu edo esan beharrekoa da. Artistaren esperimentazio arreta estilo batetik bestera aldatzean, estetikoki arduratsu den artistak ez du, besterik gabe, apetak hala emanik, aldatzen, ez eta nekeak eraginik ere, ez eta besteak aldatzen ikustearren ere. Artista arduratsua saiatzen da, bere estiloaren adierazpidea zerora mugatu baino lehen, adierazpidean, espazioaren eta denboraren arteko jokoa eraisten. Gaurko eguneko joerak denboraren arabera adierazi ohi dira, informalki. Lehen, adierazpen formalak egiten ibili gara, espazioaren araberakoak. Nire esperimentazio zaintza izan da azken zero bateraino itzaltzea, joera espaziozaleen barneko lehengo esperimentazioa. Dagoeneko, esperimentatu beharrik ez dudanez, estatua laga eta, mintzatzeko, zinemaren teknika masiboa dut hautatzen. Jarraituki ari naiz, hortaz, esperimentazio logikaz, ardura sortzailearekin eta ez apeta hutsez”.

Jorge Oteiza, Noray kazetarekiko solasaldia, 1963ko maiatza, 1. zbk. Donostia 47-49 orr.

http://www.museooteiza.org/

Agirre, I.(1994). "La caja y la casa. De Oteiza y Chillida como escultores
del espacio" en Bitarte, nº 3, San Sebastián, 1994, p. 39-66.
Oteiza, J. (1988). "Propósito experimental 1956-57". Fundacion Caja de Pensiones. Madrid
Oteiza, J. (1963). Quousque tandem...! : ensayo de interpretación estética del alma
vasca. [Alzuza, Navarra], Fundación Museo Jorge Oteiza. (2007)
Oteiza, J. (1984). Ejercicios espirituales en un túnel : en busca y encuentro de
nuestra identidad perdida. Donostia-San Sebastián, Hordago.