HARKAITZ MARTINEZ / OREKA TX

so 1467378181235 SO | 2016-08-01 10:48

so 1470042176763

Oreka Tx txalaparta taldea da, 1997an Harkaitz Martínez eta Igor Otxoa musikariek sortutakoa. Bikotea Kepa Jukeraren eskolatik etorritakoa da, eta denborarekin gero eta esperientzia eta ospe handiagoa hartu dute. Halaber, munduan zehar egindako bidaian beste musikari batzuekin edukitako harremanak jasotzen dituzte "Nomadak TX" pelikula-dokumentalean. Musika tradizionala abiapuntu, euren lana batik bat berritzailea da.

Nömadak Tx

Soinua mugimendutik sortzen da beti. Benetako musikari batek mugitzen jakin behar du, bidaiatzen. Soinu berriak aurkituko ditu orduan. Horren pauso, arnas eta soinuek beste pauso, arnas eta soinu batzuekin egingo dute topo. Nömadak Tx munduan zehar dabiltzan bi musikariren istorioa da. Soinuen bila bidaiatzen dute, eta beste herri, paisaia eta kulturetan aurkitzen dituzte, pertsonen baitan. Igorrek eta Harkaitzek bezala, horiek ere musika erabiltzen dute munduari "Hemen gaude, bizirik gaude, gu gara" esateko. Zuzendaria: Raúl de la Fuente. Aktoreak: Oreka Tx (Harkaitz Mtnez. de San Vicente eta Igor Otxoa), Mikel Laboa, Bagubahi, Rappai Pootokaren, Ichou Benazza, Batbuyan Butjav, Terje Isungset, Jana Mangi, Garazi Hach Embarek, Josu Iztueta, Altai Hangai, Jayan Nair, Palani Velu, Ante Mikkel Gaup.