BIG FESTIVAL 2016 / PHARELL WILLIAMS ++

so 1467378181235 SO | 2016-07-17 08:56

so 1468742818585

(Big Festival 2016 / Argazkia / Eric Dicharry)

Aurtengo jaialdiraren zortzigarren edizioa zen eta sartzeen zenbakiak ikusirik arrakastasua izan zen. Barda Biarritzeko Agilera estadioa bete beterik zegoen. Programazioa internazionalekoa izan da eta munduko musika globaletik izarra baztzuk ekarri zituzten. Haien artean Pharell Williams, The Chemichal Brothers, The Prodigy... Urtero bezala euskararen presentzia eskasa izan da. Egitarauan tokirik ez eta taula gainean 53 taldetik bai, eskerrik asko, milesker Rural Zombies talde gipuzkoarratik salbu euskara ez da behin ere entzun. Beraz ezin da esan jaialdia errealki geure herrian sustratatu denik. Jaialdiak Biarritzeko Atabalarekin egin duen lanetik euskara ez da bizkor ateratu eta jaialdia jarraituz ematen dela Euskal Herrian euskaraz abesten diren talde onik ez dugula. Big Fest 2016. urtekoa Euskal Herriko musikaren errealitatea ez du batere islatzen eta minorizatua den kultura eta hizkuntza berriz ere segitzen du minorizatzen. Festibalaren partaideak ikusirik esaten ahal da multinazionalen lana (Coca-Cola, Levis...) Euskal Herriratzen digula.

(Pharell Williams / Argazkia / Eric Dicharry)

Ikuspuntu kritiko hori aparte esan daiteke jaialdia mainstream musika gustatzen zaienentzat aproposa dela. Euskal Herritik mugitzen ez dutenentzat munduko musika izar batzuk ezagutzeko edota deskubritzeko une egokia. Haien artean Pharell Williams. 

(Pharell Williams / Argazkia / Eric Dicharry)

Pharrell Lanscilo Williams (1973 Virginia Beach) autore konposidore interpretatzaile abeslari ekoizle musikalari estilista da eta estatu batuetatik dator. Bere wikipedia hamaika hizkuntzetan egina da baina euskaraz ez. Sortzen duen musika hip-hop R'n'B, pop rock funk estilokoa da. Walk of famen 2014. urtetik bere izarra du. Pharell artistak People bat da eta milioi askokoa da. 2014. urtean azpian dagoen Miamiko etxea 10 milioen truke saldu du. Argazkia azterturik interesgarria da jakitea ze nolako ingurumena bizi den eta ze nolako arte lanak haren etxea apaintzeko hautatzen duen. 

Beste estilo batean Big Festibalari esker Mykki Blanco artista deskubritu dugu. Igo Popetik asko edan du eta berarekin esan dezakegu Sex and drugs and Rock and Rolla ez dela hila. 

(MYKKI BLANCO / Argazkia / Eric Dicharry)

Aurtengo Big Festival jaialdiaren programazioa anitza zen, eklektikoa euskaraz sortzen dena salbu. Ea datorren urterako euskal taldeen presentzia bultzatuko duten. Baina hortarako hautatuko duten taldeak multinazionalen filosofia eta mainstreama onartu beharko duela. Ea beraz zein taldea bere arima deabruari saltzeko izanen den...