EUSKAL KULTURGINTZA / SORTZAILEAK PENTSALARIAK ETA KULTURGILEAK
Helburuak
Gure kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzunez, 2007-2008 ikasturtean EKTri hasiera eman genionetik, hainbat helbururi erantzun nahi die egitasmoak:
- Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus batean biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
- Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
- Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia beste alorretakoen eskura jartzea.
- Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen gogoeta multifokala, esperientzien transmisioa) bi polo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.
Hitzaldi kate baten bidez osatzen du EKTk bere formakuntza eskaintza. Askotariko ahotsak bildu ohi dituzte ikasgelara, diziplina ugaritatik datozen kulturgile, sortzaile, pentsalarienak. Bada, zortzigarren edizio honetan hizlari ariko direnen artean daude, besteak beste,
Haizpea Abrisketa,
Oscar Alegria,
Elisabete Ansa,
Eduardo Apodaka,
Gaizka Aranguren,
Rikardo Arregi,
Edurne Azkarate,
Harkaitz Cano,
Jean Louis Davant,
Pello Eltzaburu,
Jon Eskisabel,
Jon Garaño,
Jose Angel Irigarai,
Maialen Lujanbio,
Ainhoa Urien,
Asisko Urmeneta,
Zaloa Ipiña,
Angel Valdes eta
Idoia Zabaleta.
Transmisioa, ez atzera begira, ezpada gerora. Transmisioa, izateko gogoa ereiten segitzeko bide modura. Izpiritu horrekin jarri zuten abian Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) graduondokoa Mondragon Unibertsitatean, 2007-2008ko ikasturtean. Bi urterik behin egin da ordutik, eta hala heldu da zortzigarren aldira aurten. Ohi duenez, hilean asteburu batez hartuko du leku, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
BIDEOAK
Jon Sarasua
Joxe Angel Lasa & Joxe Angel Irigaray
Joxeanton Artze & Gotzon Barandiaran
Fermin Muguruza & Joseba Zulaika
Imanol Galfarsoro & Txomin Peillen
Txomin Peillenen testua : Euskal literatura eta modernismoa
https://www.slideshare.net/Joxe/txomin-peillen-en-aurkezpena-euskal-literatura-eta-modernismoa
Eñaut Etxamendi & Jon Sarasua
Maialen Lujanbio & Xabier Amuriza
https://goiena.eus/telebista/ekt
Hegoaldeko mugak gainditu eta Iparraldera joan dira MUko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoko ikasleak. Hendaian hasi dute ibilbidea eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan barrena ibili dira. Gertutik bizi izan dute euskalgintzan egindako lana eta puri-purian dauden kultura egitasmoak.
https://goienamedia.eus/goi/GOI_proxy_20043424.mp4?param=1601970223