Euskal kantagintza Lehen Hezkuntzan: badok ataritik eskolara. Padrones Zulueta, Gorka

so 1467378181235 SO | 2020-11-14 12:14

https://addi.ehu.es/handle/10810/15494

[EUS] Ikerketa lan honen helburua Badok atariak, euskal kantagintzaren bitartez, Lehen Hezkuntzan izan dezakeen erabilgarritasuna aztertzea izan da. Hau honela izanda, Badok atariko material musikalak zein bisualak aztertu ditugu. Honetaz gain, musika eskoletako zein Lehen Hezkuntzako irakasleei egindako elkarrizketen bidez gure ikerketa borobildu dugu. Lan hau paradigma kualitatiboan kokatzen dugu, hain zuzen, metodo etnografikoaren barruan. Ikusi izan dugunez, euskal kantagintzak badu bere presentzia Euskal Herriko musika eskoletan eta ikastoletan. Gainera, irakasleak bat datoz musika hau gure kultura ondarearen parte dela eta eskoletan honen transmisioa eman behar dela esaterako orduan. Lan honetan Badok ataria euskal kantagintza erakusteko eta irakasteko tresna aproposa dela ziurtatzen da.