A11 / PAUeko klaseak

so 1467378181235 SO | 2020-11-03 10:17

1 Bideoak begiratu

https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=21358894

2 Transkripzioak irakurri

00:37
Camilo
Egun on, ni Camilo naiz, Ginea Ekuatorialekoa (Ekuatore Gineakoa) naiz, baina Durangon bizi naiz. Hogeita lau urte ditut. Eskerrik asko.

00:22
Christian
Kaixo, egun on. Ni Cristhiam naiz, Nikaraguakoa naiz, baina Eibarren bizi naiz. Hemeretzi urte ditut.

00:24
Laura
Kaixo, ni Laura naiz, Venezuelakoa naiz, baina Eibarren bizi naiz. Bi urte daramat Eibarren. Hemeretzi urte ditut. Eskerrik asko.

00:43
Marlon
Egun on, kaixo! Marlon naiz, El Salvadorekoa naiz, baina Elgoibarren bizi naiz. Bi urte daramat Elgoibarren. Hogeita hamar urte ditut.

00:21
Nur
Egun on, Salam Aleikum, Nour naiz, ni Marokokoa naiz, baina Elgoibarren bizi naiz. Hemeretzi urte ditut. Eskerrik asko.

00:29
Pedro
Egun on, Mbólani, Pedro naiz, Ginea Ekuatorialekoa (Ekuatore Gineakoa) naiz, Eibarren bizi naiz eta hogeita lau urte ditut.

00:19
Yousra
Kaixo, Salam Aleikum. Ni Yousra naiz, Marokokoa naiz, baina Soraluzen bizi naiz. Hogeita sei urte ditut. Eskerrik asko

++++++++++++++++++++++++++++++++++++

1 Bideoa ikusi

https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16175266

2 Transkripzioa

Joseba Attard.- Zuk esan, bai.
Mohamed Amine.- Kaixo, Moha naiz.
Joseba Attard.- Kaixo, Joseba naiz. Euskaldunak gara.
Mohamed Amine.- Euskaldunak gara.
Joseba Attard.- Eta jaiotzez Ingalaterrakoa naiz.
Mohamed Amine.- Eta ni Marruekosen (Marokon) jaio nintzen.
Joseba Attard.- Eta duela urte batzuk autobusean ezagutu ginen elkar…
Mohamed Amine.-… eta hasieratik beti euskaraz hitz egiten dugu.
Joseba Attard.- Beti euskaraz.
Mohamed Amine.- Gora Euskal Herria. Gora gara!
Joseba Attard.- Gora euskara!

++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

1 Bideoa ikusi

https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16166246

2 Transkripzioa

JOSU.— Amaia, zenbat diru geratzen da potean, asteko erosketak egiteko?
AMAIA.— Itxaron Hamar, hamabost, hamasei, hemezortzi, hogei, hogeita bi, hogeita lau… Hogeita hamar eta zentimo batzuk.
JOSU.— Ba ez da diru gehiegi aste osorako.
AMAIA.— Moldatuko gara. Nondik hasi nahi duzu? Barazkirik?
JOSU.— Ados.
AMAIA.— Brokolia, eskarola, kalabaza...
JOSU.— E, Amaia, oso diru gutxi daukagu. Oinarrizko gauzak erosi behar ditugu: makarroiak.
AMAIA.— Makarroiak? Berriz? Ez al dakizu besterik jaten?
JOSU.— Bai, baina belar hori guztia behiei eman.
AMAIA.— Josu, garbi jan behar dugu. Hidrato gutxiago eta barazki gehiago.
JOSU.— Bai. Pasta ona da kirola egiteko. Eta zu ez al zara ba kirolaria?
AMAIA.— Bai, horregatik, baina barazkiek ez dute kalterik egiten.
JOSU.— Ez, baina aurreko asteko erosketa oso xelebrea izan zen, dena kapritxoak: olagarroa, patea, ardo zuria, eta, errematatzeko, izozkiak. Eta orain diru gutxi daukagu. Noski!
AMAIA.— Ez da hainbesterako izango!
JOSU.— Ez ba! Baina gaur dena barazkiak, aurreko asteko gehiegikeria arintzeko.
AMAIA.— Eta zuk makarroiak! Zuregatik, gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko, makarroiak eta kito.
JOSU.— Hori ez da egia, espagetiak ere ekarriko ditugu.
AMAIA.— Baboa! Tira, jarrai dezagun zerrendarekin.
JOSU.— Bai, baina makarroiak bai, mesedez.
AMAIA.— Ados.  Eta fruta pixka bat: sagarrak, laranjak...
JOSU.— A, eta edari pixka bat ere bai. Laster festatxo bat izango dugu etxean.
AMAIA.— Josu, ez dago dirua horretarako.
JOSU.— A, pazientzia!
AMAIA.— Bueno, esnea, gailetak, kafea... A, eta garbitzeko, xaboia eta detergentea.
JOSU.— Eta kito!

