NORVEGIAKO RALLYA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-02-26 18:02

  Berandu bada ere, hemen nator Norvegiako Rallyaren berriekin. Autozale guztiok dakigu pilotu nordikoak direla jaun eta jabe beren lurretan korritzen diren lasterketetan eta Norvegiako Rallyak jakintza hori berresteko (jada nahiko berretsita badago ere) balio izan du. Norvegiako Rallya (aurtengo WRC txapelketako hirugarren lasterketa) Ford etxeko  Mikko Hirvonen suediarrak bereganatu zuen eta bigarren, berriz, bere taldekide eta herrikide den  Marcus Grönholm sailkatu zen. Bi pilotu horiekin batera Henning Solberg (Ford) norvegiarra igo zen podiumera, bere anaiarekin izan zuen borrokan garaile atera ostean. Gauzak horrela, sailkapen nagusian Grönholm da liderra 24 punturekin. Sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren sailkatuak Hirvonen (20 puntu) eta Loeb (18 puntu) dira  hurrenez hurren.

 

   

 

  Oraindik goiz da ondorioak ateratzen hasteko, baina Norvegiako Rallya amaitu ostean zenbait zalantza sortu zaizkit: nola da posible Fordek Hirvoneni irabazten uztea? Ez al da ba Gronholm Ford taldeko liderra? Forden barruan gauzak aldatu egin ote dira? Loeb gai izango ote da aurreko urteetan emandako mailari eusteko? Aurten ez al da Forden urtea izango? Sordo gai izango al da bere inguruan sortu diren espektatibei erantzuteko?...

 

 


Utzi iruzkina: