INAKI GARMENDIA

so 1467378181235 SO | 2016-07-31 18:22

so 1469983687986

Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972) bertako barne-historiaren, artearen historiaren zein gazteen azpikulturen elementu zehatzak jasotzen ditu bere lanetan, eta horien alderdi adierazgarrienak bereizi eta esparru orokor batean kokatzen ditu. Ikuslearentzat zaila da a priori irudi horiek —bideoak, performanceak, argazkiak edo marrazkiak izan— identifikatzea, eta horiek deszifratzeko gakoak berariaz bere bizipenetan bilatzen ditu.

Honako obra esanguratsuek, besteak beste, adierazten dute Iñaki Garmendiaren corpus artistikoa: Txitxarro (2000) seriea, Kolpez kolpe (2003), Red Light/Straight Edge (2006), Titulurik gabea Orbea (Orduña) (2007), Ez R. S. (maitasunezko 99 globo gorri) [No R. S. (99 Red Love Balloons), 2008] eta Titulurik gabea (sei erpin) [Sin título (seis picos), 2011]. Sorkuntza horiek artistaren bi lan-ildoak agerian uzten dituzte, sarritan elkarren artean harremanetan daudenak: alde batetik, objektu eta ikono kulturalak testuingurutik ateratzea eta zatikatzea, eta, bestetik, zenbait ikus-entzunezko grabazio eta muntaia prozesu esperimentalak aztertzea eta berrinterpretatzea. Garmendiak ez du kamara modu pasiboan erabiltzen ekintzak bere horretan jasotzeko; aitzitik, bere presentzia nonahi argi eta garbi sartzen duenez, objektuen eta ikuslearen artean nolabaiteko tentsioa sortzen du; desorosotasuna pizten duten haren lanek.

“Red Light/Straight Edge”(2006) 

The work "Red Light/Straight Edge" (2006) consists of a double projection where two persons are shown singing a capella versions of two songs by "Siouxie and the Banshees", a post-punk band from the early 1980s, and "Minor Threat", a hardcore band from the youth sub-culture "Straight Edge". Both projections show the parallel shooting with the performers alone in an empty room, in which different ambiances are created through the use of harsh and direct lighting. The rawness, the lack of instruments, and the atmosphere created in the videos, make the viewer focus attention on the lyrics and the expressions of the faces and the bodies of the performers. The effect is near a subjective portrait, and the methodology is similar to the "up-tight" technique, a technique of deliberately making the person in front of the camera feel uneasy instead of relaxed.

Bomber / 2013 / Close-Up panning of a military jacket wore by I.O.

Ikaraundi - EQDALOS (burua paretan kontra belaunikatuta)(2013) lana Garmendia, Maneros-Zalaba, Salaberria. Prozesua eta metodoa erakusketarako berariaz sortu zuen, eta Garmendiaren aurreko lan guztiaren sintesia adierazten du. Lan honetan Garmendiak argazki batzuk erabili ditu oinarritzat: Jorge Oteizak José Sarriegui margolariaren buruaz egindako bustoarenak -egun desagertuta dago eta argazki gutxi batzuk geratzen dira-. Industria-ingeniaritzako hainbat prozesu zuzenean, modu erradikalean, erabili ditu beraren oroimena lantzeko. Lan horren emaitza euskarri desberdinetan jaso du, esaterako, bideo bat. Bideo horretan burua gai nagusitzat erabiltzen du; haren indarra azpimarratzen du objektua eta ikonoa den aldetik. Hori guztia dela eta, Bomber (2013) eta Titulurik gabea Orbea (Orduña)obrak gogora ekartzen ditu. Lan horietan guztietan ikusgarritasun falta nabarmentzen da. Alderdi narratiboa ekintzak erregistratzeko moduaren bidez jorratu du. Kasu honetan, ekintzen haria artistaren ahotsak eteten du eta, honela, kontakizun etena eraikitzen du, denbora-saltoekin. Hori egiterakoan buruhausgarri pertsonala sortzen du, ikuslearentzat zein bere buruarentzat.

Informazio gehiagorako:

http://www.galeriampa.com/?p=1250