EUSKAL RAPA EUSKAL IRRATIAN

so 1467378181235 SO | 2019-08-16 19:32

Euskal rapak 20 urteko historia izanagatik, kultur adierazbide hori ez da aztertu Euskal Herrian. Horren zergaitiak, euskal raparen ezaugarri nagusiak eta bilakaera aztertu ditu antropologoak Jakin-en

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/6610207/eric-dicharryk-du-euskal-rapa-bertsoen-pare-prestigiatuko-dela---/

'Poesia ahozkatua da rapa' eta euskararekin 'bereziki ondo lotzen' dena. Besteak beste uste du Eric Dicharryk bide handia duela egiteko euskal rapak eta 'dudarik gabe' bertsolaritzak lortu duen prestigioa izatera helduko dela. Dicharry antropologian doktore da, ikertzailea eta poeta eta euskal raparen ikerketa akademikoaren abiapuntua izan nahi lukeen artikulua idatzi du 'Jakin' aldizkariaren azken zenbakian. Berarekin batera egin dugu 'Faktoria'n hogei urte hauetako euskal raparen historia musikatua.