Eric Dicharry / Eros // Pamiela // 2020 - Javier Rojo // Xamanaren poesia // El Diario Vasco // 2021eko urtarrilaren 11.

so 1467378181235 SO | 2021-01-12 08:07

Críticas Literarias

'Eros' de Eric Dicharry (Pamiela)

 

'Eros' de Eric Dicharry (Pamiela)
JAVIER ROJO

Artea orokorrean eta poesia zehazki sorkuntzarekin parekatuta agertzen dira, eta sorkuntza posiblea izan dadin, ezinbestekoa da hori gauzatzen duen subjektuaren presentzia, artistaren presentzia. Begi-bistakoa dirudien oinarri hau nabarmentzen da Dicharryk argitara eman duen 'Eros' poema liburuan, eta begi-bistakoa dirudien hori lehenengo plano batera eramaten delarik, abangoardiako artearen ezaugarriak azaltzen dira modu ikusgarrian. Poesia, planteamendu horren ondorioz, jarduera moduan agertzen da, egite moduan; emaitza, produktua, ordea, estalita geratzen da, garrantzizkoena poetak edota artistak sortzea bera baita. Ikuspuntu honetatik begiratuta, poeta zentzu jainkotiarrez hornituta dago, trantzean sormen itxura amiltzen den xaman gisa. Eta xaman hau jainkoen eta gizakien munduen arteko mugan kokatuta dagoelarik, izaki 'hermetikoa' da.

EROS

Idalzea ERIC DICHARRY
Argitaletxea Pamiela
Orrialdeak 144
Prezioa 14,50 euros

 

Honelako ideiak kontuan hartu behar dira Dicharryren poemak irakurtzerakoan, zeren hau bezalako liburu batean funtsezkoena ez baita idazlanean agertzen diren testuak, horietara heltzeko egin den ibilbidea baizik. Arrazoiaz haraindi dagoenez, poemak askotan antiintelektualak dira eta iraultzaileak izan nahi dute, arrazionalismoa kapitalismoarekin identifikatzen den neurrian. Izan ere, artea eta poesia azken produktuarekin erlazionatzen bada, kapitalismoaren barruko beste osagai ba-tzuk besterik ez lirateke izango eta artistak horren kontra jo behar du, benetako artista izango bada. Eta artearen merkantilizazioaren kontra, poesiak esentzialena adierazi behar du. Dicharryrentzat jarduera poetikoaren azken emaitza garrantzizkoena ez bada ere, azken emaitza horiekin egiten du topo irakurleak, eta testuok honi aurkezten zaizkion bezala surrealismoaren eta kaosaren adierazpen moduan azaltzen dira, guztiz pertsonalak eta askotan kode deszifra-ezin batean idatzita diruditenak.

https://www.diariovasco.com/culturas/libros/criticas/eros-eric-dicharry-20210111101716-nt.html#vca=modulos&vso=diariovasco&vmc=noticias-rel-1-cmp&vli=cr%C3%ADticas