PILOTU GAZTEEN BILA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-02-16 00:25

  Epsilon Euskadi taldeak pilotu gazteak behar ditu “Epsilon Euskadi Karting Team” delakoa osatzeko, zein Epsilon Euskadik patrozinatuko duen. Talde horrek Kataluiniako eta Espainiako 2007ko Karting Txapelketetako lasterketa guztietan parte hartuko du.

  “Epsilon Euskadi Karting Team”en sartzeko aukeraketa frogak egingo dira martxoaren 4an, Alcañizko Karting Ciudad del Motor de Aragonen. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a da.

  Pilotu gazteen aukeraketa horretan parte hartu ahal izateko baldintzak:

  Kartingean federatuta egotea edo federatuta egondakoa izatea.

  Euskal Herrian bizitzea edo euskal lizentziarekin korritu izana.

  2007an 11-15 urte betetzea.

  Interesatuta zaudetenok sartu www.epsiloneuskadi.com web orrian eta bertan aurkituko duzue informazio gehiago eta izena emateko bete behar den formularioa. Apuntatu nahi duena azkar ibili dadila, laster amaituko baita izena emateko epea.  Froga horietarako aurkezten zaretenoi zorte ona opa dizuet!

 


Utzi iruzkina: