MUNGIAKO RALLYSPRINTA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-02-26 19:17

  Iragan asteburua hasi zen Euskal Herriko motor denboraldia Mungiako Rallysprintarekin. Eguraldiak lagundu ez arren, ikusle asko bildu ziren denboraldi berriko lehen zitan. Rallysprintaren hasieran Joseba Zapirain (Seat Cordoba WRC) izan zen liderra, baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lasterketaren irabazlea Santi Artetxe (Peugeot 307 WRC) izan zen, baina bere pilotaje maila apalaren erakustaldi berri bat eman zuen: nola liteke gainontzeko pilotuek baino ehun aldiz kotxe hobeagoa edukita hain juxtu irabaztea lasterketak? Irabazten dituenean, noski. Hala ere asunto hori beste baterako utziko dugu… Hirugarren postua Ricardo Triciorentzat izan zen.

  Junior Txapelketako garaipena Alex Bengoetxearentzat izan zen eta bere atzetik Arkaitz Uranga eta Gorka Antxustegi sailkatu ziren hurrenez hurren. Laburbilduz, beraz, 1 klasean Gorka Antxustegi izan zen garaile, 2 klasean Aingeru Castro, 3 klasean Inigo Alustiza, 4 klasean Rikardo Tricio, eta azkenik, 5 klasean Santi Artetxe. Lasterketa bukatu ezin izan zutenen artean daude Joseli Zurbanobeaskoetxea, Damian Sainz, Daniel Bandera eta Iker Castro.

  Bukatzeko aipatu ikusle bat erietxera eraman behar izan zutela Ramon Apalantzaren autoak kolpatzean arinki zauritu zelako eta lasterketaren aurretik gertatutako bi auto istripuren ondorioz lasterketaren ibilbidea laburtu egin zuten antolatzaileek.           


Utzi iruzkina: