JAZZALDIA / NICKODEMUS / LABELLE DJ / JAVI BAYO / ERIC DICHARRY

so 1467378181235 SO | 2016-07-24 11:03

so 1469353019632

(Donostia / Argazkia / Eric Dicharry)

Bart Jazzaldiaren laugarren eguna zen. Gaua bururatzeko Nickodemus Perlon terrazara joan ginen. Han Nickodemusek world musika lasaia lagun ilunsentia ekarri digu. 

(Nickodemus / Argazkia / Eric Dicharry)

Queens-en jaiotako DJ, musikari eta ekoizlea da Nickodemus. Hamalau urte zituela hasi zen DJ zereginetan. Ordutik hona mundu guztian hara eta hona dabil eta 40 abesti baino gehiago argitaratu ditu diskoetxe prestigiotsuetan, baita Estatu Batuetako hainbat iragarki eta filmetan ere. Konta ezin ahala remix ekoizteaz gainera, konpilazio askotan hartu du parte eta hainbat proiektu sortu ditu hala nola Turntables on the Hudson eta Coney Island Love. Hark sortua da Wonderwheel Recordings zigilua ere.

Gaua hasi zenean Labelle DJ reunion uhartean jatorria duen frantses musikari entzutera joan ginen.

(Labelle DJ / Argazkia / Eric Dicharry)

Labellek elektronikaren eta “maloya”-ren (uharteko kantu tradizionala) fusio sinesgarria egiten du, ukitu indiar eta afrikar batzuekin. Hori guztia modernitate esparru batetik irten gabe, folklorismoan erori gabe, eta musika dantzagarria sortzeko intentzioz, betiere. Bart konstituzio plazan bere fusioa oinutsik oparitu digu. 

(Labelle DJ / Argazkia / Eric Dicharry)

Gaua bururatzeko Nauticoolera Javi Bayo entzutera joan ginen. Hogei urte baino gehiago dira DJ zereginetan ari dela. Bayoren “Danzz” gauak aitzindariak izan ziren Madrilen jazzdance-an zentratutako saioen antolakuntzan eta gaur Europako undergroundeko soinurik freskoenak jasotzen dituzte, Rhythm Section edo Red Light Records bezalako kolektiboetako artistekin elkarlanean. Bera da Fetén (Vampisoul 2012) bilduma-diskoaren egilea, Espainian 60-70 hamarraldietan grabatutako jazzaren lehen antologia. RockdeLux aldizkariak urteko merkaturatze onenen artean kokatu du.

(Javi Bayo / Argazkia / Eric Dicharry)

Xehetasun gehiagorentzat:

Nickodemus : http://www.nickodemus.com/

Labelle : https://soundcloud.com/metisseproject

Javi Bayo : https://www.facebook.com/FetenRareJazz