*******
JOSU.- Mugitu beharra daukagu, bestela dendak itxi egingo dituzte.
AMAIA.— Bai. Nora joan nahi duzu? Hipermerkatura?
JOSU.— Niregatik, hirigunera, denda txikietara. Baina zortzietan ixten dituzte.
AMAIA.— Ba mugi. Eta gero beste gauzak han erosiko ditugu.
JOSU.— Bai. A, eta fetucciniak!
AMAIA.— Ai! Pazientzia!
JUNE.— Arratsalde on! Sekulakoa gertatu zait; begira...
JOSU.— Bai, bai. Gero kontatuko diguzu, bai? Presaka gabiltza.
AMAIA.— Etorri nahi duzu gurekin erosketak egitera?
JUNE.— Ez, ez. Oraintxe iritsi naiz eta...
AMAIA.— Gero arte, orduan, June!
JOSU.— Barkatu, e!

XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

1 Audioa entzun

https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16237708

2 Transkripzioa

JOSU.— Amaia, aste osoa daramagu etxeko erosketak egin gabe.
AMAIA.— Bai, norbaitek egin behar du, Josu.
JOSU.— Ados, baina zuri eta niri tokatzen zaigu beti. Eta June, Oier eta Alex, zer?
AMAIA.— Beste gauza batzuk egiten dituzte. Adibidez, gaur goizean Alexek eskailerak garbitu ditu.
JOSU.— Ondo da.
ETENA
JOSU.- Tira, zerrenda egingo dugu. Ea ba, zer falta zaigu? Begiratu gaileten armairuan, mesedez.
AMAIA.— Gailetak bai, tostadak ere bai... A, pentsua ere falta da, apuntatu, mesedez!
AMAIA.— Nola esaten zaio... Ai, mueslia.
JOSU.— A! Baina nork hartzen du mueslia?
AMAIA.— Alexek eta nik bai.
JOSU.— Ados, ados. Besterik?
AMAIA.— Txokolate pixka bat nahi duzu, Josutxo maitea?
JOSU.— Bueno, ados. Baina ez esan inori, diru gutxi daukagu eta.
AMAIA.— Lasai, gure sekretua izango da.
JOSU.— Droga-trafikoa ematen du. Ez da hain larria izango.
AMAIA.— Txokolatea, gure Josu maiteak bere kapritxoa egiteko.
JOSU.— Tira, tira, pelikula gutxiago. Olioak eta, begiratuko dituzu, mesedez?
AMAIA.— Olioa, ozpina eta gatza badaude. Arrautzarik?
JOSU.— Itxoin, oraintxe. Hiru bakarrik daude.
AMAIA.— Ba dozena bat apuntatu, bai?
JOSU.—Bai. Ogia, urdaiazpikoa, gazta...
AMAIA.— Bai, bai, baina kontuz, bestela 100 € gastatuko ditugu!
JOSU.— A, eta komuneko papera, ezta?
AMAIA.— Bai, ia-ia bukatu da.
JOSU.— Ba, horrekin, kito.
ETENA
AMAIA.— Noiz joango gara?
JOSU.— Zazpiak aldera. Aizu, Amaia, zuri asko gustatzen zaizu erosketak nirekin egitea, ezta?
AMAIA.— Zergatik diozu hori?
JOSU.— Bueno, aurrekoan plazara gu biok joan ginen, harategira eta okindegira ere bai, pilak erostera ere bai... Zu, ni gabe, aspertu egiten zara.
AMAIA.— Bai, zera! Baboa! Oso gustura joaten naiz zurekin, bai. Baina arrazoia oso sinplea da.
JOSU.— Zein? Maitasuna? Pasioa?
AMAIA.— Ezta pentsatu ere! Zuk ekartzen dituzu beti erosketak!
JOSU.— Kaka! Merezi dut, bai!

XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

1 Audioa entzun

https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16237806

2 Transkripzioa

JOSU.— Eskerrak, iritsi gara. Mm, fresko dago etxeko ataria, Amaia!
AMAIA.— Bai, pisu handia ekarri duzu, Josu.
JOSU.— Bai, bai, zure morroia naiz, andereño. Zuk denetatik erosi eta nik ekarri. A zer akordio txarra!
 ETENA
AMAIA.— Arratsalde on!
GARBITZAILEA.— Arratsalde on, bai.
JOSU.— Sar gaitezke igogailura?
GARBITZAILEA.— Ba garbitzen ari naiz. Erratza pasatu dut eta ondoren lixibaz garbitu. Zoazte oinez, bai?
JOSU.— Oinez? ez al dituzu ikusten poltsa hauek denak? Sekulako pisua da.
AMAIA.— Bai, eta seigarren solairuan bizi gara!
GARBITZAILEA.— Ba, orduan, itxaron pixka bat lehortu arte, mesedez.
JOSU.— Hemen?
GARBITZAILEA.— Edo zoazte kafe bat hartzera eta bueltan lehor-lehorra egongo da.
AMAIA.— Adarra jotzen ari zara, ezta?
GARBITZAILEA.— Ez. Ez dut berriro entzun nahi komunitateko lehendakariaren kexurik: igogailua zikin-zikina dago, ispilua atzamarrez beteta dago... Ez duzu ondo garbitzen!
AMAIA.— Baina guk ez dugu zikinduko, poltsak gora igo eta...
GARBITZAILEA.— Ez, eta kito! Astelehenera arte ez dut berriro garbituko eta asteburuan txukun egotea nahi dut.
AMAIA.— Orduan, oinez igo beharko dugu.
JOSU.— Edo “kafea hartzera joan...”
GARBITZAILEA.— Eta gainera, zuek ez zarete etxearen jabeak. Zuek alokairuan bizi zarete.
JOSU.— Bai, baina eskubide batzuk izango ditugu, ezta?
GARBITZAILEA.— Bueno, bueno, zuekin denbora galtzen ari naiz eta gauza asko ditut egiteko. Bi aukera dituzue: eskailerak edo kafea, baina utzi bakean, lana amaitu behar dut eta.
ETENA
JOSU.— Posible ote da?
AMAIA.— Lasai, Josu, oinez igoko gara, ahaztu kontu hau.
JOSU.— Baina… pisu handia da, Amaia! Lehertuta iritsi naiz.
AMAIA.— Tira, lagunduko dizut. Gizajoa. Sei solairu ez dira hainbeste. Hartu beste poltsak eta goazen.
JOSU.— Pazientzia! Ile bat ikusten badut, entzun beharko dit garbitzaile zakar horrek

XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

1 Audioa entzun

https://jarduerak.ikasbil.eus/mod/scorm/player.php

JUNE.— Hau bizimodua! Eguzkia pixka bat atera eta hondartzara. Ederki gaude!
AMAIA.— Bai, neska, zoragarri! Gainera, ez du berorik egiten eta jende gutxi dago.
JUNE.— Ba ni bainu bat hartzera noa; bazatozte?
AMAIA.— Ui, ez, ura oso hotza egongo da; ni hemen geratuko naiz.
JOSU.— Ni ere bai.
JUNE.— Zer zozoak zareten! Ba ni banoa, agur!
AMAIA.— Agur!

1.    ETENA (00:39)

AMAIA.- Zer duzu, Josu? Oso isilik zaude.
JOSU.— Lide.
AMAIA.— Berriz? Zu beti berdin. Zer gertatu da?
JOSU.— Asteburu honetan ere ez da etorriko.
AMAIA.— Motel, Lide Oslon dago, ezin da astero etorri.
JOSU.— Astero ez, baina hiru hilabete eta erdi pasatu ditu etorri gabe. Amaia, zure laguntza behar dut. Zer egingo dut?
AMAIA.— Bueno, lehendabizi, pazientzia.
JOSU.— Bai, bai, kiloka. Eta gero?
AMAIA.— Hitz egin duzu berarekin?
JOSU.— Bai, askotan, skype erabiliz; lan asko dauka eta itota dabil.
AMAIA.— Egia izango da, Josu; Oslon, bakar-bakarrik... ez da erraza izango. Berak ere etorri nahiko du, seguru.
JOSU.— Hala uste duzu? Ni asko ari naiz sufritzen, Amaia.
AMAIA.— Konfiantza, motel; esaten duena egia izango da. Udan etorriko da eta lasai hitz egingo duzue.
JOSU.— Bai, hori izango da onena. Eta etortzen ez bada?
AMAIA.— Bueno, bueno, Josu, ez berotu burua! Hilabete barru Erasmus bukatuko zaio eta hemen izango duzu.
JOSU.— Zuk uste?
AMAIA.— Seguru!

2.    ETENA (01:55)

AMAIA.- Eta orain ahaztu dena eta saiatu ondo pasatzen, bai? Tira, hartuko ditugu palak?
JOSU.— Ez daukat gogorik, jolastu Junerekin.
AMAIA.— Josu, horrela ez, e? Horrela depresio batean sartuko zara.
JOSU.— Ondo da, arrazoi duzu! Goazen...


JOSU.— A, Amaia!
AMAIA.— Zer duzu orain?
JOSU.— Eskerrik asko, beti laguntzeko prest zaude!
AMAIA.— Lagunak gara, ezta? Tira, hasiko gara jolasten?

Hondartzan daude. Nork bainatu nahi du?
Amaiak bainatu nahi du.
Junek bainatu nahi du.
Josuk bainatu nahi du.
Zergatik dago triste Josu?
Lide ez datorrelako.
Lide badatorrelako.
Amaiak Josu animatu nahi du?
Bai.
Ez.
Amaiak Josuri esan dio:
Ahaztu dena eta jolastu nirekin!
Ahaztu Lide!
Joan Oslora!
 
XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX