JON KORTZAZAR // J. Sarrionandiaren ipuingintza Zuhaitz erromesa // 2. Hitzaren ahalmena. Poetika
Atal honetan Joseba Sarrionandiak ipuinen barrena agertu duen poetikaren bila abiatuko gara.Jakina da,osojakina,“Itzalarekin solasa” deiturikoipu inean,gure idazleak bere poetika agertu duela. Horrela dio Kirmen Uribek eta horrela jaso du Aitzpea Azkorbebeitiak ere:
“Eta beraren poetikaren ardatz bezala uler ditzakegu, halaber, “Itzalarekin solasa” n entzungo ditugunak.Sarrionandiaren “programa estetikoa” (Uribe,1997),“egiazko dekalogoa” (Epalza, 1994:23) agertzen digun narrazio honek zerbaitengatik hitz egiten digu erlatibismoaz, kasu. “Maiuskulazko Egiarik ez diagok” esaten zaigu bertan (42.or.) eta, hain zuzen, Iurretarraren lanak bere egingo du aldarrikapen hori, halako ‘Egien’ adierazpen dogmati ko eta totalitarioetatik ihes egin eta beraien lekuan zalantza eta irekitasuna jartzeko” (1998,34).
Joseba Sarrionandiak inoiz egin du banaketa bat: banandu ditu hizkera politikoa (neurri batean dogmatikoa) eta hizkera literarioa (alderantziz, irekia dena). Badakit jakin Azkorbebitiak agertzen duen ikuspegia, totalitarismorik gabeko literatura batean aurkitzen garelakoa, alegia, nagusia dela,eta horixe agertzen da ipuinok irakurtzerakoan, baina, neurri berean, zalantzaren ondoan badira beste baieztapen batzuk ziurraketa garbiak direnak. Egoera jakinaren aurrean, Joseba Sarrionandiak “desarrazoitzea” proposatzen du,eta puntu honetanez dago zalantzarik. Adierazinahi nuke, beraz, atal honetan ezin dela poetika bakarrik “Itzalarekin solasa” narrazio honen ikuspegitik begiratu. Idazlearen poetika ez da ipuin batean soilik agertzen, baizik eta ipuinez ipuin emana dago, edo bere “post scriptum” jakingarrietan, edo han eta hemen barreiatuta. Ez da zalantzarik ipuin hori kontuan hartu gabe ezin dela Sarrionandiaren ipuingintza irakurri eta haren poetika adierazi, baina beste elementu poetiko batzuk (teoriaren zentzuan, noski) ere oso kontutan hartu beharko lirateke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: