Jaione Dorai Oskotz / HIZNET, Hizkuntza Plangintza graduondokoa, 2018/2019 / PDF

so 1467378181235 SO | 2020-09-02 14:01

Euskararen aldeko herri urratsak Ipar Euskal Herrian; egungo mugak, indarrak eta erronkak

Laburpena Frantziar Errepublikako hizkuntza politikaren testuinguruan azken berrogeita hamar urteotan euskararen alde eginiko urratsak ez dira aski izan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan euskararen osasuna bermatzeko. Aitzitik, lege-babesaren faltan, babes politiko eta sozial zabala lortu du euskarak Ipar Euskal Herrian, eta horren erakusle da Euskal Hirigune Elkargo osatu berriak lurraldean euskara biziberritzeko hartutako konpromisoa. Sakontze lan honen bitartez, Ipar Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera ulertzeko gakoak eskaini nahi dira, bereziki azken urteotan egindako urratsak azaldu eta hizkuntza politika anbiziotsua aurrera eramateko egon daitezkeen indar eta erronka nagusiak ezagutzera emateko asmoz. Horretarako, egun euskararen errealitatearen oinarrian diren Frantziako hizkuntza politika eta azken hamarkadetan euskararen alde eginiko ibilbidea azaltzen dira, Euskal Elkargoaren sorrera eta bere hizkuntza politika proiektuaren azalpena egin eta bukatzeko, euskarak dituen aukera eta mugen inguruko ekarpen eta ikuspegi desberdinak jasotzen dira. Trabak agerikoak izan arren, borondatea eta elkarlana oinarri duen bidearen eraikuntza partekatua da Ipar Euskal Herrian euskararen bermea.

Hitz gakoak: Ipar Euskal Herria, Euskal Hirigune Elkargoa, euskara, hizkuntza politika. 

https://hiznet.asmoz.org/wp-content/uploads/2019/12/Euskararen-aldeko-herri-urratsak-Ipar-Euskal-Herrian_mugak-indarrak-eta-erronkak_Jaione_Dorai_Oskotz-1.pdf