IRATXE JAIO / KLAAS VAN GORKUM

so 1467378181235 SO | 2016-08-07 08:20

so 1470552680839

Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas van Gorkum (Delft, 1975) artista bisualak dira eta Rotterdamen egiten dute lan (Herbehereak). Bakarkako erakusketen artean daude Los márgenes de la fábrica, ADN Platform, Bartzelona (2014);Réinventer le monde (autour de l'usine), FRAC Aquitaine, Bordele (2013); Amikejo, MUSAC, León (2011); eta Meanwhile, in the living room..., Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz (2007). Talde erakusketean parte hartu ere izan dute, batzuen artean The Value of Nothing, TENT Center for Contemporary Art, Rotterdam, El texto: principios y salidas – Capítulo III: Manifiesto. Arte hoy, ante las dudas, Fabra i Coats Centre d'Art Contemporani, Bartzelona; Stem Terug (Vote Back), De Appel, Ámsterdam (2012); Mutual Matters, Konsthall C, Stockholm (2011). Egun, bere lana en Suturak. Cerca de lo próximo, San Telmo Museoa, Donostia; Violencia Invisible erakusketaren bideo programan, Artium, Vitoria-Gasteiz, eta Mardineko Bienalean, Turkia

A Twenty-Four Hours a Day Revolution / 2002 / Bideoa / 35mn

Three persons from Basque Country, wearing a mask, are interviewed about the ethical boundaries of their political commitment.

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum aspalditik ari dira Meanwhile in the lilving room... proiektua lantzen. Sozializazio moduei buruz hitz egiten duela iruditzen zait. Alde batetik kamerak ematen duten errealitatea eta bestetik guk geuk espazioa nola moldatzen dugun aztertzen ari dira. Espazio publikoaren gaineko hausnarketak garrantzi handia du bikotearen lanetan. Orain dela urte batzuek terrorista bati egindako elkarrizketan edo Camillaren proiektuan gizarteratze motak zein diren eta prozesuak nolakoak diren ikertzea gustuko dituztela azaltzen zuten. Ez da gauza berria esatea komunikabideek, batez ere telebistak, gure bizitza moldatu dutela eta harremanak izateko moduak zeharo eraldatu dituela. Telebista espazio publiko moduan ulertuta Iratxe eta Klaasen lanetan modu batera edo bestera azaltzen da. Erakusketa aretoan plato bat eraikitzen dutenean plaza publikoaren antza hartzen du, baina ñabardura handi batekin, erraz moldatu edo manipulatu daitekeen esparrua da. Baina ez al da beti horrela izan? Plaza publikoan esku hartzea politika eta boterearen helburua izan da historian zehar. Hala ere iraultza burgesak lortu zuen espazio pribatua edo intimitatea, telebistaren garaitik aurrera ez dira espazio publikoarekin alderatuta hain ezberdinak.

Bestalde, gure hiriak kameraz beteta daude eta horrek espazio publikoa ulertzeko beste modua onartu behar dugu. Iratxe eta Klaasen proiektuan bertan Herbeheretako hiri bateko kalean zegoen kameratik jasotako irudiak ikus ditzakegu. Antzeko zerbait gertatzen da Bilboko etxebizitza berri batetik jasotzen diren irudiekin. Kasu horretan kamera artistena da, baina kalea edo auzo berria nola moldatzen dugun erakusten digute, guztia noski egongelatik begiratuta.

Xehetasun gehiagorako

http://www.parallelports.org/