ANGEL GARRAZA

so 1467378181235 SO | 2016-08-02 09:36

so 1470124178401

Angel Garraza Allon, Nafarroan, jaio zen, 1950ean. Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan ikasi zuen, eta gero, 70eko hamarkadan, Bilbon Arte Ederrak ikasi zituen. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean irakaslea da. Angel Garrazak zeramikazko lehengai eta formatuei buruzko ikerketa- eta esperimentazio-lan jori eta emankorra jorratua duenez, bere lana bere-berea du, oso originala, eta hala aitortu dio kritika espezializatuak. Besteak beste, honako sari hauek eskuratu ditu: 1974an, Valladolid Hiriko Lehen Eskultura saria eta Bilboko Bizkaiko Aurrezki Kutxako Lehen Eskultura saria; 1975ean Bilboko Arte Ederren Goi Eskolako Lehen Eskultura saria; 1980an, Gasteizko Eskultura Bienaleko Lehen Eskultura saria; 1982an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea Bigarren Eskultura saria; 1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Artea Lehen Eskultura saria; 1989an Urrezko Domina eman zitzaion Faenzako 46. Zeramika Lehiaketan, Italian; 1992an Eskurapen saria bereganatu zuen Taipeiko National Museum of History delakoan. Erakusketa asko egin ditu, naziokoak eta nazioartekoak. Haren lanak ikusgai egon dira Paris, Amsterdam, Munich, Finlandia, Japonia, Seul eta beste hainbat tokitan. Merezi du aipatzea BBK Fundazioak Bilbon 2006an eskaini zion atzera begirakoa.

Tokiak eta lekuak 

Lan hau egiteko, euskal kultura tradizionalari oso lotutako elementua du abiapuntu Angel Garrazak: kaikua da, esnea jezteko ontzia. Bi piezak osatua da: bata zutik eta bestea etzanda daude, ontzi izateari utzita, egon ere, itxita daude eta. Egitean erabili dituen bai piezen egokierak -haien artean ibiltzea baitago- bai haien eskalak -monumentala baita- bi erraldoiren artean zirkulatzeko sentsazioa sortzen dute.

Xehetasun gehiagorako

Galder, Reguera. (2007). “Las esculturas urbanas en cierto sentido, mueren para el creador”, in Bilbao, 220. zb.
http://www.bilbao.net/castella/residentes/vivebilbao/publicaciones/periodicobilbao/200711/br12.pdf(Angel Garrazari egindako elkarrizketa)
Rodríguez, C. (2006): “Ángel Garraza: La vibración de la materia”, in Bilbao, 201. zb.
http://www.bilbao.net/castella/residentes/vivebilbao/publicaciones/periodicobilbao/200602/pag15.pdf

www.angelgarraza.com

Amery, J. (2001). “Revuelta y resignación. Acerca del envejecer”, 31. orr. Pretextos, Valentzia, 2001. 

Cioran, E. M. “El ocaso del pensamiento”, 109. orr. Tusquets, Bartzelona, 2000.
Fernández, A. (2006) “Poemas formales”, BBK kultur aretoko erakusketaren katalogoa, Bilbo.