EDUARDO CHILLIDA

so 1467378181235 SO | 2016-08-03 09:29

so 1470212135932

Eduardo Chillida (1924-2002) 1924an jaio zen, Donostian. 1943an Madrilera joan zen arkitektura- ikasketak egitera; baina bertan behera utzi zituen eskultura bere benetako pasioa zela konturatu zenean. Dena den, Chillidak marrazkia, collagea eta teknika grafikoak eta beste teknika batzuk ere landu zituen. Lehenengo erakusketa Parisen egin zuen 1950ean, eta harrezkero haren lana nazioarteko galeria eta museorik ospetsuenetan ikusi ahal izan da; horretaz gain, haren obra mundu guztiko hogei museotan baino gehiagotan dugu ikusgai. Obra publikoari dagokionez, 43 eskultura ditu jarrita munduan zehar: AEBen, Espainian, Frantzian, Alemanian, Finlandian, Suitzan, Japonian. Euskal Herrian kokatu zituen eskulturen artean, ezagunenak hauek dira:Haizearen orrazia (Donostia), Gure aitaren etxea (Gernika), Foruen Omenaldia (Gasteiz) eta Lizardiren Leihoa (Tolosa). Haren lanaren bilduma Hernani herrian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Chillida-Leku Museoan ikus daiteke. Sari ugari jaso zituen; besteak beste: Veneziako Bienala, Kandinsky, Wilhem Lehmbruck, Asturiasko Printzea, Kaiserring alemaniarra. 2000 urtean Honoris causa doktore izendatu zuen Unibertsitate Konplutentseak. 2002ko abuztuaren 19an hil zen Donostian.

 

Haizearen orrazia eskultura, eskulturari ekiteko era guztiz modernoa da, aditu askoren ustetan, bai diziplina anitzeko izaera duelako -Peña Gantxegi arkitektoarekin batera egina dago-, bai Donostiako hiri-sarean integratua dagoelako.

Sekzio karratuko launa barrek osatutako burdinazko hiru eskulturak bihurrikatu eta arrokari txertatu zaizkio. Paisaiaren baitan hartzen dute zentzu osoa, eta horixe da, hain zuzen, Chillidak erruz landu duen kezketako bat. Halako harremanari irtenbidea eman nahian, honako honetan hiriaren eta itsasoaren arteko muga zedarritzen duen gunea aukeratzean datza proposamen eskultorikoa. Esku-hartze artistikoan Gantxegi arkitektoaren lana ere azpimarragarria da, espazioa eskulturaren ataritzat jorratzen baitu. Harmaila modura paratutako hiru plataforma proiektatu ditu, itsasoak eskaintzen duen ikusgarritasunari hobeki oratu ahal izateko; areago, itsasoa plataformen azpitik sar dadin ahalbidetzen du, hain zuzen zazpi isurbide zulatuz, haietatik itsasoaren marruma ez ezik, haren aparra ere, balearen zorrotada bailitzan, zipriztinka irten dadin. Burdinak esanahi berezia dauka egilearen lanean: honetarako, totxo trinko eta pisuak bihurrikatzera behartua egon da.

Chillida / Berlin

Chillida / Gijon / Zeruertzaren laudamena

Lurra

Bercelona (1971)

Kortadi, E. (1992). “Lizardiren omenez. Eduardo Chillidaren eskultura eta poesia”
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/03327333.pdf

Elkarrizketa. Velez de Mendizabal J.M. (1999). “Eduardo Chillida, eskulturgilea”.Euskonews&Media, 49 zbk.
http://www.euskonews.com/0049zbk/elkar4901eu.html

Haur eta gaztei zuzendua.
Landa. E. “Chillida y yo”. Alberdania.
Calzada. G. (2009). Eduardo Chillida el escultor del espacio”. El rompecabezas.