ESTIBALIZ SADABA MURGUIA
Bilbo, 1963. Artista eta Arte Ederretan lizentziatua da, eta EHUn Arteari buruzko Ikerketa eta Sorkuntzaren gaineko masterra egin du. Hainbat beka eta sari jaso ditu, honako hauen eskutik: Arte y Derecho Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Artium Museoaren, Huarte Zentroaren, Bilboarte Fundazioaren eta abarren eskutik.
1994an Azucena Vieitesekin batera Erreakzioa-Reacción kolektiboa sortu zuen. Praktika artistikoari, aktibismoei, feminismoei eta queer teoriari buruzko hainbat mintegi eta lantegi zuzendu ditu beste batzuekin elkarlanean: ARTELEKU 1995-1997-2003-2006, Rekalde Aretoa 2008, Bizbak-EHU/UPV 2011, Tabakalera 2014. Hainbat argitalpen argitaratu ditu beste batzuekin elkarlanean, hala nola Erreakzioa, Joyas y Caprichos, matatiempos-feministas.net eta Sail Anizkunak.
“Series Múltiples” Estibaliz Sadabaren proiektua 2013an sortu zen ulertuz praktika artistikoa bidegurutzea dela, segur aski beharrizanaren eta norbere bizi-ibilbidearen emaitza den bidegurutzea, baina luzera aukera artistiko eta politiko koherentea izatera heldu da, azken hamarkadetan Artearen gauzak nola dauden ikusten badugu. Zentzu horretan, diziplina-zeharkapena, hierarkia-eza, teoria eta praktikaren (gogoeta eta praktikaren) arteko bereizketaren haustura eta abar ahotan hartuz, errepikatu baizik ez genituzke egingo aspaldi honetako praktika artistiko kontzienteenen ezin besteko ezaugarri batzuk.
The garbage girl / Bideoa
Aurkezpena