JON MIKEL EUBA

so 1467378181235 SO | 2016-08-15 11:10

so 1471253972563

Jon Mikel Euba (Amorebieta, 1967) beren inguruarekiko konpromiso estua duten artista-belaunaldi batekoa da, eta bere lanek zerikusi handia dute Euskadiren egoera politiko, sozial eta kulturalarekin. Mural handiak egin dituen margolaria da eta teknikari dagokionez, argazkigintzari aplikaturiko teknologia berriak eta digitalki manipulatutako bideoa dira bere lan berrienen ezaugarriak.

Jon Mikelen bideoak, Renoir, Warhol edota Passolini bezalako zinemagileen erreferentziaz beterik daude. Artista bera zinemazale irudiarekin idenfikatzen ez den arren, ezin da ukatu zinema ezinbestekoa dela bere obran, hortik ateratzen baitu bere lanerako materialaren zati bat. Ekintza konkretu baten egoerak eta sekuentziak, non bai baitirudi zerbait gertatu dela edota gertatzear dagoela, behin eta berriz errepikatzen dira Eubaren bideoetan. Irudi sinple eta soilek, giro misteriotsu eta kezkagarria, anbiguoa eta batzuetan are itogarria sortzen dute. Suspensea errege den eszenatoki horiei, artistak elementu asaldatzaileak gehitu ohi dizkie –gizaki mozorrotuak, lo nahiz hilik egon daitezkeen gorputz etzanak– kontestutik kanpo egon arren, modu sotilean euskal inguruan bizi izan den terrorismoaren indarkeria gogorarazten dutenak.

Jon Mikel Euba izan da Frankfurt-eko Manifesta 4-n parte hartzeko aukeratua izan den artistetako bat. Gure Artea 2002 saria jaso du K.Y.D. lanagatik eta Frantziako Arte Plastikoen Altadis Saria; azken horren bidez, gainera, Actes Sud bilduman sartu da.

Eubaren lanak honako bildumetan aurki daitezke, besteak beste: Kultura Ministerioaren Madrileko Gaztediaren Institutuan, Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietan, Salamancako Unibertsitatean, Banco Central Hispanoamericano-n, eta abar.

Gora eta Buruz Bera, bi argazki-lan dira, bata hiru argazkik osatua eta bestea lau argazkik osatua. Erakusketa biribiltzen dute eta ohiko kontestutik kanpo egiten den irudien eta/edo hitzen erabilera analizatzeko eta horretaz gogoeta egiteko artistak duen interesa nabarmentzen dute.

http://www.actes-sud.fr/catalogue/actes-sud-beaux-arts/jon-mikel-euba