ALAIN URRUTIA

so 1467378181235 SO | 2016-07-28 18:45

so 1469726012790

La Feu follet (1/3). London, 2015
. Oil on board, 30x25 

Alain Urrutia artista Bilbon 1981. urtean sortu da. 

Symphony no. 5. London, 2015

Aimar Arriola dioenez :"Pinturak atzemate eredu arketipikotik hainbat jarrera disidentek osatutako haren egungo molderaino egin duen ibilbidea marratzean, genealogia puruak finkatzea saihestu behar da. Alain Urrutiaren praktika, esperientziak transmititzearen halako lerro eten baten mutur batean kokatuko litzateke. Lerro hori itxuraz, Richter-en “pinturaren amaiera”ren eszenaratze neurtutik abiatuko litzateke, baina errealitatean, oroimenaren biltegia den aldetik, Luc Tuymans-en pinturatik hurbilago egongo litzateke, eta gainera beste unibertso zabalago batzuen gurutzatzearen emaitza izango litzateke, hala nola Tarkovskiren zinema edo Alessandro Baricco-ren literatura."

The curator. London, 2014. Oil on canvas, 65x60 cm.

Aimar Arriolaren ustez : Alainen pintura, pintura bera prozesu gisa hartzearen ondorioa da, ikasketa bide etengabe batean bezala. Haren ibilbide partikularraren hasiera “Stalker” (2007ko iraila) izeneko -Tarkovski-ren filmaren erreferentzia librean- seriearekin abiatu zen, metodologia piktoriko zehatz bat ezartzearen beharrizanari erantzuten ziona, oinarri egunerokotasunaren irudien irudikapenean, berrenkoadratze edo desenfokatze bezalako tekniken erabiltzean edo eta kolore paleta mugatu baten (zuri-beltza eta grisak batez ere) erabileran oinarrituta.

Paraleloan/In parallel. Bilbao, 2013. Oil on board, 35x30 cm

"Gaur egun irudi piktoriko bat zerk osatzen duenaren inguruko jarreren aniztasuna medioaren izaera gatazkatsuan datza, margolaritzak disidentea izateko eta argitu gabeko bere kontraesanak irudikatzeko duen gaitasunean. Horregatik, Alainen margolan bakoitza praktika piktorikoaren beraren kontraesanak behin eta berriz aurkeztu eta birplanteatzen diren (baina ez nahitaez adostasunaren bila) espazio moduan uler liteke." (Aimar Arriola)

http://www.alainurrutia.com/