ANNE-CHARLOTTE FINEL / TABAKALERA / DONOSTIA
Bideograma Planétarium deitzen den instalaziotik (work in progress) hartua.
Anne-Charlotte Finel (Paris, 1986) ikus-entzunezko artista da eta gaur egun uraren inguruko lana ari da burutzen, honek duen mugimendua eta materia abiapuntutzat hartuta. Atlantikotik eta Mediterraneotik hainbat grabazio egin ostean, Anne-Charlottek egoitza Tabakaleran jartzea proposatzen du naturaren eta hiriaren arteko aldi bereko azterketa moduan.
Donostiako hiriko hondartzen behaketatik abiatuta, ikus-entzunezko artistak instalazio bideo baterako irudiak grabatuko ditu. Horrela, multipantaila batean Donostiako kostak egunean izandako aldaketak eta horrek hiriari egindako eraldaketa proiektatuko da. Gainera, Luc Kheradmand musikariaren musikak lagunduko ditu bideoak.
Anne-Charlotte Finel Arte Plastikoetan diplomatua da Pariseko ENSBA-n eta Estatu Batuetan ere burutu ditu ikasketak. Gaur egun, Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. Jousse Enterprisse galerian estuki kolaboratzen du. Bere azken proiektuak Frantziako hiriburuan bertan, Toulousen, Orsayn eta Lyonen aurkeztuak izan dira.
Azpian Anne-Charlotte Finelek egin zituen lan batzuk.