EMAKUMEAK PUNK-ROCK TALDEETAN // MAIALEN ALTUNA ETXEBERRIA

so 1467378181235 SO | 2020-11-11 19:37

https://addi.ehu.es/handle/10810/21828

Ikerketa honen helburua emakumeek punk-rock taldeetan izan duten parte hartzea aztertzea da. Lanaren abiapuntua galdera bat izan da: zergatik daude hain emakume gutxi punk-rock musika eremuko taldeetan parte hartzen eta are gutxiago instrumentuak jotzen? Genero sistemak parte hartze urri horretan izan duen eragina aztertzeko lehenik eta behin musika herrikoia eta generoaren inguruan egindako lanetara hurbilpena egin da. Bestalde, punk-rockak izan duen ibilbidea aztertu da. Behin gaia kokatuta, punk-rock taldeetan parte hartu duten emakumeen elkarrizketak gauzatu dira eta hauen analisia burutu da galdera horien erantzunak arakatzeko xedearekin.