ERIC DICHARRY // OLERKI BERRIAK // NEW POEMS // NOUVEAUX POEMES

so 1467378181235 SO | 2025-01-22 16:15

ericdicharry@gmail.com 1737559892670

Zikloa

Eguzkia

Musuak
Urdin orbangabea
Hodei nomada

Zimurrik gabeko itsasoa
Haize zakarra
Mendi gorra
Ilargia
ri xuxurlatzen
Izar irristakor
rari

Hodei nomada
Urdin orbangabea.
Musuak

Eguzkia

 

Unibertsala

Nekyiaren hamaikagarren epopeia homerikorat

Virgilen Eneiaderat

Danten Komedia Dibinorat

Mikel Laboaren Gernikarat

Rimbaud poetaren sasoia infernurat

Rainer Maria Rilke Malte Laurrids Briggen karnetetarat

Joseba Elosegiren garretarat

Soka-dantzari erne gisa lerratuz

Orfearen bidaia berriz asmatuz

Olerkari garaikide unibertsala

 

Isiltasun urdina

Amsterdamen

Van Gogh Museoan

Zuhaitzen sustrai eta enborren aitzinean

figuraziotik abstrakziora

inor ez da errugabea

isiltasun urdina

 

Tree Roots and Trunks (F816)

37 urteko Vincent van Gogh margolari holandarrak

1890eko uztailaren 27an Auvers-sur-Oise-n

errebolberrez bere buruaz beste egin zuen

saiakeraren egun berean

margotutako azken koadroa

handik bi egun geroago

belarri moztua Auberge Ravaux-en joan zitzaigun

 

Amsterdamen

Van Gogh Museoan

Zuhaitzen sustrai eta enborren aitzinean

abstrakziotik figuraziora

inor ez da errugabea

harrabots beltz antonimikoa

 

Eric Dicharry (Baiona, Lapurdi, 1969ko uztailaren 7a) antropologoa, artista eta idazlea da. Antropologian doktorea (EHESS, Paris), ikertzailea, poeta eta erakusketa-komisarioa da. Horrez gain antropologia eta euskara irakaslea izan da. Mintzo askotako sortzailea eta ikerlaria da. Bere esan bakoitzaren atzean, edo bermean, indar iraultzailea nabaritzen da. Dicharryren soa kritikoa da, arras, ditugun instituzio, gizarte eta munduarekin. Kontzesiorik gabe.

Bibliografia laburra

Hormatik hormaraino (Maiatz, 2012), After Banksy (Maiatz, 2014), Errudun (Maiatz, 2016), Duchampen inguma (Pamiela, 2018), Eros (Pamiela, 2020), 2022 (Maiatz, 2021), Deus (Pamiela, 2023), Post-Internet (Maiatz, 2024)