ERIC DICHARRY // POST-INTERNET (MAIATZ, 2024) // LIBURUA // LIVRE // BOOK
ERIC DICHARRY, POST-INTERNET, MAIATZ, 2024.
Berria egunkarian, 2024ko martxoaren 24an argitaratua.
Leire Casamajou Elkegarai
Beste edizio mota bat, poesia baino anitzez ere gutiago ezagutua, ready-made motakoa da. Ditxarrik mota horretakoa du plazaratu berri duen liburua: Post-Internet. «Sendikortasun eta gogoetak mundu berri batek sortuak, artea argitzaile delarik ready-made mundua aldatu nahiz», idatzi dute Maiatzekoek lanaren inguruan. Liburua hiru zatitan banatua da: lehena aitzinsolasa da, Ditxarrik bere horretan hartu diona Kenneth Goldsmithi, ingelesez; bigarrena, ready-made kontzeptua zer den azaltzen duen idatzi kritikoa, orain arte egindako lana ulertzeko balio duena; hirugarrena eta azkena, ready-made delakoarekin osatua da, aleatorioki. Hain zuzen, argitan jartzen ditu, hein berean, 2023ko iparraldeko baten etxeko pusken sarea eta ETAk Euskal Herriari, azken adierazpena (2018) kapituluak, adibidez.