ERIC DICHARRY // PERFORMANCE DELAKOAK // ARTEFAKTUM + 500EKOEK (MAITE DITUT MAITE) // ERRUDUN + HORMATIK HORMARAINO

so 1467378181235 SO | 2021-01-26 17:10

PERFORMANCE 1 : ARTEFAKTUM

Non :

Baionako Euskal Museoan // Argialdean + beste munduko argialde guztietan

Tresnak :

Bozgailu bat + Igerikari salbatzaileen aulkia + Hormatik hormaraino liburua

Nola :

Argialdeko zentroan igerikari salbatzaileen aulkia ezarri. Kadiraren gainean igo. Bozgailuari esker Artefaktum deitzen den testua (Eric Dicharry, Hormatik hormaraino, Maiatz, 2012, 105-106-107 orrialdeak) irakurri. 

PERFORMANCE 2 : 500EKOEK (MAITE DITUT MAITE)

Non :

Edozein tokitan

Tresnak:

Mikro bat (baina ez da behar beharrezkoa, ez da baitezpadakoa) + Burbuilak egiteko egina den tresna + Errudun liburua

Nola :

Mikroaren aurrean 500ekoek deitzen den testua ahozkatu. Testua Errudun liburuan agertzen da. Testua 115. orrialdean hasten da eta 133. orrialdean bururatzen da. Eric Dicharry, Errudun, Maiatz, 2016. Lerro bat irakurriz geroztik burbuila tresnari esker burbuilak egin.

Lehen lerroa // Maite dut // Burbuilak +

Bigarren lerroa // Maite ditut // Burbuilak +

hirugarren lerroa // Maite ditut maite // Burbuilak +

laugarren lerroa // gustatzen zait // Burbuilak +

(....)

azken lerroa // maite dut // Burbuilak //

testuaren irakurketa amaitu arte.