Gizarte ikerketarako teknikak. Teoria eta adibideak. Patxi Juaristi Larrinaga.

so 1467378181235 SO | 2020-11-15 10:32

Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabili daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatzen dituen liburua da. Hau da, tekniken berezitasunak aurkezteaz gain, aurretik beste ikerketa batzuetan teknikak nola erabili diren, kasu bakoitzean zer-nolako erabakiak hartu diren eta nolako ikerketa diseinuak egin diren azaltzen dira. Zentzu honetan, liburu teoriko-praktikoa da; aproposa Gizarte Zientzietako ikasleentzako zein, oro har, Gizarte Zientzien baitan ikerketak egiten dituztenentzako.